Abestia aukeratu, igo edo You Tubetik hartu, aukeratu egin nahi den banaketa, eta listo! deskargatu eta emailean jasoko duzue.
2019/11/21
Moises!!
Abestia aukeratu, igo edo You Tubetik hartu, aukeratu egin nahi den banaketa, eta listo! deskargatu eta emailean jasoko duzue.
2019/11/20
"Lau teilatu" zeinu hizkuntzaz EITBmaratoirako
Gaur goizean..sorpresa! bidalitako bideoa publikatuta!
Berriro ere elkarlanaren emaitzak itzelak dira.
2019/10/16
HHezkuntzarako baliabide gehiago
2019/10/11
Bizi dantza!!
Bi diska ezberdin, biak dantzak, lehenengoa "Bizi dantza", abesti berriak betiko dantzekin dantzatzeko: Martxa, Txapeloaz, esku dantza..... eta bigarrena "Irri dantza", gure pailazoek sortutako edo urtetan abestutako abesti-dantzak: Zazpikoloro, zapataria, ipurdikoen dantza, trikitixa...
Beste lan bikain bat, gauza asko egiteko aukera ematen duenak. Musikako andereño eta maisuak, aprobetxatu eta gozatu!!!
2019/04/25
Abestiak sortzen 2019
Hainbat lan egin behar ditugu, eta horien artean arazo-egoera bat prestatu behar izan dugu, konpetentzia digitala oinarritzat hartuz.
2014an sortutako lantxo bat hartu dut ideia modura eta hortik abiatuta lana garatu dut.
Irakaslearentzako atalean dago jardueraren planteamendua eta, lan honen gakoa.
IKTak eta konpetentzia digitalaren garrantziaz eta lantzeko beharraz jabetzen hasi behar gara, gustatu ala ez hor daude, eta gelditzeko etorri dira.
2019/03/07
2019/01/01
Escape Rooma bukatuta!
Bueno ba, berez "sasi escape rooma"da, baino jada bukatutzat ematen dut. Ideia, 2., 3. maila batean erabiltzea da, baina hori beti ere ikasleen arabera.
Nik datorren ikasturtera arte ezin izango dut frogatu, baina zuetariko baten batek erabiltzen badu, eta zeozer aldatzeko edo hobetzeko proposamenik badu, bota!!
Herramena digitalak
Jarraian, oso erabilgarriak diren aplikazio eta plataformen taula periodikoa. Aukera eta estilo askotakoak eta ezberdinak, bakoitzak jakingo du zer behar duen eta zertarako, beharren arabera. Baina aukerak eskura eukitzea primeran dago.
Gure kasuan bideo eta audio editore baten bat gehituko nituzke (doakoak), baita partiturak sortzekoak, asko konplikatu barik eta erabiltzeko errazak:
Ytmp3 You tubeko bideoak deskargatzeko edo mp3ra bihurtzeko.
Eta, nola ez, Wix plataforma, sortzen dugun materialaren soporte moduan.