Mezuak

Baliabideak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Anton Jauregiren lanen bilketa.

Irudia
Gure Anttonek, erretiroa atera deika duen honetan, urteetan sortutako eta bildutako material guztia, WIX paregabe honetan antolatzea eta gurekin elkarbanatzea erabaki du. A zenbat lan ordu eta ideia bikainak. Altxor hutsa da hau! Bere hitzetan:  "Aupa guztioi. Azken urte hauetan egin ditudan WIXak Wix batean sartu ditut. Azkenekoak gitar akordeak dituen kantutegia eta Lurdes Iriondoren ipuin eta kantak dituen Wixa. Badaude lauzpabost ere oraindino partekatu gabeak. Gehienak ezagutuko dituzue. Gogoa nuen nire "herentzia"🤣🤣 partekatzeko. Gustoko baduzue, hartu eta bestela...NPK🤪🤪 Izan untsa🄰🄰" Antton gure irakasle bidai honetan lagun izatea luxua izan da. Zure lana erabiltzen jarraituko dugu. MAISU, gutxi barru bizitzen hasiko zaren garai berrian, bejondeizula eta mila esker!!

Ahotsa eta gorputza prestatzen

Irudia
 "Logelan Logale"rekin martxan gaude jada, eta bai proiektu honetarako zein beste edozein kanta ikasten dugunerako, gure ahotsa eta gorputza era egokian prestatzea komeni zaigu, ezta?. Hemen duzue, ariketatxo bilduma bat.

Aurten berriro!

Irudia
 Aurreko sarreran, 1. ebaluazioan egiteko materiala eta urte osoko proiektu batzuk, zeintzuk izango ziren erakutsi nizuen. Oraingoan, faltan edo/eta zalantzan zeuden batzuk topatuko dituzue. Lehenengoa, 6. mailan, berriro... "Logelan Logale"n parte hartzeko aukera izango dugu!!! hori bai, aurten prestatzeko denbora gutxiago eukiko dugu. Kontzertua OTSAILAREN 24an izango da eta. Bigarrrena, 5. mailan, aurten ere berriro... "EKIN" ikusentzunezko proiektua burutuko dugu, zoragarri!! LIP gelan ere ikasle berriak, material berria, eta aurten ere BOSaren kontzertu orokorrera joango gara. Oraingoan Prokofiev  ezagutzea tokatuko zaigu. Eta HHn, Portugalete ezagutuko dugu Xabi Aburruzaga aitzakia izanik alde batetik, eta bestetik gure etxea eta eskola proiektua.  Lan eta helburu guztiak prest!! 6. maila 5. maila LIP gela Haur Hezkuntzan

Ongi etorri 2026-27!!

Irudia
Uda gero eta ariƱago pasatzen zaigu, eta bueltan gaude!! Musikatik Arte hezkuntzara bide luze honetan, aurten 2. zikloa gehitzen hasiko gara, 4.maila hain zuzen ere. Beraz, bidearen erdia, hasita! 1. ebaluazio honetan, hauek izango dira erabiliko ditudan baliabide oinarri batzuk, batzuk oraindik zalantzan daude eta. 1.zikloa 3. maila 4. maila 5. maila HHn proiektuak finkatuta daudenean gehituko dut,  LIP gela eta 6. maila...zalantza!! datozen asteetan jakingo dugu! Aurtengo "Lan ta Lan" ere prest daukagu. Has dadila ikasturte berria!!

