2021/12/23

Oporrak!

Orain bai, oporrak!

Atzoko jaialdia bukatu ostean, bideoak prestatu eta listo.

Ondo pasa eta urte berri on!!!








2021/12/19

Radetzky martxa

Urteko azkeneko egun hauetan zein urte berriarekin batera lantzeko proposamena da hau (Agate Deunarekin hasi baino lehen😊).  "Radetzky martxa" famatua!. 

Ondo bukatu urtea eta ondo pasa oporretan! 

Urte berri on!!


Eskerrik asko @BeatrizCerdan

2021/12/17

Erloju sinkopatua

5 urteko geletan L.Andersonen "Erloju sinkopatua" lantzen egon gara. 

Lehenengo pultsoa eta melodia ezagutu, eta horren ostean g.adierazpena zapiekin "jolasten". Ez da dena gabon kantak lantzea izango! zein ondo pasatu dugun!!

5 urte A

5 urte B


2021/11/29

Gabon kantak

Gabonak badatoz eta eskolan ospatu beharra daukagu!

Jarraian aurtengo proposamena daukazue. Abesti batzuk  zeinu hizkuntzaz jartzea falta da, datozen egunetan gehitzen joango gara eta bitartean doinua eta letra ikasten joango gara, ados?




2021/11/26

Euskararen eguna 2021

Berandu baina, hementxe dago aurtengo abestia eta dantza. Guztion artean (burbuilak mantenduz 😔).

Ez da abesti berria, jada ezagutzen dugu, beraz errazago guretzat!!! animo!!





2021/11/19

Vocalremover

 Orain dela gutxi topatu dudan erramenta bat duzue hau. On line eta izena eman barik hainbat aukera ditu:

- Abestiei ahotsa kendu, tonua edo tenpoa aldatu... 

- Karaokeak sortu, ahotsa grabatu...

Nik, orain arte, abestien tonua aldatzeko erabili izan dut, baita pistak banatzeko. Bigarren honetan Moisesekin gelditzen naiz. 

Ea erabilgarria zaizuen.




2021/11/07

Musika- tresnen familiak

@IsraFuentetajak egindako lan bikaina da hau. Nik egin dudan gauza bakarra berrerabiltzea izan da, itzuli eta ezer gutxi gehiago.

 H.Hezkuntzan zein 1. zikloan M.Tresnak lantzeko erronka/ jolasa.


Mila esker, Gracias!! @IsraFuentetaja


H.Hezkuntzarako Wixean gehituta.

2021/11/04

Imanol Urbieta BETIKO

Hau gertatzen da abesti batek beste gauza batera eramaten zaituenean. Imanol Urbieta BETIKO!. 

Bertan, berak sortutako ahalik eta abesti gehien biltzen saiatu naiz, dena ezinezkoa da eta. Baita nik eskolan  urteetan eta urtero erabiltzen ditudan kantak. Ea gustatzen zaizuen!



Mila esker Antton Jauregiri eta B03ko foruko kideei emandako laguntzagatik

2021/10/28

Nire gorputzak

Imanol Urbietaren beste abesti bat lantzeko aukera ezberdinak. Oraingoan "Nire Gorputzak" abestia.  

Abestia bi erritmo zein tonu ezberdinetan ikasteko aukera, abestia ahotsarekin zein ahots barik lantzeko aukera, dantza eta partitura. 

Abestiei ahotsa kentzeko Moises erabili dut.

HHko materialeko Wixean gehituta, baita 1. zikloko proiketuan ere.



Mila esker B03 foru taldeko kideei!


2021/10/22

Musika gela apaintzen

Pixkanaka- pixkanaka gela, ahal dugun neurrian, berrizten goaz.

Aurten bezodun aulkiak kendu eta tabureteak jarri ditugu. Ikasleek lan egiteko eta beraiek maneiatzeko askoz erosoagoak.

Uztaiak eta boomwhackersak txukun antolatu ditugu eta proiektorea ere jarri dugu.

Armairuen garbiketa eta berantolaketa burutu dugu. Oraindik egiteko falta bada ere.

Tabureteak montatzeko ikasleen parte hartzea funtzeskoa izan da. Mila esker!!

