2022/10/10

Being different is ok

Aurten, horrela ibiliko naiz gehienetan, besteen lanak elkarbanatzen. 

Oraingo honetan gure Antton Jauregik MARIZULO  blogan sarrera berria argitaratu du "Different is OK" izenburupean.

Oso istorio hunkigarri bezain polita kontatzen digu Huillo izeneko mutiko baten inguruan.

Kontu hau, orain urteak hasten da Huillo eta Coldplayren abesti batekin, nola bukatzen den jakiteko argazkian klikatu beharko duzue, Anttonek prestatutako Wixera joateko.

Ziur nago izugarri gustatuko zaizuela. DESBERDINA IZATEA ONDO DAGO, eta hori adierazteko musika eabiltzen bada, akabo!



Mila esker Antton egindako lanagatik!

2022/10/01

Marina, lapurra eta eskalaren notak

 Hau topatu eta ezin aguantatu!   
1995az geroztik, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Haize eta Perkusioko irakasleok hiriko haurrentzako kontzertuak egiten dituzte. Hori zortea Gipuzkoarrena!
    Aurten prestatu duten lana oso itxura polita dauka, "Marina, lapurra eta eskalaren notak" du izena eta ezin garenez hurbildu, hauxe da deskribapena: 
    "Eskala irakaslea musika maite duen musikagile bat da, baina ez da ondo konpontzen bere ikasleekin, Musikortxea Eskolako haurrekin.
Badu alaba bat, Marina, jaiotzez itsua dena, eguna instrumentu guztiekin jotzen eta jolasten ematen duena, bere abestiak konposatu nahian,
Egun batean, etxean lapur bat sartu zitzaion. Kasualitatez, Eskala irakaslearen ikasle izana zena.
Non zegoen konturatzean, musikarekin zerikusia zuen guztia suntsitu nahi izan zuen, baina… hantxe zegoen Marina, eta hark ulertarazi zion musika sentipen bizietatik sortzen dela, eta suntsiezina dela.
Lapurrak ulertu zuen bere marrazkiak musika bezalakoak zirela, eta Eskala irakaslearekin adiskidetu zen, eta haren konposizioei irudiak jartzen lagundu zion"
Jarraian beraiek sortutako ariketak dituzue, oso ondo daude. Bereziki 1. mailarako prestatuta, baina denok erabiltzeko modukoak.



2022/09/01

Aldaketak

 Aupa!

Aurten blogak ez du mugimendu handirik eukiko, beste zereginetan ibiliko naiz eta. Baina, zeozer bururatzen bazait edo saretik proposamen interesgarriekin topo egiten baldin badut, ziur baietz, hemen elkarbanatua izango da. 

Ikasturte berrirako zein aurkeztuko zaizkigun erronka guztietarako, ANIMO!




2022/06/21

"Munduko jolasak, dantzak eta abestiak" proiektua

 Azkeneko hilabetean, ASIAko jolasak, dantzak, abestiak, kultura, bitxikeriak, hizkuntzak...ezagutu ditugu.

Atzo, guztion aurrean, azkeneko hilabetean egindako lana erakusteko momentua izan zen. HH 5 urtetik hasi eta 6. mailaraino, denok gelan ikasitakoa beste "agertoki" batean erakutsi genuean, eta primeran irten zen. 

Lan bikaina ikasturtea bukatzeko. Zorionak!!! eta ondo pasa udan!!!!



2022/06/01

"Talderik gogokoena" proiektuaren amaiera

Aurtengo eginbeharrekoak amaitzen goaz, eta oraingoan, 6. mailako ikasleek "Talderik gogokoena" proiektutxuan sortutako lanak aurrez- aurre ditugu. Azkeneko lana talde!!!!






2022/05/24

2. Zikloa "Symphony": Bidai birtuala musikaren bihotzera

Gaur La Caixa fundazioak antolatutako "Symphony: Bidai birtuala musikaren bihotzera" ikustera joan gara. Ezin hobeto pasatu dugu, bidai birtual honetan.

