Mezuak

Koreografiak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Zineman!

Irudia
Oin dela 2 urte, Musika Jardunaldian Josu Mugikak erakutsi zigun koreografia hau. Oso ona eta dibertigarria iruditu zitzaidan, eta geroztik, ikasturte amaieran urtero prestatzen dut. Nik 3. mailan egiten dut, eta izugarri ondo pasatzen dugu prestatzen eta grabatzen. Horrela lan egitea ez da lana! Artistak!!!

6.mailako lanak

Irudia
Ebaluazio honetan Koreografiak lantzen egon gara. Abestiak aukeratu, editatu, pausuak prestatu, ensaiatu, eta azkenik grabatu. Lan politak egin dituzue, zorionak! eta orain danok deskantsatzera, behar dugu eta. Egin beharrekoa Emaitzak Prozesuaren argazkiak

Gu dantzari!

Irudia
2.ebaluazio honetan, 6.mailako ikasleek koreografoen lana egitea aukeratu dute. Lan handia dute aurretik, eta bidea errazteko  hemen duzue, beti bezala, nire laguntza: zer egin, nola, non bilatu informazioa, lana egiteko epea...Pazientzia eta animo!!

Euri tanta

Irudia
Pixkanaka-pixkanaka gauzak prestatzen noa. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ateratako azkenengo diskan agertzen den abestia duzue hau, EURI TANTA. Oso abesti polita, ikasteko erraza eta aukera bat baino gehiago ematen diguna: Abestu, dantzatu, gure keinu hizkuntzaz ikasi eta musika tresnekin jo ere. 

3. mailan ZINEMARA GOAZ!!

Irudia
Hementxe dago, gelan egindako lehenengo lana. "ZINEMA" koreografia prestatzen egon gara. Ezin hobeto pasatu dugu ensaiatzen eta emaitza ere, nire ustetan, ez da bat ere txarra. Orain, beti bezala bideoa ikusi ondoren, egindako lanaren ebaluazioa egiteko prest egongo gara. Lan hau Josu Mugika k antolatutako koreografian oinarrituta dago.