Mezuak

gorputz perkusioa etiketa duten argitalpenak ikusgai

Orkestra sinfonikoa eta Rossiniren "Guillermo Tell"

Irudia
 2. zikloan Orkestra sinfonikoa lantzen hasi gara. Honekin lotuta, eta Rossiniren "Guillermo Tell"en obertura aitzakia izanik, erritmoa, g. perkusioa, dantza...landuko dugu. Materiala, O. Anzoraindiaren jolasaren moldaketa da. Mila esker egindako lanagatik!!

1. eta 3. mailak elkarlanean!

Irudia
Urteetan zehar hainbat abestiekin egin dugun bezala: Zapiak airera, Hezudurak... oraingoan "KOKOLEOKO" abestiarekin egingo dugu. 1. mailako ikasleek g. perkusioa lantzen duten bitartean, 3. mailakoek plastikozko kuboak erabiliko dituzte abestiari erritmoa jarriz. Prest gaudenean...danok batera! Hemendik aurrera ikasleekin egindako lanak eta bideoak, eskolako musikako kanalean ikusgai eukiko dituzue  baita gure betiko LAN TA LAN ean ere.

Dance Monkey

Irudia
 6. mailan lantzen hasiko garen abestia "Dance Monkey". M.tresnekin, boomwhackersak erabiliz, eta g.perkusioaz ere landuko dugu.

Radetzky martxa

Irudia
Urteko azkeneko egun hauetan zein urte berriarekin batera lantzeko proposamena da hau (Agate Deunarekin hasi baino lehen😊).  "Radetzky martxa" famatua!.  Ondo bukatu urtea eta ondo pasa oporretan!  Urte berri on!! Eskerrik asko @BeatrizCerdan

Gero eta gutxiago falta dira!

Irudia
Technomania (partitura gidatua gehituta), Leire Zubiarentzat 😊 Gorputz perkusioa   (Eguneratuta) Erritmogramak  (Eguneratuta eta Danza de las hachas berriztuta) Gabonak   (lotuta eta eguneratuta)  

Funga Alafia

Irudia
Azkenengo asteetan " Funga Alafia " abesti afrikarra lantzen egon gara 3. eta 4. mailan. Abestu, gorputz perkusioa eta boomwhackersak landu ditugu, dena, taldeko lana, elkarlana oinarritzat hartuta. Hementxe duzue emaitza, gustora gelditu gara egindako lanarekin, eta gure aretoko akustika nolakoa den kontutan hartuta...ezin kexatu!!

Rocioren esku jolasa

Irudia
Gaur, gure 2. mailako Rociok, berak eta lagun batek asmatutako esku jolasa erakutsi digu. "Dan dan deo deo". Naroarekin egin du guk ikusteko. Datorren astean, denok egiten saiatuko gara? Hasi praktikatzen!! Letra DAN DAN DEO DEO DAN DAN DEO DEO TXIS TXIS DEO DEO TXIS TXIS DEO DEO AKOMINI YEAH YEAH AKOMINI YEAH YEAH UKO PAKO UKO PAKO UKO PAKO UKO PAKO UKO PAKO YEAH YEAH  YEAH!!

Bim Bum 3. mailan

Irudia
Aurten ere, Bim Bum abesti/jolasa landu dugu 3. mailan, ederto pasatu dugu prestatzen, sekretua konzentrazioan dago, badakizue! Hementxe emaitza, gozatu. Gogoratzen dizuet, zuek egindako lanak eta beste mailakoen lanak hementxe LAN TA LAN en dituzuela ikusgai.

4. mailan TUN PA

Irudia
4. mailan gorputz perkusioa lantzen egon gara. Horretarako TUN PA lana prestatu dugu. Lehenengo grabaketa, 4. Bkoekin egin dut. 4. Dkoen txanda datorren astean izango da. Gozatu!

Tun Pa

Irudia
Gelan "Tun Pa" lantzen ari garela, batzuk erritmoaren doinuarekin hobeto barneratzen duzuela konturatu naiz, beraz, piano eta bateria oinarriak sortu ditut, baita partitura ere.

Gorputz perkusioa berrituta

Irudia
Esan bezala wixeko orrialde batzuen editorea berritu behar dut, hemen lehenengoa gorputz perkusioa. Orain arte egindako bi lan bateratu  egin ditut.

Gorputz perkusioa

Irudia
Dakizuenez gorputz perkusioa eta erritmoa lantzea asko gustatzen zait. Hementxe ariketa berri bat duzue, laister klasean landuko duguna. Hasi praktikatzen!!

Simamaka

Irudia
Simamaka abestia lantzen egon gara 6. mailan, lan bikaina!!

Kanon erritmikoa

Irudia
Hementxe daude gure 6.Dko fenomenoak!! Argi dago: Nahi denean, lortzen dena.....itzela da!!  Noiz behinka internetekin arazoak eukitzea ez dago txarto. Gozatu!

Gorputzari erritmoa ateratzen

Irudia
Dagoeneko konturatuko zineten, musikako zeintzu arlo diren gehien gustatzen zaizkidanak. Ba bai, antzematen denez, horietako bat erritmoa, gorputz-perkusioa, mugimendua lantzea, asko guztatzen zait!! Beraz, hemen duzue gorputzari etekina ateratzeko ariketak. Batzuk berriak, eta beste batzuk nonoiz edindakoak. Ea zuen gustokoak diren!

Sortutako materiala

Irudia
Egindako WIXak symbaloo batean bildu ditut, dena eskura izateko.
Irudia
3. mailako ikasleak eta "BIM BUM". Lan bikaina!!
Irudia
"Bim Bum" esku-jolasa. Bim bum, bim bum, Biddy biddy bum, Biddy bum, Biddy biddy bum,                       Bim bum.                                    (errepikatu)                                Bim bum, Biddy biddy bum, Biddy bum, Biddy biddy bum, Bim bum.                   Bim........TXALOAK.                  Bum.......KRISKITINAK.         ...
Irudia
Gabonak urrun xamar daude, abestiak prestatuko ditugu, baina...hona hemen beste proposamen bat!! ausartuko gara? bai, noski!!

Gorputz perkusioa

Gorputz perkusioarekin hasiko gara. Danok prest!                             Pantaila osoan ikusi Free website - Powered By Wix.com