Mezuak

Armonika etiketa duten argitalpenak ikusgai

Hezurdurak

Irudia
 "Hezurdurak" partiturarako erabiltzen nuen wixa, Ikasmusetik hartuta, jada ez dago erabilgarri. Asko gustatzen zaidan partitura da, eta M.Tresna ezberdin askorekin lantzeko aukera ematen du. Horregatik nire erara prestatu dut. 

Musika eneak

Irudia
Antton Jauregik bere materiala handitzen doa, oraingoan txirulazaleentzako material bilketa berria sortu du, dena eskura. Hona hemen bere baterial guztiak ondo baino hobeto batuta. 

Armonika eta Boomwhackersak elkarrekin

Irudia
3. eta 4. mailan "Mary had a little band" lantzen egon gara. Batzuk armonikarekin  eta besteak boomwhackersekin jotzen ikasi dute. Lan polita hasieratik bukaeraino.

Berriro elkarlanean

Irudia
Lehengoan, 1. eta 3. mailako ikasleak elkarlanean ibili ziren "zapiak airera " abestiarekin. Oraingoan, 4. eta 5. mailakoen txanda izan da, eta horretarako "hezurdurak" lana prestatu dugu. Batzuk armonika eta besteak txinatar zotzak. Horrela lan egitea plazer hutsa da.

Armonika dator!!!

Irudia
Gaurko mintegia benetan oso emankorra izan da. PENTAGRAMA ENEA aren sortzailea, Antton Jauregi ezagutu dugu, eta benetan  niretzako erabilgarriak diren ideia eta material pilo erakutsi eta praktikatu dugu. Idazten dizuenaren burua martxan dago jada, zoragarria!! Gauza askoren artean, hasteko, gutxi barru musika tresna berria ezagutuko eta ikasiko duzue, ziur, beraz.......joan prestatzen!