Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2020

Gero eta gutxiago falta dira!

Irudia
Technomania (partitura gidatua gehituta), Leire Zubiarentzat 😊 Gorputz perkusioa   (Eguneratuta) Erritmogramak  (Eguneratuta eta Danza de las hachas berriztuta) Gabonak   (lotuta eta eguneratuta)  

9 urte!!

 Gaur bezalako egun baten orain bederatzi urte blogarekin hasi nintzen, beti esan dudan moduan nire gida liburu izateko helburuarekin hasi nintzen eta gaur egun hori jarraitzen du izaten.  Nahiz eta azkenengo bi ikasturte hauek nahiko geldirik egon, guztiok dakigu askotan nahi ta nahiez eskoletan beste lan batzuk egin behar direla eta lantzean behin tokatzen zaigu (zoritxarrez), besteen lanak jarraitu ditut eta lanean jarraitzeko eta gelara bueltatzeko gogo handiak ditut.  Mila esker bloga jarraitu edo erabiltzen duzuenoi, eta mila esker era batean edo bestean materiala eta idei berriak euskaraz sortu eta partekatzen dituzuen irakasle guztiei, nahikoa materiala dago erdaraz jada. Besteak beste : Musikakueto, Musikarma, Marizulo, Musikadulantzi, Rontegi musika gela, Eleizaldemusika, Ikasmus, Bemola, Musikarkar  eta abar luze bat. Ahaztu barik ezagutu eta erabili nuen lehenengo bloga Musika Gela PDI , Agurtzanek sortutako lan paregabea. Mila esker!  Egia da, dena interneten ez dago, eta

Eguneratzen jarraitzen dugu!

Irudia
Lan gehiago prest. Gero eta denbora gutxiago gelditzen da FLASH desagertzeko eta oraindik lana gelditzen da!   Oskorri   (eguneratuta eta abestia gehituta) Soinuaren ezaugarriak  (eguneratuta eta ariketa berriak) Musikogramak  (eguneratuta eta berriak gehituta) Ipuin musikalak (eguneratuta eta multxokatuta)

Wordwall

Irudia
Jolasak eta ariketak sortzeko aplikazio/programa hau ezagutu berri dut. Aukerak ditu! baina dohan 5 jarduera bakarrik egiten uzten ditu. Ea zuentzat ere erabilgarria den!.

Eguneratutako lanak

Irudia
Hauek dira aste honetan eguneratu/berriztutako lanak. -  Bidai musikala trineoan  (musikograma sortu berriarekin) -  Maritxu nora zoaz -  EHko abestiak -  Eskuetan -  The Cure "Close to me" -  Ani Kuni  (musikograma sortu berriarekin)  Erabiltzeko prest!

"Bidai musikala trineoan" L. Mozart musikograma

Irudia
Aupa! Aspaldin ezebez argitaratu barik, berriro hemendik! Egun /aste hauetan, WIXen FLASHen egindako hainbat lan (abenduan ikusteko aukera behin betiko amaituko da eta) HTMLra pasatzeko, baita eguneratzeko zein berrizteko aprobetzatuko dut. Lan handia daukat aurretik, baina gustora. Momentuz hementxe duzue berriztutako bat, L.Mozarten " BIDAI MUSIKALA TRINEOAN" lantzeko musikograma.  Asko erabili izan ohi dut eta oso erabilgarria iruditzen zait era askotan lantzeko. Honetan ia dana mantendu dut, berriztu dudan bakarra, musikogramaren itxura eta musikograma bideoan sortzea izan da, J.H.Freixinosen musikograma oinarritzat hartuz.

Nire esku dagoena, zuentzako prest!

Irudia
Egoera berezi honetan, eskoletatik egiten ari garen ahalegina oso handia da, zin dagizuet, baina jakin badakigu, zoritxarrez, gure ikasle batzuek ezin izango dutela eskaintzen diegunera era egokian heldu eta aurrera eraman.  Asko dira egunero plataforma, APP...berriak eta dohanik eskaintzen dizkigutenak, baina ikasle hauek daukaten arazoa berdin edo antzera jarraitzen du. Oraingoa ez da irtenbide magikoa izango, ez, helburua ere hori ez da, baina bihartik aurrera EITBk " Bitartean etxetik ikasten" aukera familien esku jarriko du eta askorentzako lagungarria izango da. Gehien bat euskararekiko harremana mantendu ahal izateko, askok etxean aukera hori ez dute eta. Gainera gure eskolan grabatzen ari dira! Ikusiko dugu zelan den asuntoa! Dena dela gogoratu, ez ahaztu, lehentasuna  egoera ezezagun hau hoberen eramaten saiatzea dela, osasuna, familia, geure burua...zaindu eta gero gerokoak.   Eta bide batez, nire arantzatxoa kentzeko aitzakiarekin, hementxe dituzue etxet