Ez dut askorik kontatuko, ikusi behar da eta. Oso gomendagarria.

Benetan, aprobetxatu eta txanda hartu. Ekainaren 15era arte  Bilboko Arenalean, dohan!




Informazio guztia eta material gehigarria:

    LA CAIXA FUNDAZIOA

2022/04/24

"Munduko jolasak" ASIA

Ikasturte honi amaiera emateko, COVIDa hasi baino lehenagoko proiektuari jarraipena emango diogu.
Momentura arte, Europa, Amerika, eta E.Herria landu izan ditugu. Oraingoan, Asiara hurbilduko gara! Hau erronka!!
Dakizuenez, "Munduko jolasak" deituriko proiektu hau, G.Hezkuntza eta Musika arloen arteko proiektua da. Gure ikastetxean dagoen herrialde ezberdinen aberastasuna aprobetxatuz sortu zen proiektua.
Lan egiteko materiala prestatzen dudanean abesti eta dantza ugari sartzen ditut, baina landuko dugun kontinenteko ikasleek, beraien herrialdetako abestiak, dantzak eta jolasak proposatzera animatzen ditut. Eta normalean, horiek egiten ditugu. 
Ea aurten zer irtetzen zaigun!! ez da bat ere ez erraza izango!!



2022/04/07

Korrika eskolan

Azkeneko aste hauetan KORRIKArekin ibli gara: Korrika txikia prestatzen, abestiak, dantzak, bertsoak...

Danetik pixkat! atzoko egunean ospatu genuen, eta primeran bukatzeko...Indautxu eta Basurtu eskoletako Kma!!  Aupa zuek!!!



2022/04/05

Disney eta Pixar karaokeak euskaraz

Gaur, Mitxel Elortzak egindako lan honekin topo egin dut. Disney eta Pixarreko hainbat filmetako abestiak euskaratu ditu, eta karaokea sortu. Euskaraz abesteko beste aukera bat.

Mila esker zure lanagatik.



2022/03/28

Udaberria heldu da

Udaberria heldu delaren aitzakiarekin, H.Hezkuntzan gaia lantzeko materiala bildu dut: abestiak, dantzak, puzzleak, memoryak, entzumen aktiboa lantzeko ariketa... danetik pixka bat.

Irudietan klikatu ea zer irtetzen den!





2022/03/24

Irratirako iragarkiak

 6. mailako ikasleek gure eskolako irratirako iragarkiak prestatzen ibili dira. Oso lan polita egin dute.

Esan genuen bezala, eskolako irratian entzungai eukiko dituzue, badakizue ostiralero saio berri bat egiten dela.

Horretaz gain, SOUNDCLOUDen sortutako iragarki guztiak playlist batean entzungai dituzue.

                                           SOUNDCLOUD


                                           Eskolako irratia


Erabilitako materiala





2022/03/03

Elmer eta ostadarra

Mintegikidea den Idoia Alonsok, Iralen, beste bi lankideekin prestatutako "Elmer eta ostadarra" ipuinaren podcasta oinarritzat hartuz, honen inguruko hainbat ekintzako Geniallya sortu dut. H Hezkuntzan lantzeko aproposa.

Memory eta Elmer margotu CUENTO ELMER Geniallytik atera ditut.


Berrerabili ahal diren Geniallyak gure lana errazten dute. Hau ere berrerabili daiteke eta norberaren estilo eta beharretara egokitu, animatu.

2022/03/02

Tipi tapa, tipi tapa KORRIKA!!

Aurten bai, KORRIKA badator!!
Orain bi urte Korrika barik gelditu ginen, baina aurtengoa jada prest dago. 
Beti bezala beharko dugun material guztiak klik batean. 
Abestiaren koreografia ikasiko dugu, baita leloa zeinu hizkuntzaz ere. Azken hau oraindik ez dugu, laster eukitzea espero dut.
Petoa hartu, zapatilak prestatu eta apirilaren 6an gure txanda!! 
TIPI TAPA, TIPI TAPA...