Orain


Lehen






2021/10/20

Pertsonak anitzak gara.

Gure eskolako 1. zikloan, 1. ebaluazio honetan,  "Pertsonak anitzak gara" proiektuan murgilduta daude.

Proiektu globalagoa sortzeko helburuarekin musika ikasgaia bertan txertatu dut. Hauxe izango da gaia lantzeko oinarrizko materiala eta Canvasa. Baina beti ere, ikasleen arabera, aldaketak egon daitezke!



2021/10/18

Musika notak lantzeko jolasa

 Azkenengo hilabetetan berrerabili daitezkeen gero eta Genially lan gehiago topatzen nabil. Egia esanda lan itzelak daude eta berrerabiltzeko aukera eukitzea gure lana asko arintzen du.

Hauxe adibide bat, Israel Fuentajadak egindako lana hartu, itzuli eta pare bat gauza gehiago egin ta listo! erabiltzeko prest!



2021/10/14

"Pantera arrosa" H.Hezkuntzara dator

Musika zineman gaia asko gustatzen zait, eta aspaldiko patez H. Manciniren "The Pink Panther" landu nahi nuen, baina ez nuen oso argi nola egin.

Hurrengo proposamena H.Hezkuntzan zein 1. zikloan lantzeko da. 

1- Pantera arrosa ezagutu: marrazki bizidun pare bat.

2- G. Perkusioa landu

3- Dantza edo koreografia bat prestatu


Musika zineman lanean gehituta


W.A.Mozart ezagutzen

 5. mailan MUSICATIONen ariketa batetik abiatuta W.A.Mozart  musikagilea ezagutuko dugu. Plan bikaina eta dibertigarria.





2021/09/28

Basurtu dantzan eta abesten!!

Hona hemen dantzatu eta abesteko baliabidea. Bertan ruleta bat topatuko duzue, gainean klikatuz mugitzen hasiko da eta gelditzen den zenbaia daukan dantza edo abestia (zeinu hizkuntzaz) mementuan interpretatu beharko dugu. Kapaza izango gara? ziur baietz!

Ideia @yanoteajuntotik hartuta. Begirada bat botaiozue lan interesgarria egiten ditu eta.

Lan honi, nahi izatekotan, berrerabiltzeko aukera jarri diot. Horrela zuen gustora eta zuen ikasleentzako egokiak izan daitezkeen dantzak edo abestiak jar ditzakezue.






2021/09/20

"Sugeak eta eskailerak" Egipto

"Afrikan Egipto" abestiaren lanketa osatzeko Egiptori buruz pixkat gehiago ikasiko dugu. Horretarako "sugeak eta eskailerak" jolasa erabiliko dugu. Prest?




2021/09/17

Lan ta lan 201-22

Urte batzuk geldirik egon  ostean..."Lan ta lan" bueltan dago! 

Badakizue, bertan klasean landutako ekintzak sartuko ditut, bi helburu nagusiekin: alde batetik egindako lanen ebaluazioa egiteko, eta bestetik, egindako lanak ikusten ditugunean gozatzeko. 

Blogaren eskumaldean ikusgai eukiko duzue, bilatu argazkia eta bertan klikatu.

Laster betetzen hasiko gara, adi egon!




2021/09/15

Euskararen egunerako materiala

Wixak eguneratu nituenenan "euskararen egunerako" neukan materiala elkartu nuen, baiaa antza publikatzea ahaztu zitzaidan. Ba hor doa!



2021/09/13

Maskorraren ipuina

Martxan gaude berriro!! 

Maila  guztietan 1.ebaluaziorako egin beharrekoak eta materiala  antolatzen nabil. Material asko jada prest daukat, baina "Maskorraren ipuina" abestia, arrazoi ezberdinengatik, ez nuen alde batera utzi nahi.
Batetik oso polita eta aukerak dituen abestia iruditzen zaidalako, eta bestetik zeinu hizkuntzaz abesten duena IRENE, gure ikasle ohia da! 
Ea eskolara etortzea lortzen dugun!.

Bizipoza elkarteak oso material interesgarria dauka, begirada bat botaiozue "Mundu berri bat GUZTIONTZAT" liburuxka eta CDak salgai daude, baita You Tuben bideklipak ere. 
Animatu zeinu hizkuntzarekin!!




