Mezuak

BatuArte etiketa duten argitalpenak ikusgai

Datorren ikasturtea prestatzen

Irudia
Memoriekin eta papeleo guztiarekin amaitzearekin batera, datorren ikasturtea ere prestatzen hasi behar gara. Arte hezkuntza 3. zikloan bi ikasturtez ematen egon ostean, irailean 4. mailan ere hasiko naiz. Prozesua pixkanaka eta sendotuz egin behar dela argi daukat. Gauzak horrela aurreplangintza egiten hasi naiz, nahiz eta gero aldaketak egon, ziur. Baita baliabide berriak sortu eta egokitu. BatuArten sortutako ikas egoera oinarritzat hartuz, moldaketa gutxi batzuk egin, eta gure ikastetxerako baliabide digitala sortuta dago jada. Bigarren ikas egoera bat ere eginda. Aurretik egondako eskoletan egin dut, eta oraingoan paperean eta baliabide digitala sortzeko momentua izan da. Ebidentziak, justifikazioa... eskura euki behar dugu eta! Sortutako material guztia bererabiltzeko aukera dauka, erabili nahi izatekotan, zuen errealitatera moldatuz.

"Zinema mutua" 4. mailarako prest!

Irudia
3. zikloan ARTE HEZKUNTZA arloa badugu, bidea hasita jada. Eta helburua 1. mailaraino heltzea denez, aurten 2. ziklorako materiala/ikas egoerak prestatzeko momentua izango da, ea datorren ikasturtean 4. mailara heldu gaitezkeen!. Lehenengo ikas-egoera "Zinema mutua"ren ingurukoa izango da. Orain arte sortutako materiala erabiliz, eta ideia berriren bat gehituz, material borobila sortzeko aukera ematen du eta. Oraingoan gure arloko 4 jakintzak landuko ditugu, eta material digitalaren barruan ikas-egoera duzue, begirada bat botaiozue. Material hau eta gehiago BatuArte ko sitean ere topatuko duzue. 

"Musikatik Arte Hezkuntzara" jardunaldia martxan!

Irudia
Jada, "Musikatik Arte Hezkuntzara" 1. Jardunaldirako izen ematea zabalik dago. Bai hemetik, zein ikastetxeetara Eusko Jaurlaritzak bidalitako email ofizialetik izena eman dezakezue.  Prestatutako sitean sartuz: izen ematea, egitaraua, lekua, ordua... Ikusgai duzue.  Guztion artean musikak, arte hezkuntzak merezi duen lekua berreskuratzeko bidea hasi dugu. Animatu eta etorri Gasteizera ekainaren 6an! Argazkian klikatu

Arte Hezkuntzarako programazioa, 3. ziklorako, prest. BatuArte

Irudia
BatuArte taldeak, Arte Hezkuntza arlorako programazio ederra zabaldu du. Momentuz 3. Zikloan urtera eramatekoa. Begirada bat botaiozue, eta animatu! Arte hezkuntzak, gure kultura, musikak merezi duen lekua berreskuratzeko bidea hasita dago eta! Sitean ere ikas egoerak dituzue, gogoratu! Gelara eramateko prest!.

BatuArte MATERIALA eta gehiago

Irudia
BatuArtek materialarako biltegia sortu du, eta bertan, momentuz, ikas egoera batzuk erabiltzeko prest topatuko dituzue. Beste batzuk aldiz, sortzeko edo osatzeko bidean daude. Beti ere Arte Hezkuntza ikasgai moduan hartuz. hau ez ahaztu! Ikastetxe batzuetan Arte Hezkuntza ikasgaia ematen hasi gara, eta material hau primeran etorriko zaigu, ziur. Ea gero eta ikastetxe eta irakasle gehiago honen aldeko apostua egiten duten!                            Argazkian klikatu Bestetik, lehengo egunean Twitterren, @maestroconclase  ikas egoeren bilduma bat elkarbanatu zuen, itzelezko lana, benetan. Argazkian klikatu CANVA erabiliz, zuen biltegietan ale oso bat gehitu dezakezue, ikasgai guztiekin, eta Arte Hezkuntzakoak euskaratu, moldatu, norberen erara jarri. Aukera ona ere. Gogoratu beti, erabiltzen/ berregiten dugun materiala jatorrizko egilea aipatzea!

Ikasturte berria, eskola berria!

Ikasturte berria, eskola berria!      10 ikasturteren ostean, eskola aldaketa egin dut. Zerotik hasiko banintz bezala! hau urduritasuna. Aurten nobedade eta erronka berriak egongo dira. Hasteko eta potoloena, BatuArte  ren helburuarekin bat eginez, 3. zikloan Arte Hezkuntza bere osotasunean lantzen hasiko naiz.  Proiektuka lan egingo dugu, Curriculumean ditugun oinarrizko jakintza guztiak landuz: - Musika hezkuntza  - Arte eszeniko- performatiboa - Ikus- entzunezko hezkuntza - Plastika eta ikus hezkuntza      Urteetako lana izango da, eta oztopoz betetako bidea, ziur, baina hasierako lehenengo pausoa jada emanda. Erronka handia aurrean daukaguna! Datozen asteetan material berria, eta beste batzuk egokitua argitaratzen joango naiz. Yes Cheering GIF from Yes GIFs Animo guztioi!!

BatuArte, "Musikatik Arte Hezkuntzara" aurrera doa

Irudia
Azaroan BatuArte "Musikatik Arte Hezkuntza"ra taldearen sorreraren berri eman nizuen.  Astiro bada ere, pausutxoak ematen goaz. Ez da bide erraza egin nahi duguna eta! Oraingoan gure taldearen HELBURUA eta JUSTIFIKAZIOA aurkezten dizuegu. Honekin batera eta jendearen iritzia jakite aldera, ATXIKIMENDUA eskatzen dugu. Alegia, gure helburuarekin eta aurrera eraman nahi dugun bidearekin bat egiten baduzu, atxikimendua eman! Gure kulturak eta horren atzean dagoen guztiak, dagokion lekua berreskuratu behar duela uste baduzu ... ZABALDU!!!!

BatuArte jaio da!

Irudia
"BatuArte, musikatik arte hezkuntzara" jaio da!. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxetan Arte Hezkuntzak orokorrean, eta musika irakasgaiak zehazki, bizi duen egoera gero eta latzagoa dela ikusita, Musika Hezkuntzako irakasle guztiok elkartzeko garaia heldu dela uste dugu.  Lehenengo pausuak jada emanda daude: - Hasierako talde eragilea sortuta - Musikako irakasleen egoera eta kezkak ezagutzeko galdetegia zabaldu genuen, ondorioak eta iritziak argitaratu ditugularik. Bide eta lan sendoa egin ahal izateko, momentuz, bi baliabide sortu ditugu. Batetik  BATUARTE BERRIAK telegrameko difusio kanala. Honetara harpidetuz gero, taldearen berriak plazaratu bezain laster jasoko dituzu. Animatu!! Eta besterik BatuArte SITEA , bertan egindako galdetegiaren emaitzak eta ondorioak, nortzuk garen, gurekin harremanetan nola jarri, nola har dezakezuen parte, beste erkidegoko ekimenak,... eta nola ez, ematen joango garen pausuak, hortxe irakurgai eukiko dituzue. Gure bidea norantza eraman ...