Mila esker AEK egiten duzuen lanagatik

2022/02/07

Agate Deuna 2022

Egoera oso berezian egonda, eta ikasleak nahastu ezinik, Agate Deuna nola ospatu ondo pentsatu behar zen. Buruari bueltak eman, beste eskoletan nola egingo zuten galdetu... eta azkenean "esperimentua" aurtengoa!.

Ostiralean, otsailak 4, musika klasea nuen ikasleekin ospatu nuen. Nola? musika gelan mikrofonoa jarri,  gure atezainek patioan bozgorailuak prestatu eta teknologiari esker, gelan abesten genuena eskola osoak patioan zeuden bozgorailuetatik beraien geletan entzuteko aukera izan zuten.

Benetan oso ondo irten zen. Ikasleak motibatuta, dana eman zuten. Eta konturatu barik, bakarrik abestearen garrantziaz jabetu dira, beste hainbat gauzen artean. Aupa zuek, artistak!!

Ea datorren urterako egoera hobetzen den behingoz eta, behar den moduan ospatzeko aukera dugun.



2022/02/02

Ikasleen txanda

Gaur, 6. mailan "Tones and I" abeslaria lantzen bukatu dugu. Amaitutzat ematerakoan ikasle batek, Izanek hain zuzen ere, ea beraiek horrelako lan bat egin ahal zuten galdetu du, eta nik bai, noski! erantzun diot. Baina, lehenengo beste proiektu bat burutu behar dugu, bai ala bai.

Dana dala, lana prest dago eguna heltzen denerako. Aupa zuek!



2022/01/19

Dance Monkey

 6. mailan lantzen hasiko garen abestia "Dance Monkey". M.tresnekin, boomwhackersak erabiliz, eta g.perkusioaz ere landuko dugu.



2022/01/07

Agate Deuna 2022

 2. Ebaluazio honetan ezin Agate Deuna ahaztu. Nahiz eta oles egitera kalera ez irten, eskolan bertan, era batean edo bestean, ospatuko dugu.

Aurten Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Oles, Oles" abestia gure errepertorioan gehituko dugu.  Oso polita eta ikasteko erraza, ikusiko duzue!.


Por txierto, "bideoak" atalean zeinu hizkuntzako bertsioa dago, lehengo urtean topatutakoa. Baten batek zeinuak jarri dituen neska ezagutzen badu, mesedez esan bere izena bertan aipatzeko eta eskerrak emateko.

2022/01/03

Wild Symphony (animalien sinfonia)

Urteko lehenengo sarrera|

Hilabete honetan BOSak antolatutako kontzertua dugu. Egoera ikusita, ez dakit nik joaten lortuko dugun ala ez. Baina proposamena eta gaia izugarri gustatu zitzaidanez, eta aukera asko ematen dituenez, era batean edo bestean landuko dugu.

M. Tresnak eta animalien binomioa lantzeko, betidanik, Saint Saensen "Animalien iñauteria" euki dugu. Oso material ona benetan.

Ba oraingoan, Dan Brownek m.tresnak eta animaliak lantzeko beste aukera bat eskaintzen digu, oso interesgarria ere.

Jatorrizko materiala ingelesez dago, eta liburua gaztelera itzulita dago ere, oso ilustrazio politak ditu, erosteak merezi du. Beraz, erronkarik handiena liburuan agertzen diren poemak, euskarara moldatzea izan da. Ez dut itzulpen literara bilatu, nahiko librea izan da. Nahiz  eta orain materiala publikatu, testuetan aldaketak egongo dira, ziur. Euskarara moldatzeko lan itzel honetan, Oihane Anzorandia mintegikidea laguntzaile daukat, eskerrak!! Mila mila esker hemendik ere.

Beste guztia, beti bezala, nire gustora eta beharren arabera jarri dut. Ea gustokoa duzuen!!

   Argazkian klikatu eta gozatu!