2017/03/28

Zeinu hizkuntzaz abesti berriak

Dakizuenez gure eskolan lantzen ditugun abestiak, zeinu hizkuntzara moldatzen saiaten gara, gure ikasle guztiak ikasi ahal dutela bermatzeko. 
Hona hemen oso ezaguna den abesti bat "Ixil Ixilik dago". Abestera eta praktikatzera.
Hurrengoa laister!!



Wix honetan, momentura arte prestatu ditugun abestiak eta topatutako beste batzuk aurkituko dituzue.



2017/03/21

Bilbao musika kontzertua

Gaur, 1.mailako ikasleak "Campos Eliseos" antzokian kontzertua euki dute. Aurtengo azkena izan da.
Euripean joan baldin bagara ere, primeran egon da, errepikatzeko moduan. Hementxe gaurko argazkiak eta bideoa.


2017/03/15

"Munduko jolasak" proiektua

Eskolan, MUNDUKO JOLASAK proiektuarekin orain dela 2 ikasturte hasi giñen. Landu genuen lehenengo kontinentea Amerika izan zen, eta oraingoa Europa da. Helburua, gure eskolan dauden kultura ezberdinak ezagutzea da, aitzakia jolasak, dantzak, abestiak, janaria....izanik. 
Materiala sortzen hasteko lehenengo pausua, ikasleen jatorriaren arabera, etxean galdetzea, eta materiala ekartzea izaten da, hortik abiatuta guztion artean aukeraketa egiten dugu. Prest dagoenean, lanera!!
Bukatzeko jaialdia ospatuko dugu, landutako guztiarekin.
Lan hau proiektua den einean, pixkanaka-pixkanaka osatzen joango da.

2017/03/14

Funga Alafia

Azkenengo asteetan "Funga Alafia" abesti afrikarra lantzen egon gara 3. eta 4. mailan. Abestu, gorputz perkusioa eta boomwhackersak landu ditugu, dena, taldeko lana, elkarlana oinarritzat hartuta. Hementxe duzue emaitza, gustora gelditu gara egindako lanarekin, eta gure aretoko akustika nolakoa den kontutan hartuta...ezin kexatu!!




2017/03/02

"Bohemia" Kontzertu didaktikoa

Gaur goizean Euskalduna jauregira joan gara, Musika-Musicaren barruan antolatu duten kontzertu didaktikoa ikusi eta entzutera.
Oso ondo egon da, musiKa ederra, eta gure parte-hartzea ere bikaina.