LIP gela BOSaren entsegu orokorrean
Hirugarren urtea da BOSaren entsegu orokor batera goazela, eta aurten ere primeran pasatu dugu. Ikasle batzuentzako esperientzia berria, beraien lehenengo urtea izan da eta. Gaurkoan Prokofieven lanak entzuten egon gara, eta protagonista biolontxelojole ezin hobea izan dugu. Gelan landutakoa ez dugu entzun, bigarren zatian jotzekoa zen eta, pena. Baina zein ondo pasatu dugun, "Romeo eta Julieta"rekin. Datorren urtean berriro!! Hauxe da gelan landu duguna