Mezuak

Logelan Logale etiketa duten argitalpenak ikusgai

Aurten berriro!

Irudia
 Aurreko sarreran, 1. ebaluazioan egiteko materiala eta urte osoko proiektu batzuk, zeintzuk izango ziren erakutsi nizuen. Oraingoan, faltan edo/eta zalantzan zeuden batzuk topatuko dituzue. Lehenengoa, 6. mailan, berriro... "Logelan Logale"n parte hartzeko aukera izango dugu!!! hori bai, aurten prestatzeko denbora gutxiago eukiko dugu. Kontzertua OTSAILAREN 24an izango da eta. Bigarrrena, 5. mailan, aurten ere berriro... "EKIN" ikusentzunezko proiektua burutuko dugu, zoragarri!! LIP gelan ere ikasle berriak, material berria, eta aurten ere BOSaren kontzertu orokorrera joango gara. Oraingoan Prokofiev  ezagutzea tokatuko zaigu. Eta HHn, Portugalete ezagutuko dugu Xabi Aburruzaga aitzakia izanik alde batetik, eta bestetik gure etxea eta eskola proiektua.  Lan eta helburu guztiak prest!! 6. maila 5. maila LIP gela Haur Hezkuntzan

Eta kontzertuaren eguna heldu zen!

Irudia
Atzo 6. mailako ikasleen eguna izan zen, bai, Euskalduna jauregira joan giƱen, eta bai BOSarekin eta beste 6 ikastetxeetako ikasleekin batera " LOGELAN LOGALE " kantata abestu genuen.  Goizean goiz hara joan giƱen, 10:00etan entsegu orokorra orkestrarekin eta beste eskoletako kideekin. 11:15ean hamaiketakoa, eta ikasle batzuk bertaratu ziren kazetarika atenditzera hurbildu ziren. 12:00etarako bakoitza bere lekuan prest, eta momentua heldu zen. 10 abestietako zegokigun ahotsa ikasi, ahots ariketak, erritmoa, arreta... hori guztia lantzeko ariketa ezberdin asko egin, koreografiak ikasi, atrezzoa egin, a zarotik hona egindako lan guztia   plazaratu genuen, pozik, ilusioz. Perfekto? ez! baina hori ez zen gure helburua. Ikasleak, publikoa, familiak, ni...danak pozarren eta hunkituta egindako lanagatik. Merezi izan du eta! Datorren urtean, aukera izatekotan, berriro!

BOSkide 25-26

Irudia
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren BOSKIDE 25-26 programa atera dute. Bertan musikaren inguruko ekintza ezberdinak topatuko dituzue, bai eskola mailan egiteko zein familiarekin joateko. Ikusiko duzuenez, gure LOGELAN LOGALE kontzertua ere bertan dago!!, eta nahi izatekotan ikusteko eta entzuteko aukera izango duzue. Gogoratu, gure txanda apirilaren 28an izango da.