Mezuak

2.zikloa. etiketa duten argitalpenak ikusgai

Gabonak badatoz!

Irudia
Urtero bezala, urtea amaitzear dagoela, gabonak ospatzeko momentua heltzen da. Aurten lehengo urteko abesti berak landuko ditugu. Batzuentzako abesti berriak, beste batzuentzako errepasoa. Honekin batera gure Olentzero eta Mari Domingiren kondairak ere ezagutuko ditugu, nortzuk dira?, zertara dedikatzen dira?, nondik datoz?...

1. eta 3. mailak elkarlanean!

Irudia
Urteetan zehar hainbat abestiekin egin dugun bezala: Zapiak airera, Hezudurak... oraingoan "KOKOLEOKO" abestiarekin egingo dugu. 1. mailako ikasleek g. perkusioa lantzen duten bitartean, 3. mailakoek plastikozko kuboak erabiliko dituzte abestiari erritmoa jarriz. Prest gaudenean...danok batera! Hemendik aurrera ikasleekin egindako lanak eta bideoak, eskolako musikako kanalean ikusgai eukiko dituzue  baita gure betiko LAN TA LAN ean ere.

Zinema mutua lantzen

Irudia
2. zikloan " Musika zineman " lantzen hasi dugu ikasturtea. Zinema mutua, hain zuzen ere: - Noiz sortu zen, musikaren erabilpena, zinema mutuko aktore eta musikari esanguratsuenak... Gure lana borobiltzeko, 4. mailan Charles Chaplinen "A dog, life" filmeko musika erabilita, ekintza polit hau burutu dugu. Zer landu eta lortzen dugu honekin? Besteak beste: erritmoa, entzumena, talde lana... landu, eta guretzako oso garrantzitsua dena, alegia, egindako lanaren ebaluazioa egiteko ebidentziak jaso, eta gure hurbileko errealitatearekin lotu. Ea gustatzen zaizuen, lan bikaina egin dute eta!! Bestetik, hemetik aurrera ikasleekin egindako ekintzak, ANTONIO TRUEBA MUSIKA   kanalean ikusgai egongo dira. Blogean esteka zuzena era eukiko duzue. Disfrutatu!!

Escape Rooma bukatuta!

Irudia
Bueno ba, berez "sasi escape rooma"da, baino jada bukatutzat ematen dut. Ideia, 2., 3. maila batean erabiltzea da, baina hori beti ere ikasleen arabera.  Nik datorren ikasturtera arte ezin izango dut frogatu, baina zuetariko baten batek erabiltzen badu, eta zeozer aldatzeko edo hobetzeko proposamenik badu, bota!!

2. Zikloa "Symphony": Bidai birtuala musikaren bihotzera

Irudia
Gaur La Caixa fundazioak antolatutako "Symphony: Bidai birtuala musikaren bihotzera" ikustera joan gara. Ezin hobeto pasatu dugu, bidai birtual honetan. Ez dut askorik kontatuko, ikusi behar da eta. Oso gomendagarria. Benetan, aprobetxatu eta txanda hartu. Ekainaren 15era arte  Bilboko Arenalean, dohan! Informazio guztia eta material gehigarria:     LA CAIXA FUNDAZIOA

Agate Deuna 2022

Irudia
 2. Ebaluazio honetan ezin Agate Deuna ahaztu. Nahiz eta oles egitera kalera ez irten, eskolan bertan, era batean edo bestean, ospatuko dugu. Aurten Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Oles, Oles" abestia gure errepertorioan gehituko dugu.  Oso polita eta ikasteko erraza, ikusiko duzue!. Por txierto, "bideoak" atalean zeinu hizkuntzako bertsioa dago, lehengo urtean topatutakoa. Baten batek zeinuak jarri dituen neska ezagutzen badu, mesedez esan bere izena bertan aipatzeko eta eskerrak emateko.

