Azkeneko hilabetean, ASIAko jolasak, dantzak, abestiak, kultura, bitxikeriak, hizkuntzak...ezagutu ditugu.
Atzo, guztion aurrean, azkeneko hilabetean egindako lana erakusteko momentua izan zen. HH 5 urtetik hasi eta 6. mailaraino, denok gelan ikasitakoa beste "agertoki" batean erakutsi genuean, eta primeran irten zen.
Lan bikaina ikasturtea bukatzeko. Zorionak!!! eta ondo pasa udan!!!!
Aurtengo eginbeharrekoak amaitzen goaz, eta oraingoan, 6. mailako ikasleek "Talderik gogokoena" proiektutxuan sortutako lanak aurrez- aurre ditugu. Azkeneko lana talde!!!!
Gaur La Caixa fundazioak antolatutako "Symphony: Bidai birtuala musikaren bihotzera" ikustera joan gara. Ezin hobeto pasatu dugu, bidai birtual honetan.
Ez dut askorik kontatuko, ikusi behar da eta. Oso gomendagarria.
Benetan, aprobetxatu eta txanda hartu. Ekainaren 15era arte Bilboko Arenalean, dohan!
Ikasturte honi amaiera emateko, COVIDa hasi baino lehenagoko proiektuari jarraipena emango diogu.
Momentura arte, Europa, Amerika, eta E.Herria landu izan ditugu. Oraingoan, Asiara hurbilduko gara! Hau erronka!!
Dakizuenez, "Munduko jolasak" deituriko proiektu hau, G.Hezkuntza eta Musika arloen arteko proiektua da. Gure ikastetxean dagoen herrialde ezberdinen aberastasuna aprobetxatuz sortu zen proiektua.
Lan egiteko materiala prestatzen dudanean abesti eta dantza ugari sartzen ditut, baina landuko dugun kontinenteko ikasleek, beraien herrialdetako abestiak, dantzak eta jolasak proposatzera animatzen ditut. Eta normalean, horiek egiten ditugu.
Ea aurten zer irtetzen zaigun!! ez da bat ere ez erraza izango!!
Gaur, Mitxel Elortzak egindako lan honekin topo egin dut. Disney eta Pixarreko hainbat filmetako abestiak euskaratu ditu, eta karaokea sortu. Euskaraz abesteko beste aukera bat.
Mintegikidea den Idoia Olivaresek prestatutako "Elmer eta ostadarra" ipuinaren podcasta oinarritzat hartuz, honen inguruko hainbat ekintzako Geniallya sortu dut. H Hezkuntzan lantzeko aproposa.
Memory eta Elmer margotu CUENTO ELMER Geniallytik atera ditut.
Berrerabili ahal diren Geniallyak gure lana errazten dute. Hau ere berrerabili daiteke eta norberaren estilo eta beharretara egokitu, animatu.
Aurten bai, KORRIKA badator!! Orain bi urte Korrika barik gelditu ginen, baina aurtengoa jada prest dago. Beti bezala beharko dugun material guztiak klik batean. Abestiaren koreografia ikasiko dugu, baita leloa zeinu hizkuntzaz ere. Azken hau oraindik ez dugu, laster eukitzea espero dut.
Petoa hartu, zapatilak prestatu eta apirilaren 6an gure txanda!!
Egoera oso berezian egonda, eta ikasleak nahastu ezinik, Agate Deuna nola ospatu ondo pentsatu behar zen. Buruari bueltak eman, beste eskoletan nola egingo zuten galdetu... eta azkenean "esperimentua" aurtengoa!.
Ostiralean, otsailak 4, musika klasea nuen ikasleekin ospatu nuen. Nola? musika gelan mikrofonoa jarri, gure atezainek patioan bozgorailuak prestatu eta teknologiari esker, gelan abesten genuena eskola osoak patioan zeuden bozgorailuetatik beraien geletan entzuteko aukera izan zuten.
Benetan oso ondo irten zen. Ikasleak motibatuta, dana eman zuten. Eta konturatu barik, bakarrik abestearen garrantziaz jabetu dira, beste hainbat gauzen artean. Aupa zuek, artistak!!
Ea datorren urterako egoera hobetzen den behingoz eta, behar den moduan ospatzeko aukera dugun.
Gaur, 6. mailan "Tones and I" abeslaria lantzen bukatu dugu. Amaitutzat ematerakoan ikasle batek, Izanek hain zuzen ere, ea beraiek horrelako lan bat egin ahal zuten galdetu du, eta nik bai, noski! erantzun diot. Baina, lehenengo beste proiektu bat burutu behar dugu, bai ala bai.
Dana dala, lana prest dago eguna heltzen denerako. Aupa zuek!
2. Ebaluazio honetan ezin Agate Deuna ahaztu. Nahiz eta oles egitera kalera ez irten, eskolan bertan, era batean edo bestean, ospatuko dugu.
Aurten Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Oles, Oles" abestia gure errepertorioan gehituko dugu. Oso polita eta ikasteko erraza, ikusiko duzue!.
Por txierto, "bideoak" atalean zeinu hizkuntzako bertsioa dago, lehengo urtean topatutakoa. Baten batek zeinuak jarri dituen neska ezagutzen badu, mesedez esan bere izena bertan aipatzeko eta eskerrak emateko.
Hilabete honetan BOSak antolatutako kontzertua dugu. Egoera ikusita, ez dakit nik joaten lortuko dugun ala ez. Baina proposamena eta gaia izugarri gustatu zitzaidanez, eta aukera asko ematen dituenez, era batean edo bestean landuko dugu.
M. Tresnak eta animalien binomioa lantzeko, betidanik, Saint Saensen "Animalien iñauteria" euki dugu. Oso material ona benetan.
Ba oraingoan, Dan Brownek m.tresnak eta animaliak lantzeko beste aukera bat eskaintzen digu, oso interesgarria ere.
Jatorrizko materiala ingelesez dago, eta liburua gaztelera itzulita dago ere, oso ilustrazio politak ditu, erosteak merezi du. Beraz, erronkarik handiena liburuan agertzen diren poemak, euskarara moldatzea izan da. Ez dut itzulpen literara bilatu, nahiko librea izan da. Nahiz eta orain materiala publikatu, testuetan aldaketak egongo dira, ziur. Euskarara moldatzeko lan itzel honetan, Oihane Anzorandia mintegikidea laguntzaile daukat, eskerrak!! Mila mila esker hemendik ere.
Beste guztia, beti bezala, nire gustora eta beharren arabera jarri dut. Ea gustokoa duzuen!!
Urteko azkeneko egun hauetan zein urte berriarekin batera lantzeko proposamena da hau (Agate Deunarekin hasi baino lehen😊). "Radetzky martxa" famatua!.
5 urteko geletan L.Andersonen "Erloju sinkopatua" lantzen egon gara.
Lehenengo pultsoa eta melodia ezagutu, eta horren ostean g.adierazpena zapiekin "jolasten". Ez da dena gabon kantak lantzea izango! zein ondo pasatu dugun!!
Gabonak badatoz eta eskolan ospatu beharra daukagu!
Jarraian aurtengo proposamena daukazue. Abesti batzuk zeinu hizkuntzaz jartzea falta da, datozen egunetan gehitzen joango gara eta bitartean doinua eta letra ikasten joango gara, ados?