2018/06/21

Laster arte!

Ikasturte amaiera heldu da eta aurten, honekin batera aldaketak! ez dakigu iñoiz onerako edo txarrerako, nik beti onerako direla esaten dut, beraz baikorra izango naiz. 
Esan dizuedanez, datorren ikasturtean ez naiz zuen musikako andereñoa izango, eskolan jarraituko dut, baina beste zeregin batzuetan. Beste irakasle jator bat etorriko da, hori ziur!! eta berarekin nirekin bezala edo hobeto pasatuko duzue, ziur ere!
Beraz, kostata, izugarri gustatzen zaidan lana eta ondorioz, zazpi urtetan nire "gelako liburua" bihurtu den blog hau, momentuz, mugimendu eskasa eukiko du.
Mila mila esker nire ikasle guzti-guztiei eman dizkidazuen momentuengatik, zeuen pozak, haserreak, tristurak eta muxutxuak nirekin konpartitzeagatik.
Eta bloga jarraitzen duzuenei ere, mila mila esker, niretzako bakarrik hasi zen proiektu bat, guztiona egiteagatik.



Hementxe dituzue egun hauetan ikusten egon garen bideo mordoa. Eskurago ezin dizkizuet jarri! Nola handitu zareten!!! 








2018/06/19

"Euskal rapa" KUETO eskolan

Setaoko KUETO eskolan, "Euskal rapa" proiektua aurrera eraman dute. Lan bikaina egin dute benetan.
Hemen duzue haiek egindako lana, ZORIONAK!!!