Mezuak

ipuin musikalak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Elmer eta ostadarra

Irudia
Mintegikidea den Idoia Alonsok, Iralen, beste bi lankideekin prestatutako "Elmer eta ostadarra" ipuinaren podcasta oinarritzat hartuz, honen inguruko hainbat ekintzako Geniallya sortu dut. H Hezkuntzan lantzeko aproposa. Memory eta Elmer margotu CUENTO ELMER Geniallytik atera ditut. Berrerabili ahal diren Geniallyak gure lana errazten dute. Hau ere berrerabili daiteke eta norberaren estilo eta beharretara egokitu, animatu.

Soinu ipuina

Irudia
Lehengo astean You Tuben trasteatzen " Cuento sonoro" honekin topo egin nuen.  Ideia polita eta erabilgarria iruditu zitzaidan HH zein 1. zikloan erabiltzeko. Egilearekin, Ayelen Mullerekin harremanetan jarri nintzen, eta itzultzeko baimena eskatu nion. Bera poz-pozik baietz esan, eta martxan jarri nintzen. Hementxe emaitza!. Hemetik ere mila esker, muchisimas gracias por dejarme utilizar tu video Ayelen.  Jada ipuinen wixean gehituta dago.

Eguneratzen jarraitzen dugu!

Irudia
Lan gehiago prest. Gero eta denbora gutxiago gelditzen da FLASH desagertzeko eta oraindik lana gelditzen da!   Oskorri   (eguneratuta eta abestia gehituta) Soinuaren ezaugarriak  (eguneratuta eta ariketa berriak) Musikogramak  (eguneratuta eta berriak gehituta) Ipuin musikalak (eguneratuta eta multxokatuta)

Ikasturte berria

Irudia
Bihar ikasturte berria hastera doa!. Lehenengo gu eta datorren astean zuen txanda izango da. Pilak kargatuta etorriko zarete, ziur naiz. Beraz animatzen hasteko, hementxe duzue udari agur esateko abesti eta ipuin polit-polit bat. AndereƱo, maisu, ikasle, guraso guztioi... Animo!!!

Kontaidazu! kantaidazu!

Irudia
Aspaldin ezagutu nuen materiala da hau. Bertan ipuinak eta abestiak daude, eta aukera politak ematen dizkigute. Egileek paperean eta CD batean prestatu zuten, gaur egun deskatalogatuta dagoena. Baimena eskatu nien nire erara jartzeko, eta baietza jaso ondoren lanean jarri nintzen. Momentuz, niri interesgarriak iruditu zaizkidanak jarri ditut, baten bat gehiago jartzea nahi baldin baduzue, esan eta gehituko dut.

Peru eta Otsoa, S. Prokofiev

Irudia
2. ebaluazioan BOSeko kontzertu didaktikoetara joango gara. Aurten, 1. eta 2. mailako umeek Peru eta Otsoa ipuin musikalarekin gozatu ahal izango dute. Goizegi dela pentsa dezakezue, baina hurrengo ebaluazioan ez naizenez ni egongo, gauza batzuk lotuta utzi nahi ditut eta, horietako bat hauxe da. Hementxe duzue ipuinaren bideoa euskaraz moldatua, ea gustatzen zaizuen. Gutxi barru gauza gehiago!

Kontzertu didaktikoa

Irudia
Datorren maiatzaren 27an, 2. eta 3. mailako ikasleekin, Sarrikoko musika konserbatoriora hurbilduko gara  kontzertu bat ikusi eta entzutera. Zorte itzela izan dugu, kontzertuaren gaia ZIRKOA izango da eta!! gure iƱauterietan bezala. Hementxe duzue, eguna heldu baino lehen lantzen saiatuko garen hainbat gauza.

Vivaldiren Lau Urtaroak

Irudia
Dakizuenez, orain direla hilabete pare bat, Antton Jauregi ezagutzeko aukera izan nuen, ta nola ez, berak sortutako hainbat lanen eta ideien berri ere.  Horietako bat, Vivaldiren "lau urtaroak" lanean oinarritutako istoriotxoak aurkeztu zizkigun, eta izugarri gustatu zitzaidan materiala, ta lantzeko modua eta aukerak, beraz, bere materiala erabiltzeko eta wix batean jartzeko baimena eskatu nion, baietz esan zidan eta segidan lanean  hasi nintzen. Antton Jauregiren beste materiala hementxe aurki dezakezue:          MUSIKAENEA PENTAGRAMAENEA    ARMONIKAENEA    Oraindik gauzatxo batzuk falta dira, osatzen joango naiz, bitartean, zuek zeozer gehitzeko aurkitzen baldin baduzue, lasai bota eta gehituko dut. Eta orain.....istoriotxoak kontatzera!!!

Ipuin musikalak

Irudia
Hemen dituzue, lehengo ikasturtean prestatutako ipuin musikalak . Ea denon gustokoak diren. Disfrutatu!!
Irudia
Kurtsoa amaitzeko, 3. mailan, ipuin musikalak lantzen egon gara, eta "EURIA BEHAR ZUEN HERRIA" prestatu dugu. Grabaketa egiterakoan hainbat gauza kontutan hartu behar izan ditugu: Arreta mantendu, entonazioa eta ahotsaren bolumena, egin beharreko erritmoak, kanpoko zaratak ekiditu... Eta hemen duzue egindako lanaren grabaketa.

Sortutako materiala

Irudia
Egindako WIXak symbaloo batean bildu ditut, dena eskura izateko.

Agurtzane Goitiaren HHrako symbalooa

Irudia
Agurtzane Goitiak prestatutako HHrako symbalooa, notebook unitateekin. Musika eta euskara lantzeko egokiak, eta deskargatzeko aukera ere badago.
Irudia
Ebaluaketa honetan perkusiozko musi k a tresnak lantzen egon gara.

Ipuin musikalak

Irudia
Ipuin musikalak.
Irudia
4.mailan, "ANIMALIAK" ipuin musikala prestatu dugu eta hemen, lortutako emaitza duzue.
HHko abestiak.
Ipuin musikalak. Free website - Powered By Wix.com                   Pantaila osoan ikusi