Antzerkigintza 2. edizioa amaituta!
Bigarren urtea 5. mailan antzerkigintza lantzen: - Ideiak bota, gidoia sortu, entseatu - Interpretazio teknikak, inprobisazioa, konzentrazioa - Lotsa, beldurra kontrolatzeko ariketak.. - Eszenografiaren prozesu osoa burutu - Jantziak... - Ta nola ez, musika, soinua!! abestiak sortu? hartu? jo? dantza? Aurten ere, EKIN proiektuan parte hartzea gehitu behar diogu! ea luzerako gelditzen den gure artean! Eta entseatu, entseatu eta entseatu. Hori guztia eta gehiagoren ostean, publikoaren aurrean antzezteko eguna heldu da. Aurten, gure herriko aretoan. Portugaleteko Santa Klaran burutu dugu, de luxe! Jarraian eszenografia sortzeko prozesua eta antzerkiak ikusgai dituzue. Aurten ere lan bikaina!!