Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2015

Kontzertura goaz!!

Irudia
Gaur, Bilboko goi mailako kontserbatoriora joan gara BOSeko kontzertu didaktiko batekin gozatzera. Klasean landuta, bagenekien pixkat zertaz zihoan istoriotxoa, zeintzu musika tresnak agertuko ziren, musikak.....baina dena ez, noski!!  Benetan merezi izan du, kontzertu bikaina, eta umeen gustokoa, denok eskolara pozik eta abesten!!

koreografiak

Irudia
Ez dakit ikasturte honetan denbora eukiko dugun ala ez, justu gabiz eta, bestela irailerako prest daukagu. Musika hauekin, musika irakasleen jardunaldian koreografiak egin genituen Josu Mugikaren eskutik. Ezin hobeto pasatu genuen, dibertigarria, barreak...., beraz, guk eskolan egiten saiatuko gara ere! Musika hauekin alde batetik zinemara joango gara, eta bestetik indiako bolywooda ezagutuko dugu!!

Musika irakasleen VI. jardunaldia

Irudia
Gaur musika irakasleen VI. jardunaldia ospatu egin da, bertan ikusitakoa, entzundakoa, eta batez ere egindakoa, benetan itzela izan da!! Idei berri pilo material berria prestatzeko, lan handia aurretik, baina gogotsu! Gauza batekin bakarrik gelditzea....ezinezkoa!!: Itziar eta Agurtzane BOOMWHACKERSen erabilera praktikoa azaltzen, "GELAN KANTUZ" Basilio AstĆŗlezez ekin, zoragarria benetan, fenomeno bat da!!, eta "DANTZA ETA MUGIMENDUA GURE GELETAN" Josu Mugikarekin ..... Hoietatik guztietatik, zeozer landuko dugu: abestiren baten bat, koreografiak ere....

"Haizearen Herrira" Keinu hizkuntzaz

Irudia
Bagoaz ikasturtea amaitzen, eta nola ez, azkenengo abestirako ere, gure eskolako keinu hizkuntzako andereƱoen laguntza euki dugu. Mila, mila, mila esker kurtsoan zehar egin duzuen lan guztiagatik!! gozada bat izan da zeuekin lan egitea. Eta datorren urtean, zuek nahi baduzue jarraituko dugu!! Berriro ere, mila esker: Saioa, Nekane, Tania, Noemi, Vanesa, Saioa eta Nagore!!! Eta hementxe gure bideoa, danok ikastera!!

AC/DC 2. mailan

Hemen 2. mailako rokeroak!!!aupa zuek!!!

AC/DC 3. mailan

3. mailan AC/DCren "Back in Black" lantzen egon gara. Behin erritmograma ta musika tresnak landuta, grabaketari ekin diogu, hemen emaitza. Artistaz inguratuta nago!!  

Hezurdurak

Irudia
Ikasturtea amaitzeko 5. mailan  partitura hau joko dugu, erraza, ezta? Ikasmusetik hartuta.