Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2024

Gabonak badatoz!!

Irudia
Urtearen amaierarekin, berriro GABONAK datoz! Motorrak berotzen hasteko, hementxe dituzue aurtengo gure abestiak, eta batzuk dantza ere!! Eta nola ez, zeinu hizkuntza ez dut ahazten! Animo Trueba!! Abesti gehiago HEMENTXE 

Zinema mutua lantzen

Irudia
2. zikloan " Musika zineman " lantzen hasi dugu ikasturtea. Zinema mutua, hain zuzen ere: - Noiz sortu zen, musikaren erabilpena, zinema mutuko aktore eta musikari esanguratsuenak... Gure lana borobiltzeko, 4. mailan Charles Chaplinen "A dog, life" filmeko musika erabilita, ekintza polit hau burutu dugu. Zer landu eta lortzen dugu honekin? Besteak beste: erritmoa, entzumena, talde lana... landu, eta guretzako oso garrantzitsua dena, alegia, egindako lanaren ebaluazioa egiteko ebidentziak jaso, eta gure hurbileko errealitatearekin lotu. Ea gustatzen zaizuen, lan bikaina egin dute eta!! Bestetik, hemetik aurrera ikasleekin egindako ekintzak, ANTONIO TRUEBA MUSIKA   kanalean ikusgai egongo dira. Blogean esteka zuzena era eukiko duzue. Disfrutatu!!

"Etxea" materiala

Irudia
4 urteko geletan etxearekin dabiltzate, eta beraiekin bat eginez, musikan ere etxea landuko dugu. Puzzlearen barruan zer dagoen asmatuko dugu?

Antzerkigintza: Eszenografia

Irudia
Gure gidoiak sortzen ditugun bitartean, eszenografia zer den, elementuak, motak...ezagutzen joan behar gara. Gutxi barru gurea  aukeratu beharko dugu eta. Horretarako Lorea Mc en lanan oinarrituta, euskarazko moldaketa egin dut. Aurrera goaz!!

BatuArte MATERIALA eta gehiago

Irudia
BatuArtek materialarako biltegia sortu du, eta bertan, momentuz, ikas egoera batzuk erabiltzeko prest topatuko dituzue. Beste batzuk aldiz, sortzeko edo osatzeko bidean daude. Beti ere Arte Hezkuntza ikasgai moduan hartuz. hau ez ahaztu! Ikastetxe batzuetan Arte Hezkuntza ikasgaia ematen hasi gara, eta material hau primeran etorriko zaigu, ziur. Ea gero eta ikastetxe eta irakasle gehiago honen aldeko apostua egiten duten!                            Argazkian klikatu Bestetik, lehengo egunean Twitterren, @maestroconclase  ikas egoeren bilduma bat elkarbanatu zuen, itzelezko lana, benetan. Argazkian klikatu CANVA erabiliz, zuen biltegietan ale oso bat gehitu dezakezue, ikasgai guztiekin, eta Arte Hezkuntzakoak euskaratu, moldatu, norberen erara jarri. Aukera ona ere. Gogoratu beti, erabiltzen/ berregiten dugun materiala jatorrizko egilea aipatzea!

3. zikloan martxan!!

Irudia
Jada martxan gaude. Esan bezala, aurten Arte Hezkuntza arloa landukoko dugu. 5. mailan, ANTZERKIGINTZA landuko dugu, eta ikasturte osoko proiektu globala izango da. Hau aurrera eramateko, orain Basurtun dagoen Leirerekin elkarlanean arituko naiz. Jakintsua oso gai honetan! Oso laburbilduta aurrera eramango dugun prozesua jarraian ikusgai duzuena  izango da. 6. mailan aldiz, Ebaluazio bakoitzean bina proiektu burutuko ditugu. Lehenengoa, aspaldin landutako proiektua, baina eguneratuta. Bagoaz!!!

Itxura aldaketa

Urteetan bloga euki duen itxura aldatu egin dut. Ikusiko zenutenez, eskola berriaren logoa ere gehituta dago, eskolako musikako bloga bihurtzeko pausua da eta. Pixkanaka -pixkanaka erabilera berrira moldatzen joango naiz, ea zuentzako ere erraza den, hori espero!

Ikasturte berria, eskola berria!

Ikasturte berria, eskola berria!      10 ikasturteren ostean, eskola aldaketa egin dut. Zerotik hasiko banintz bezala! hau urduritasuna. Aurten nobedade eta erronka berriak egongo dira. Hasteko eta potoloena, BatuArte  ren helburuarekin bat eginez, 3. zikloan Arte Hezkuntza bere osotasunean lantzen hasiko naiz.  Proiektuka lan egingo dugu, Curriculumean ditugun oinarrizko jakintza guztiak landuz: - Musika hezkuntza  - Arte eszeniko- performatiboa - Ikus- entzunezko hezkuntza - Plastika eta ikus hezkuntza      Urteetako lana izango da, eta oztopoz betetako bidea, ziur, baina hasierako lehenengo pausoa jada emanda. Erronka handia aurrean daukaguna! Datozen asteetan material berria, eta beste batzuk egokitua argitaratzen joango naiz. Yes Cheering GIF from Yes GIFs Animo guztioi!!

BatuArte, "Musikatik Arte Hezkuntzara" aurrera doa

Irudia
Azaroan BatuArte "Musikatik Arte Hezkuntza"ra taldearen sorreraren berri eman nizuen.  Astiro bada ere, pausutxoak ematen goaz. Ez da bide erraza egin nahi duguna eta! Oraingoan gure taldearen HELBURUA eta JUSTIFIKAZIOA aurkezten dizuegu. Honekin batera eta jendearen iritzia jakite aldera, ATXIKIMENDUA eskatzen dugu. Alegia, gure helburuarekin eta aurrera eraman nahi dugun bidearekin bat egiten baduzu, atxikimendua eman! Gure kulturak eta horren atzean dagoen guztiak, dagokion lekua berreskuratu behar duela uste baduzu ... ZABALDU!!!!

WIXekin egindako lanak

Irudia
 Atzo, WIXekin egindako lanen estekin arazoak zeudela konturatu nintzen. Jada konponduta dago eta, esteka eta lan guztiak ikusgai daude berriro. Lanak Irudia:  https://en.wikipedia.org/wiki/Wix.com Baliabide baten batekin arazoak baldin badituzue, esan, mesedez, eta konpontzen ahaleginduko naiz.