Wild Symphony (animalien sinfonia)

Irudia
Urteko lehenengo sarrera| Hilabete honetan BOSak antolatutako kontzertua dugu. Egoera ikusita, ez dakit nik joaten lortuko dugun ala ez. Baina proposamena eta gaia izugarri gustatu zitzaidanez, eta aukera asko ematen dituenez, era batean edo bestean landuko dugu. M. Tresnak eta animalien binomioa lantzeko, betidanik, Saint Saensen "Animalien iƱauteria" euki dugu. Oso material ona benetan. Ba oraingoan, Dan Brownek m.tresnak eta animaliak lantzeko beste aukera bat eskaintzen digu, oso interesgarria ere. Jatorrizko materiala ingelesez dago, eta liburua gaztelera itzulita dago ere, oso ilustrazio politak ditu, erosteak merezi du. Beraz, erronkarik handiena liburuan agertzen diren poemak, euskarara moldatzea izan da. Ez dut itzulpen literara bilatu, nahiko librea izan da. Nahiz  eta orain materiala publikatu, testuetan aldaketak egongo dira, ziur. Euskarara moldatzeko lan itzel honetan, Oihane Anzorandia mintegikidea laguntzaile daukat, eskerrak!! Mila mila esker hemendik ere. Be...

Radetzky martxa

Irudia
Urteko azkeneko egun hauetan zein urte berriarekin batera lantzeko proposamena da hau (Agate Deunarekin hasi baino lehen😊).  "Radetzky martxa" famatua!.  Ondo bukatu urtea eta ondo pasa oporretan!  Urte berri on!! Eskerrik asko @BeatrizCerdan

Imanol Urbieta BETIKO

Irudia
Hau gertatzen da abesti batek beste gauza batera eramaten zaituenean. Imanol Urbieta BETIKO!.  Bertan, berak sortutako ahalik eta abesti gehien biltzen saiatu naiz, dena ezinezkoa da eta. Baita nik eskolan  urteetan eta urtero erabiltzen ditudan kantak. Ea gustatzen zaizuen! Mila esker Antton Jauregiri eta B03ko foruko kideei emandako laguntzagatik

Lan ta lan 201-22

Irudia
Urte batzuk geldirik egon  ostean..."Lan ta lan" bueltan dago!  Badakizue, bertan klasean landutako ekintzak sartuko ditut, bi helburu nagusiekin: alde batetik egindako lanen ebaluazioa egiteko, eta bestetik, egindako lanak ikusten ditugunean gozatzeko.  Blogaren eskumaldean ikusgai eukiko duzue, bilatu argazkia eta bertan klikatu. Laster betetzen hasiko gara, adi egon!

Maskorraren ipuina

Irudia
Martxan gaude berriro!!  Maila  guztietan 1.ebaluaziorako egin beharrekoak eta materiala  antolatzen nabil. Material asko jada prest daukat, baina "Maskorraren ipuina" abestia, arrazoi ezberdinengatik, ez nuen alde batera utzi nahi. Batetik oso polita eta aukerak dituen abestia iruditzen zaidalako, eta bestetik zeinu hizkuntzaz abesten duena IRENE, gure ikasle ohia da!  Ea eskolara etortzea lortzen dugun!. Bizipoza elkarteak oso material interesgarria dauka, begirada bat botaiozue "Mundu berri bat GUZTIONTZAT" liburuxka eta CDak salgai daude, baita You Tube n bideklipak ere.  Animatu zeinu hizkuntzarekin!!

Bob Opera

Irudia
Ikasturtea amaitzeko, esperimentu-jolas polit bat. BLOB OPERA , Googlek eta David Lik elkarlanean sortutako esperimentu interaktiboa da.  Zure pieza operistiko berezia sortzeko, "Tantak" gorantz eta beherantz eraman behar dituzu, tonua aldatzeko; aurrera eta atzera, ahots-soinu desberdinak lortzeko.  Posible da grabatzea eta berriro erreproduzitzea. Ahotsen sailkapena lantzeko esperimentu egokia. Animo azkenego egun hauekin eta irailara arte!! ondo pasa udan!     Adibide bat

Gorputz adierazpena

Irudia
Gorputz adierazpena lantzeko era ezberdin asko dago, oraingoan topatuko duzuena ariketa bilduma bat da. Badakizue, niri dena "klik" batean eukitzea gustatzen zait eta 😊.  Ariketa batzuk ezagutuko, eta jada gelan erabiliko dituzue, nork ez du "estatuak" jolasa ezagutzen?,  beste batzuk agian ez.  Era batean edo bestean, ezagutzen eta erabiltzen ditudanak eskura jarri ditu. Bertan, azalpentxoa, musika, argazkiak, beharrezkoa den materiala.. topatuko duzue. Mila esker, Leire Noriega! 

