Isiltasuna, argiak, soinua, kamerak, toma 1....EKIN!!!

5. mailan antzerkigintzarekin topera gabiz. EKIN proiektua existitzen zela enteratu nintzenean, eta gure proiektuarekin bat egiten zuela ikusita, lanean jarri giñen. Behin tutoreak eta familiak konbenzituta, mila esker benetan, aste honetan, EKIN proiektuan murgilduta ibili gara. 
Astelehenean Morgako Meakaur aterpera heldu bezain laster, Jonan zuzendari nagusi izanda, lanean jarri giñen.
Bi egun jo ta ke lanean. Hau lana aktore eta teknikariena, itzela!. Izugarrizko lana egin dute gure 5. mailako ikasleak, bai. Eta emaitza...hitzik gabe, zoragarria. 
Ikasitako guztia datorren hilabetean burutu behar dugun antzerkietan islada eukiko duela ziur nago.
Zorionak egindako lan guztiagatik, eta mila esker Jonan eta taldea.
Hemen prozesua
Datorren urtean berriro?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haur hezkuntzarako materiala

Datorren ikasturtea prestatzen hasten