Mezuak

baliabideak. etiketa duten argitalpenak ikusgai

Tipi tapa, tipi tapa KORRIKA!!

Irudia
Aurten bai, KORRIKA badator!! Orain bi urte Korrika barik gelditu ginen, baina aurtengoa jada prest dago.  Beti bezala beharko dugun material guztiak klik batean.  Abestiaren koreografia ikasiko dugu, baita leloa zeinu hizkuntzaz ere. Azken hau oraindik ez dugu, laster eukitzea espero dut. Petoa hartu, zapatilak prestatu eta apirilaren 6an gure txanda!!  TIPI TAPA, TIPI TAPA... Mila esker AEK egiten duzuen lanagatik

Vocalremover

Irudia
 Orain dela gutxi topatu dudan erramenta bat duzue hau. On line eta izena eman barik hainbat aukera ditu: - Abestiei ahotsa kendu, tonua edo tenpoa aldatu...  - Karaokeak sortu, ahotsa grabatu... Nik, orain arte, abestien tonua aldatzeko erabili izan dut, baita pistak banatzeko. Bigarren honetan Moisesekin gelditzen naiz.  Ea erabilgarria zaizuen.

Nire gorputzak

Irudia
Imanol Urbietaren beste abesti bat lantzeko aukera ezberdinak. Oraingoan "Nire Gorputzak" abestia.   Abestia bi erritmo zein tonu ezberdinetan ikasteko aukera, abestia ahotsarekin zein ahots barik lantzeko aukera, dantza eta partitura.  Abestiei ahotsa kentzeko Moises erabili dut. HHko materialeko Wixean gehituta, baita 1. zikloko proiketua n ere. Mila esker B03 foru taldeko kideei!

Pertsonak anitzak gara.

Irudia
Gure eskolako 1. zikloan, 1. ebaluazio honetan,  "Pertsonak anitzak gara" proiektuan murgilduta daude. Proiektu globalagoa sortzeko helburuarekin musika ikasgaia bertan txertatu dut. Hauxe izango da gaia lantzeko oinarrizko materiala eta Canvasa. Baina beti ere, ikasleen arabera, aldaketak egon daitezke!

Musika notak lantzeko jolasa

Irudia
 Azkenengo hilabetetan berrerabili daitezkeen gero eta Genially lan gehiago topatzen nabil. Egia esanda lan itzelak daude eta berrerabiltzeko aukera eukitzea gure lana asko arintzen du. Hauxe adibide bat, Israel Fuentajadak egindako lana hartu, itzuli eta pare bat gauza gehiago egin ta listo! erabiltzeko prest!

"Pantera arrosa" H.Hezkuntzara dator

Irudia
Musika zineman gaia asko gustatzen zait, eta aspaldiko patez H. Manciniren "The Pink Panther" landu nahi nuen, baina ez nuen oso argi nola egin. Hurrengo proposamena H.Hezkuntzan zein 1. zikloan lantzeko da.  1- Pantera arrosa ezagutu: marrazki bizidun pare bat. 2- G. Perkusioa landu 3- Dantza edo koreografia bat prestatu Musika zineman lanean gehituta

W.A.Mozart ezagutzen

Irudia
 5. mailan MUSICATIONen ariketa batetik abiatuta W.A.Mozart  musikagilea ezagutuko dugu. Plan bikaina eta dibertigarria.

Wordwall

Irudia
Jolasak eta ariketak sortzeko aplikazio/programa hau ezagutu berri dut. Aukerak ditu! baina dohan 5 jarduera bakarrik egiten uzten ditu. Ea zuentzat ere erabilgarria den!.

Eguneratutako lanak

Irudia
Hauek dira aste honetan eguneratu/berriztutako lanak. -  Bidai musikala trineoan  (musikograma sortu berriarekin) -  Maritxu nora zoaz -  EHko abestiak -  Eskuetan -  The Cure "Close to me" -  Ani Kuni  (musikograma sortu berriarekin)  Erabiltzeko prest!

Moises!!

Irudia
Gaur arratsaldean MĀŖJesus Caminok bere " Clase de mĆŗsica 2.0 " facebookan hauxe jarri du:  " ¡¡¡¡Por fiiiin!!!! “Moises” una herramienta para separar la voz del acompaƱamiento en una canción."  Zer egin dut nik ariƱeketan? frogatu, noski. Ba bai! perfektua ez da, baina Audacityn edo beste editore batekin egindako frogeki  konparatuta... ni color! Benetan aukera ona oraingoa. Aukera ezberdinak ditu: Abotsa eta akonpaƱamendua banatu, abotsa, bateria, baxua...  Erabiltzea zaila? bat ere ez, sinple- sinplea. Abestia aukeratu, igo edo You Tubetik hartu, aukeratu egin nahi den banaketa, eta listo! deskargatu eta emailean jasoko duzue. Benetan, froga egin eta esango didazue!!

HHezkuntzarako baliabide gehiago

Irudia
Jarraian Antton Jauregik elkarbanatu berri duen materiala duzue. Askotan, H.Hezkuntzan zer landu, nola.... zalantzak ditugu. Hementxe kristolako lana abesti, jolas... piloaz. Mila esker Antton!! Hemen usten dizuet ere, nik batutako eta sortutako H.Hezkuntzarako materiala. Ea guztion artean gauza politak egiten ditugun, animatu!

Bizi dantza!!

