Mezuak

Argazkiak etiketa duten argitalpenak ikusgai

"Symphony"

Irudia
Aste honetan La Caixak, Barakaldon jarritako SYMPHONY musika esperientzia bisitzera joan gara. Oraingoan 2.zikloa eta LIP gelaren txanda izan da, eta benetan primeran pasatu, eta izugarri gustatu zaie. Hementxe dituzue argazki eta bideo batzuk. Eta gogoratu zuen familiarekin joan zaitezketeka, arratsaldez, ekainaren 9ra arte.

Munduko Jolasak ospatzen

Irudia
Lehengo ostiralean MUNDUKO JOLASAK ospatu genituen. Jada hirugarren urtea. Aurten ez gara oso urrun joan, etxean gelditu gara, EUSKAL HERRIKO josalak, dantzak, abestiak eta m.tresnak landu ditugu. Ia bi hilabetez, musikan eta gorputz hezkuntzan lanean jardun ostean, eguna heldu zen. Ederto baten pasatu genuen, nahiz eta egun euritsua euki eta gimnasioan ospatu. Berriro ere ikasle eta irakasleen arteko talde lan bikaina. Esker bereziak eman nahi dizkiet gorren PTei, beti hortxe egoteagatik, lanerako prest, eta Manuelari prestakuntzan laguntza paregabea izan delako. Mila mila esker! Eta nola ez, nire ikasle guzti-guztiei lan itzela egin duzuelako! Hementxe bideo eta argazki mordoa!! Gozatu!! DANTZAK ABESTIA     HERRI KIROLAK ARGAZKIAK

Munduko abestiak eta dantzak: Europa

Irudia
Lehengo ostiralean " Munduko jolasak " proiektuaren emaitza ikusi eta gozatu ahal izan genuen. Aurten, G.hezkuntzan eta musikan prestatutako jolasak, abestiak eta dantza, Europakoak izan dira. Guztion artean lan polita antolatu dugu. Zorionak!. Datorren urtean Afrika? Asia? Ozeania?...

"Bohemia" Kontzertu didaktikoa

Irudia
Gaur goizean Euskalduna jauregira joan gara, Musika-Musica ren barruan antolatu duten kontzertu didaktikoa ikusi eta entzutera. Oso ondo egon da, musiKa ederra, eta gure parte-hartzea ere bikaina.