Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2015

Agate Deuna gure erara

Irudia
Agate Deuna bezperan, eskoletan eta kaleetan, abestera irteten gara. Bertsio pilo daude, eta horien artean bat, gurea.  Abestiekin batera, bideoak, kondairak eta beste lagun batzuk sortutako materiala duzue.

Abestiak zeinu hizkuntzaz

Irudia
Wix honetan eskolan, keinu hizkuntzan prestatzen ditugun abestien bideoak eta interneten topatzen ditugunak gehitzen joango gara, mementuz batzuk jada, badaude. Praktikatzen hasi!

Zirko bat datorkigu

Irudia
IƱauteriak prestatzen jarraitzeko, bideo berri hau. Dantzatu, abestu eta keinu hizkuntza... gero eta gauza gehiago, baina gustora!. Ditugun keinu hizkuntzalariekin, lana erraza egiten da. Mila esker!!

MUSANIMekin musikomobigramak egin

Irudia
Gaur, MUSANIM, Music Animation Machine, aurkitu dut, eta atzo musika ulertzeko eta irakurtzeko hainbat era daudela komentatzen banuen, gaur beste bat gehitu behar diogu, musikomobigramak!. Hiru pausotan ordenagailuan instalatu eta musika IKUSTERA. Aplikazio honek MIDIak irakurtzen ditu, kontutan hartu. MUSANIM instalatzeko hemen klikatu.                                      Tutoriala Hementxe adibide bat Eta hementxe midi asko praktikatzeko - Ikasbil - Musicamidigratis 

Flash musikogramak

Irudia
Musika egiteko erabiltzen diren "osagaiak" ulertzeko eta ikasteko, beti ez dira ohiko partiturak erabili behar, askotan, askoz errazago eta hobeto ulertzen ditugu beste grafia batzuk: Erritmogramak, musikogramak, marrazkiak, geuk asmatutakoak.....Orain ikusiko duzuen moduan, teknologia berriak aukera asko eskaintzen dizkigute, hauen artean musikogrameei bizitza ematea. Hemen adibide batzuk dituzue. Pixkanaka-pixkanaka topatzen ditudan beste batzuk gehitzen joango naiz. Gero ta aitzakia gutxiago dituzue musika ez ulertzeko eta ez maitatzeko!

Cataplan

Irudia
Hementxe dugu perkusiozko musika tresnekin lantzeko musikomobigrama dibertigarri bat.

"Pailazoak" keinu hizkuntzan

Irudia
Agate deunarekin buru belarri gabiltza, baina ezin dugu ahaztu iƱauteriak ere bueltan daudela, beraz, pixkanaka-pixkanaka praktikatzen hasi beharko gara. Aurten lehenengoak Hau Hezkuntzakoak izango dira, beraientzako  "Pailazoak" abestiak gehi keinu hizkuntza!!! animo!! Berriro ere, gure keinu hizkuntzako neskeentzako, mila esker zeuen lanagatik , fenomenak!

Gorputzari erritmoa ateratzen

Irudia
Dagoeneko konturatuko zineten, musikako zeintzu arlo diren gehien gustatzen zaizkidanak. Ba bai, antzematen denez, horietako bat erritmoa, gorputz-perkusioa, mugimendua lantzea, asko guztatzen zait!! Beraz, hemen duzue gorputzari etekina ateratzeko ariketak. Batzuk berriak, eta beste batzuk nonoiz edindakoak. Ea zuen gustokoak diren!

Txirula

Irudia
Txirula jotzeko, hatzamarren posizioa eta abilezia funtsezkoa da. Hementxe dugu digitazioa lantzeko oso aplikazioa ona, aula de musica ren eskutik.

Erritmogramak

Irudia
Aldaketa txiki batzuk eginda, erritmogramak berrituta.

Besarkadak

Irudia
Slidesharek , aspaldin, aurkezpenei audioa kendu zien, ordutik, besarkaden ariketa egitea deserosoa bihurtu da.  Beste aplikazio batzuk frogatzen egon naiz, baina ez dut helburua lortu, beraz, bideoa sortzea pentsatu nuen eta hemen dago. Berriro erabiltzeko prest. Helburua, berbera: Elkarrekiko onarpen sentimenduak sustatzea.

Donostiako danborrada

Irudia
Urtarrilaren 20an Donostiako danborrada ospatzen da. Agurtzane Goitiak prestatutako wix honekin, danborradaren historia ezagutzeko eta erritmo batzuk jotzeko aukera eukiko dugu, Donostiako martxa, Diana...  

Elefantea berriro gurekin!!

Irudia
Saint Saensen "animalien iƱauteria" askotan erabiltzen dut. Gaur Elefantearen musikograma berreskuratu dugu, orain dela ikasturte pare bat "desagertu" egin omen zen eta. Zorionez guretzako hemen dugu berriro gurekin! Eta honekin batera akuarioaren beste musikograma bat ere aurkezten dizuet.