2021/07/20

"Afrikan Egipto" kanta zeinu hizkuntzaz

Badakit oporretan gaudela, baina...ezin aguantatu 😃!!

Material berria prestatzerakoan, nire kasuan behintzat, gehienetan pausu ezberdin asko ematen ditut.

Kasu honetan, pausu horietako bat abesti honen bideoa prestatzea izan da. "EGIPTOra goaz" lan osoa aurrerago eukiko dugu eta.

Horrelako bideo bat prestatzeko elkarlana funtzeskoa da. Oraingoan Gabi de la Maza karaokea prestatu dit eta zeinu hizkuntzako bertsioa gure Zuriñek!. Muntaia prestatzea eta editatzea, hori nire esku gelditzen da.

Mila, mila esker Gabi eta Zuriñe!!





"Afrikan Egipto" zeinu hizkuntzaz

2021/06/15

Bob Opera

Ikasturtea amaitzeko, esperimentu-jolas polit bat.

BLOB OPERA, Googlek eta David Lik elkarlanean sortutako esperimentu interaktiboa da. 

Zure pieza operistiko berezia sortzeko, "Tantak" gorantz eta beherantz eraman behar dituzu, tonua aldatzeko; aurrera eta atzera, ahots-soinu desberdinak lortzeko. 

Posible da grabatzea eta berriro erreproduzitzea.

Ahotsen sailkapena lantzeko esperimentu egokia.

Animo azkenego egun hauekin eta irailara arte!! ondo pasa udan!


  
 Adibide bat

2021/05/10

Bitxikeri berriak

Gaurkoan ez nator materiala elkarbanatzera, ezagutu ditudan bitxikeriak aurkeztera baizik. 

Pare bat dira, batetik SANDBOX. Genially plataformaren erabiltzaileak baldin bazarete, honekin txantiloi, luzapen, zein jolas berriak gehitzeko aukera ezagutu eta erabil ahal izango dituzue. 

Alde ona? jada, materiala sortuta dago, guk egin behar duguna berrerabiltzea izango da, landu nahi dugunarekin lotu, aldatu eta listo.

Doakoa da, ez da iñolako konturik euki behar, Genially zabalik euki, eta Sandboxetik nahi duguna deskargatzen dugunean, automatikoki Geniallyko gure panelan agertuko zaigu.


Por txierto, Genially oraindik ezagutzen ez baduzue, ez galdu denbora gehiagorik eta sartu!

Bigarrrena Daniel X ren PAINT COMPOSER da. Erritmoak eta melodiak sortzeko 20 m. tresna ezberdin ditu.  Goiko aldean m. tresnak marrazkitxoekin, eta beheko aldean musika sortzeko erramentak: konpasak, noten neurria, abiadura.....

Behin eginda, URLa konpartitzeko zein MP3a deskargatzeko aukera ematen du. Kuriosoa!



Adibide bat
Argazkian klikatu




2021/04/27

Musika eta publizitatea

Ez, hau ez da gertatzen zaidan lehenengo aldia , alegia, ideia bat euki ariketatxo bat lantzeko eta hortik handitu... eta bi lan atera!! ba horixe bera da oraingokoa.

S.Prokofieven "Romeo eta Julieta"ren "Jauntxoen dantza" lanari bueltatxo bat emateko ideiarekin hasi eta "irratirako iragarkiak" proiektuarekin bukatu, 2x1.

Beraz, jarraian bi lan hauek topatuko dituzue.

Datorren ikasturterako lana prest!!



Bigarren lan hau, " Musika eta Publizitatea" lanean gehituta dago, baina ez da zergatik elkarrekin landu behar.






2021/04/22

Soinu ipuina

Lehengo astean You Tuben trasteatzen "Cuento sonoro" honekin topo egin nuen. 

Ideia polita eta erabilgarria iruditu zitzaidan HH zein 1. zikloan erabiltzeko. Egilearekin, Ayelen Mullerekin harremanetan jarri nintzen, eta itzultzeko baimena eskatu nion.
Bera poz-pozik baietz esan, eta martxan jarri nintzen. Hementxe emaitza!.

