Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2024

Gabonak 2024

Irudia
Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorri dira! Asteetan ikasten egon garen abestiak, beraien eta ikaskideen aurrean abestu ditugu.  Zuentzako erronka handia izan da, abestiak zeinu hizkuntzaz ere ikastea, eta primeran irten zaizue, zorionak!! Urtarrilean, badakizue, egindakoaren ebaluazioa egingo dugula. Ondo pasa oporretan eta urte berri on!!

Gure piratak KONTZERTURA doaz!

Irudia
Lehengo astean, gela egonkorreko piratek Bilboko EUSKALDUNA Jauregira joan giƱen. Bertan,  BOSeko  musikariak gure zain genituen, arratsaldean publikoaren aurrean jo behar zutenaren entsegu orokorra egiteko zain. GURE ZAIN, BAI! Klasean landutako Beethoven eta Mozarten musikak entzun genituen zuzen- zuzenean, zelako gozada! Izugarri ondo pasatu genuen!!