Mezuak

Martxoak 8 etiketa duten argitalpenak ikusgai

Martxoak 8

Irudia
Berandu bada ere, hemen duzue Martxoak 8rako materiala gauza berriak gehituta. Batetik @Hegoak-astinduk  euskaraz egindako "Nor da nor?" jolasa, eta bestetik Donostiako Musika eta Dantza eskolak sortutako "Emakumeak musikariren historian" eta "Ausartu" abestia!. Bi lan interesgarri eta bikain eginda.  

Martxoak 8

Irudia
 Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Zoritxarrez, oraindik urte asko falta dira egun hau ospatzen uzteko edo bukatzeko. Bitartean dakigun moduan aldarrikatzen jarraituko dugu, abesten edo dantzatzen.

"Erre zenituzten sorgiƱen" zeinu hizkuntzaz

Irudia
Munduko jolasak proiektuan buru belarri gaudela, ikasten ari garen abestiarako zeinuak prest ditugu. Berriro ere, lan izugarria.  Lau  ikasturte dira, eskolan lantzen ditugun abestiak zeinu hizkuntzaz ere prestatzen hasi ginela. Badakit batzutan ez dudala lan erraza eskatzen, baina ez naiz nekatuko esaten, hauxe da benetako elkarlana. Mila mila esker!!! Gogoratzen dizuet, hementxe dituzuela momentura arte zeinu hizkuntzaz prestatu ditugun abesti guztiak

Martxoak 8

Irudia
Emakumeen Nazioarteko Eguna bueltan dago. Aurten ideia maju bat geneukan, baina denbora faltagatik datorren urtean burutuko dugu. Horrek ez du esan nahi martxan jarri ezin garenik!! Hementxe proiektuaren hasiera eta oinarria. "KONPLIZE DITUT ETA" abestia zeinu hizkuntzaz prest daukagu, itzel polita gelditu da!! ikasten hasiko gara, eta datorren ikasturtean lanean jarraituko dugu. Mila, mila esker gure andereƱoei, beti prest!!!