Hemetik ere mila esker, muchisimas gracias por dejarme utilizar tu video Ayelen. 

Jada ipuinen wixean gehituta dago.




2021/04/15

Gorputz adierazpena

Gorputz adierazpena lantzeko era ezberdin asko dago, oraingoan topatuko duzuena ariketa bilduma bat da. Badakizue, niri dena "klik" batean eukitzea gustatzen zait eta 😊. 

Ariketa batzuk ezagutuko, eta jada gelan erabiliko dituzue, nork ez du "estatuak" jolasa ezagutzen?,  beste batzuk agian ez. 

Era batean edo bestean, ezagutzen eta erabiltzen ditudanak eskura jarri ditu.

Bertan, azalpentxoa, musika, argazkiak, beharrezkoa den materiala.. topatuko duzue.

Mila esker, Leire Noriega! 




2021/04/13

Minoejska dantza eta musikograma

Munduko dantzaken lanean jada, "Minoejska" daukagu eta lantzen dugu. Oraingoan, Wix batean jarri dut, musikograma gehitu diodalako, bai irudian, PDFn zein bideoan.

Musikogramak lanean ere gehituta dago.

Aurrerago erritmograma ere egiten saiatuko naiz.

Eskerrik asko  Segundobasico arrayaneri, bere musikograma oinarritzat hartu dut eta.



2021/03/11

Alunelul - Pitx

 Asko gustatzen zaidan musika da hau, eta gelan lantzeko aukera ezberdin asko ematen ditu: Abestia, dantza, erritmoa landu, musika tresnak, munduko dantzak eta kulturak...




2021/03/09

Herramenta digitalak

 Jarraian, oso erabilgarriak diren aplikazio eta plataformen taula periodikoa. Aukera eta estilo askotakoak eta ezberdinak, bakoitzak jakingo du zer behar duen eta zertarako, beharren arabera. Baina aukerak eskura eukitzea primeran dago.

Gure kasuan bideo eta audio editore baten bat gehituko nituzke (doakoak), baita partiturak sortzekoak, asko konplikatu barik eta erabiltzeko errazak. Hauek dira nik erabiltzen ditudan batzuk:

Musescore   

Noteflight   

Bandlab       

Openshot     

Ytmp3        You tubeko bideoak deskargatzeko edo mp3ra bihurtzeko.


Eta, nola ez, Wix plataforma, sortzen dugun materialaren soporte moduan.


Animatu eta trasteatu!


2021/02/26

Ukeenea!!

Beste ENEA bat jaio da!!!

Antton Jauregik sortu berri duen materiala aurkeztu nahi dizuet. Orain arte ezagutu ditugun "MUSIKAENEAK"ei, ukelelea ikastekoa gehitu behar diogu.

Oso aukera ona gure txirulak daukan indarra beldur barik banatzeko. Beti esaten dudatez "txirulatik at, bizitza dago" eta soinua askoz atseginagoak dituztenak: Harmonika, Ukelelea, Boomwhackersak, perkusioak ematen dizkigun aukera guztiak..... Ea zer iruditzen zaizuen!





2021/02/24

Martxoak 8

 Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Zoritxarrez, oraindik urte asko falta dira egun hau ospatzen uzteko edo bukatzeko. Bitartean dakigun moduan aldarrikatzen jarraituko dugu, abesten edo dantzatzen.





2021/02/17

Zapiekin eta gehiagorekin jolasten!

Jakin badakigu erritmoa, mugimendua, intentsitatea..., alegia, soinuaren ezaugarriak lantzeko aukera asko eta ezberdinak daudela. 

Jarraian beste aukera batzuk topatuko dituzue: Zapiak, oihalak, zapatak, orritxoak, pilotak...asko dira erabili ahal ditugun gauzak, ezta? gozatu!



2021/02/04

Hezurdurak

 "Hezurdurak" partiturarako erabiltzen nuen wixa, Ikasmusetik hartuta, jada ez dago erabilgarri. Asko gustatzen zaidan partitura da, eta M.Tresna ezberdin askorekin lantzeko aukera ematen du. Horregatik nire erara prestatu dut.