2020/11/27

9 urte!!

 Gaur bezalako egun baten orain bederatzi urte blogarekin hasi nintzen, beti esan dudan moduan nire gida liburu izateko helburuarekin hasi nintzen eta gaur egun hori jarraitzen du izaten. 

Nahiz eta azkenengo bi ikasturte hauek nahiko geldirik egon, guztiok dakigu askotan nahi ta nahiez eskoletan beste lan batzuk egin behar direla eta lantzean behin tokatzen zaigu (zoritxarrez), besteen lanak jarraitu ditut eta lanean jarraitzeko eta gelara bueltatzeko gogo handiak ditut. 

Mila esker bloga jarraitu edo erabiltzen duzuenoi, eta mila esker era batean edo bestean materiala eta idei berriak euskaraz sortu eta partekatzen dituzuen irakasle guztiei, nahikoa materiala dago erdaraz jada. Besteak beste : Musikakueto, Musikarma, Marizulo, Musikadulantzi, Rontegi musika gela, Eleizaldemusika, Ikasmus, Bemola, Musikarkar eta abar luze bat. Ahaztu barik ezagutu eta erabili nuen lehenengo bloga Musika Gela PDI, Agurtzanek sortutako lan paregabea. Mila esker! 

Egia da, dena interneten ez dago, eta ezin da gauza bat bestearekin ordezkatu, baina gaur egun gure klaseak liburu, fitxak eta txirulan (aurten ez! kar kar kar) oinarritzea, dauden aukera guztiekin....pena itzela ematen dit.

Esandakoa, mila esker guztioi, eta mesedez, guztion onurarako, animatu eta zuen materiala publikoki elkarbanatu! guztiontzako oso baliogarria da eta.


via GIPHY

2020/11/26

Eguneratzen jarraitzen dugu!

Lan gehiago prest. Gero eta denbora gutxiago gelditzen da FLASH desagertzeko eta oraindik lana gelditzen da!


 Oskorri  (eguneratuta eta abestia gehituta)

Soinuaren ezaugarriak (eguneratuta eta ariketa berriak)

Musikogramak (eguneratuta eta berriak gehituta)

Ipuin musikalak (eguneratuta eta multxokatuta)






Wordwall

Jolasak eta ariketak sortzeko aplikazio/programa hau ezagutu berri dut. Aukerak ditu! baina dohan 5 jarduera bakarrik egiten uzten ditu. Ea zuentzat ere erabilgarria den!.




2020/11/13

2020/11/10

"Bidai musikala trineoan" L. Mozart musikograma

Aupa! Aspaldin ezebez argitaratu barik, berriro hemendik!
Egun /aste hauetan, WIXen FLASHen egindako hainbat lan (abenduan ikusteko aukera behin betiko amaituko da eta) HTMLra pasatzeko, baita eguneratzeko zein berrizteko aprobetzatuko dut. Lan handia daukat aurretik, baina gustora. Momentuz hementxe duzue berriztutako bat, L.Mozarten " BIDAI MUSIKALA TRINEOAN" lantzeko musikograma.  Asko erabili izan ohi dut eta oso erabilgarria iruditzen zait era askotan lantzeko.
Honetan ia dana mantendu dut, berriztu dudan bakarra, musikogramaren itxura eta musikograma bideoan sortzea izan da, J.H.Freixinosen musikograma oinarritzat hartuz.