Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2020

Nire esku dagoena, zuentzako prest!

Irudia
Egoera berezi honetan, eskoletatik egiten ari garen ahalegina oso handia da, zin dagizuet, baina jakin badakigu, zoritxarrez, gure ikasle batzuek ezin izango dutela eskaintzen diegunera era egokian heldu eta aurrera eraman.  Asko dira egunero plataforma, APP...berriak eta dohanik eskaintzen dizkigutenak, baina ikasle hauek daukaten arazoa berdin edo antzera jarraitzen du. Oraingoa ez da irtenbide magikoa izango, ez, helburua ere hori ez da, baina bihartik aurrera EITBk " Bitartean etxetik ikasten" aukera familien esku jarriko du eta askorentzako lagungarria izango da. Gehien bat euskararekiko harremana mantendu ahal izateko, askok etxean aukera hori ez dute eta. Gainera gure eskolan grabatzen ari dira! Ikusiko dugu zelan den asuntoa! Dena dela gogoratu, ez ahaztu, lehentasuna  egoera ezezagun hau hoberen eramaten saiatzea dela, osasuna, familia, geure burua...zaindu eta gero gerokoak.   Eta bide batez, nire arantzatxoa kentzeko aitzakiarekin, hementxe dituzue etxet