Minoejska dantza eta musikograma

Irudia
Munduko dantzaken  lanean jada, "Minoejska" daukagu eta lantzen dugu. Oraingoan, Wix batean jarri dut, musikograma gehitu diodalako, bai irudian, PDFn zein bideoan. Musikogramak lanean ere gehituta dago. Aurrerago erritmograma ere egiten saiatuko naiz. Eskerrik asko  Segundobasico arrayan eri, bere musikograma oinarritzat hartu dut eta.

Alunelul - Pitx

Irudia
 Asko gustatzen zaidan musika da hau, eta gelan lantzeko aukera ezberdin asko ematen ditu: Abestia, dantza, erritmoa landu, musika tresnak, munduko dantzak eta kulturak...

Martxoak 8

Irudia
 Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Zoritxarrez, oraindik urte asko falta dira egun hau ospatzen uzteko edo bukatzeko. Bitartean dakigun moduan aldarrikatzen jarraituko dugu, abesten edo dantzatzen.

Zapiekin eta gehiagorekin jolasten!

Irudia
Jakin badakigu erritmoa, mugimendua, intentsitatea..., alegia, soinuaren ezaugarriak lantzeko aukera asko eta ezberdinak daudela.  Jarraian beste aukera batzuk topatuko dituzue: Zapiak, oihalak, zapatak, orritxoak, pilotak...asko dira erabili ahal ditugun gauzak, ezta? gozatu!

Hezurdurak

Irudia
 "Hezurdurak" partiturarako erabiltzen nuen wixa, Ikasmusetik hartuta, jada ez dago erabilgarri. Asko gustatzen zaidan partitura da, eta M.Tresna ezberdin askorekin lantzeko aukera ematen du. Horregatik nire erara prestatu dut. 

"Bidai musikala trineoan" L. Mozart musikograma

Irudia
Aupa! Aspaldin ezebez argitaratu barik, berriro hemendik! Egun /aste hauetan, WIXen FLASHen egindako hainbat lan (abenduan ikusteko aukera behin betiko amaituko da eta) HTMLra pasatzeko, baita eguneratzeko zein berrizteko aprobetzatuko dut. Lan handia daukat aurretik, baina gustora. Momentuz hementxe duzue berriztutako bat, L.Mozarten " BIDAI MUSIKALA TRINEOAN" lantzeko musikograma.  Asko erabili izan ohi dut eta oso erabilgarria iruditzen zait era askotan lantzeko. Honetan ia dana mantendu dut, berriztu dudan bakarra, musikogramaren itxura eta musikograma bideoan sortzea izan da, J.H.Freixinosen musikograma oinarritzat hartuz.

Munduko Jolasak ospatzen

Irudia
Lehengo ostiralean MUNDUKO JOLASAK ospatu genituen. Jada hirugarren urtea. Aurten ez gara oso urrun joan, etxean gelditu gara, EUSKAL HERRIKO josalak, dantzak, abestiak eta m.tresnak landu ditugu. Ia bi hilabetez, musikan eta gorputz hezkuntzan lanean jardun ostean, eguna heldu zen. Ederto baten pasatu genuen, nahiz eta egun euritsua euki eta gimnasioan ospatu. Berriro ere ikasle eta irakasleen arteko talde lan bikaina. Esker bereziak eman nahi dizkiet gorren PTei, beti hortxe egoteagatik, lanerako prest, eta Manuelari prestakuntzan laguntza paregabea izan delako. Mila mila esker! Eta nola ez, nire ikasle guzti-guztiei lan itzela egin duzuelako! Hementxe bideo eta argazki mordoa!! Gozatu!! DANTZAK ABESTIA     HERRI KIROLAK ARGAZKIAK