Irudia
Nahiz eta "de secano" jarraitu, ezin  komentatu barik  utzi Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azkenengo proiektua. Zein polita!, zenbat oroimen! zenbat aukera berri! (eta momentuz ezin burutu) benetan primerako lana.  Bi diska ezberdin, biak dantzak, lehenengoa "Bizi dantza", abesti berriak betiko dantzekin dantzatzeko: Martxa, Txapeloaz, esku dantza..... eta bigarrena "Irri dantza", gure pailazoek sortutako edo urtetan abestutako abesti-dantzak: Zazpikoloro, zapataria, ipurdikoen dantza, trikitixa... Beste lan bikain bat, gauza asko egiteko aukera ematen duenak. Musikako andereƱo eta maisuak, aprobetxatu eta gozatu!!! 

Abestiak sortzen 2019

Irudia
Aurten "de secano" nagoenez, beste gauza batzuen artean IKTn inguruko graduondoko bat egiten nabil, oso gustora, por txierto!.  Hainbat lan egin behar ditugu, eta horien artean arazo-egoera bat prestatu behar izan dugu, konpetentzia digitala oinarritzat hartuz. 2014an sortutako lantxo bat hartu dut ideia modura eta hortik abiatuta lana garatu dut. Irakaslearentzako atalean dago jardueraren planteamendua eta, lan honen gakoa. IKTak eta konpetentzia digitalaren garrantziaz eta lantzeko beharraz jabetzen hasi behar gara, gustatu ala ez hor daude, eta gelditzeko etorri dira.

"Soundcool" Ikastaroa

Irudia
Ikasturte berria lan berriak!. Baina naiz eta gelatik kanpo egon, mintegitik datozen berriak eta jarraitzen ditudan blogak egunean "mantentzen" naute, Ana Petrirena eta bere musikarma , potente hasi da beti bezala: Bere bideoak itzel politak, poxpolinarekin hasi (zu ausarta!), erdi aroa.... beti bezala lan fin-fina. Eta Itziar Matanzas eta bere Musikakueto : kontzertuak, sorgiƱen gaua, egungo euskal musika (lan bikaina egin duzuena)..hau ere, nola ez " de 10". Gehiago daude baina ondiƱo hotz xamar, ea animatzen diren!. Ni "lugorri" nagoen bitartean konektatuta jarraitzen saiatuko naiz, eta atzo eskolako musika maisuak, zelako inbidia!!!, komentatu zidan ikastarotxo baten berri ematera natorkizue, ni jada apuntatu naiz.  Bizkaiko berritzegune nagusiak antolatutako SOUNDCOOLaren ingurukoa. Ea zelan dagoen!

"Euskal rapa" KUETO eskolan

Irudia
Setaoko KUETO eskolan , "Euskal rapa" proiektua aurrera eraman dute. Lan bikaina egin dute benetan. Hemen duzue haiek egindako lana, ZORIONAK!!!

"Euskal rapa" material guztia

Irudia
Dakizuenez, lehengo astean Musika IX.jardunaldia ospatu egin zen, eta bertan parte hartu nuen. Berritzegunean baimena eskatu ostean, hementxe dago hitzalditxoaren bideoa. Honekin amaiera ematen diot "Euskal Rapa" proiektuari.  Azkenean, tontakeri batekin hasi zena, guztion lanarekin proiektu ederra bihurtu da.  Mila esker, nire 6.mailako ikasle guztiei hain ondo eta gustura lan egiteagatik, La Basuri ikasleen motibazioa handitzeagatik eta errealitatearekin lotzeagatik, Aixerrotako ikasle eta irakasleari, Ainhoa, rapen zuzenketak egiteagatik.  Zorionak denoi eta mila esker!!

Musika Jardunaldia 2018

Irudia
Gaur IX. Musika jardunaldia ospatu da, urtero bezala Bilboko J.C Arriaga konserbatorioan. Eta berriro ere, gauza oso interesgarriak. Guztion lanarekin egiten den jardunaldia da hau, eta aurten nire lanaren zatitxo bat aurkeztea ere tokatu zait. Urduritasuna pasata hona hemen zerekin gelditzen naizen, hausnartzeko eta buruan bueltatxo batzuk emateko.      -REGGIO EMILIA metodologiaren kasu erreala Azpeitiko       ikastolan.  Lehenengo pausua eskola osoa anbientetan banatzen hasi eta protagonista umea. Gehiago irakurri eta jakiteko gogoarekin gelditzen naiz, beraz seinale ona!. Gehiago irakurtzeko : LA MALETA DE LOS SUEƑOS Tesis hau ere interesgarria: "ENFOQUE REGGIO EMILIA Y SU APLICACIƓN EN..."       -LUTHERIAREN LANTEGIA: Oso ideia ona Luthierraren lana ezagutzeko eta norberak bere musika tresna egiteko. Nahiz eta DBHrako aurkeztu, 3. ziklo batean ere egingarria ikusten dut. Prezioa agian gure errealitaterako......

Musika eneak

Irudia
Antton Jauregik bere materiala handitzen doa, oraingoan txirulazaleentzako material bilketa berria sortu du, dena eskura. Hona hemen bere baterial guztiak ondo baino hobeto batuta. 

5.mailako lanak

Irudia
"Erakusketa bateko margolanak" proiektuarekin ibili gara 5. mailan, oso gustora egia esanda, uste nuena baino askoz hobeto. Aste honetan lana grabatzea tokatzen zaigu, eta 5.D.1 taldean jada lana egin dugu. Datorren astean, aurkeztu, Kahoota egin eta oporrak! Hezkuntza greba egunak direla eta, 5.D.2n pixkat atzeratuta ibiliko gara. Baina prest daudenean, erakusgai jarriko ditugu, noski! Momentuz sortutakoarekin oso pozik nago, lan bikaina!

6. mailako Padletak

Irudia
6. mailan, " GURE FAMILIAKO MUSIKA "rekin gora eta behera ibili gara. 4 astetan burutu behar izan dute lana, eta denak, era batean edo bestean, lana bukatu dute. Oso gauza interesgarriak irten dira. Lan bikaina!