Datorren ikasturtea prestatzen

Irudia
Memoriekin eta papeleo guztiarekin amaitzearekin batera, datorren ikasturtea ere prestatzen hasi behar gara. Arte hezkuntza 3. zikloan bi ikasturtez ematen egon ostean, irailean 4. mailan ere hasiko naiz. Prozesua pixkanaka eta sendotuz egin behar dela argi daukat. Gauzak horrela aurreplangintza egiten hasi naiz, nahiz eta gero aldaketak egon, ziur. Baita baliabide berriak sortu eta egokitu. BatuArten sortutako ikas egoera oinarritzat hartuz, moldaketa gutxi batzuk egin, eta gure ikastetxerako baliabide digitala sortuta dago jada. Bigarren ikas egoera bat ere eginda. Aurretik egondako eskoletan egin dut, eta oraingoan paperean eta baliabide digitala sortzeko momentua izan da. Ebidentziak, justifikazioa... eskura euki behar dugu eta! Sortutako material guztia bererabiltzeko aukera dauka, erabili nahi izatekotan, zuen errealitatera moldatuz.

Lan ta Lan 25-26

Irudia
Eta 2025-26 ikasturtea amaitzear doa. Gero eta arinago pasatzen dira! Aurten ekintza, proiektu, lan handia egin dugu eta gehienak bikainak. Estres momentuak ere pasatu ditugu... Hhtik hasita eta 6. mailaraino, LIP gela barne, noski! Beti bezala, gelan landutako ekintza batzuk ikusgai dituzue aurtengo "Lan ta Lan"en, baina ez dira denak, gogoratu! Eta lehengo urteko lanak gogoratu nahi badizue, hemen duzue.

Unibertsoa H.Hezkuntzan

Irudia
Haur Hezkuntzako 5 urteko geletan "Planetak/unibertsoa" lantzen hasiko dira, eta musikan ere proiektura lotuko gara.  Materiala prestatuta, aitzakia perfektoa izan da erritmoa eta perkusioa lantzeko bideotxo bat egiteko, aspaldin ez nuela horrelakorik egiten! Hemen duzue prestatutakoa. Eta erabilgarria ikusten baduzue, arazo barik hartu, aldatu, eta zuen bertsioa egin. Horretarako da eta.

2. ebaluazioa martxan!

Irudia
Urte berria, ebaluazio berria. Eta horrek, gauza berriak ikasteko momentua heldu dela esan nahi du. Saioak ondo aprobetxatzeko, 1. eta 2. ziklorako material bateratua prest dago. 3. zikloan, dakizuenez, antzerkigintzan murgilduta gaude 5. mailan, eta "Logelan Logale" proiektuan 6. mailan. Egin beharreko lan guztiaren artean ez dezagun ahaztu hiruhilabete honetan datozkigun egun eta ekintza garrantzitsuak: Agate deuna eta 24. KORRIKA! 1. zikloa 3. maila 4. maila

"Baserria" Haur Hezkuntzan

Irudia
H.Hezkuntzan "Baserria" ezagutzen hasiko dira, gutxi barru irteera eukiko dute, eta bertan zer topatuko dutenaren ideia bat egiteko baliogarria izango zaie. Tutoreekin proiektuarekin bat eginez, hemen landuko duguna!

Datorren ikasturtea prestatzen hasten

Irudia
Ikasturte amaiera heldu, eta "papeleoarekin" batera, burua jada datorren ikasturtean jarrita dago. " Musikatik Arte hezkuntzara " 1. jardunaldia amaituta, eta helburua arte hezkuntza bere osotasunean lantzea izanda, zinema, publizitatea, iragarkian... aitzakia hartuta, plastika eta ikusentzunezkoarekin lotzeko materialtxoa prestatu dut.  Sortutako materialearen oinarria, Sonia eta Martaren eskutik ikusi eta ikasitakoa da. Nahiz eta ideia batzuk eman eta nik argi ikusi,  nola eta zerekin batera landu, norberak erabaki beharko du bakoitzaren beharren arabera, noski. Berrerabiltzeko aukera duzue, beraz, arazo barik hartu, moldatu... Eta galdera, zalantza edo hobetzeko proposamenik baldin baduzue, bota, mesedez, gustora hartuko ditut eta. Datorren ikasturtea 2. ziklorako material baretatua prestatzeko momentua ere izango da, beraz, abiapuntua hau izan daiteke. Ondo pasa uda!!

Munduko Kulturak

Irudia
Basurtuko eskolan egon naizen urte gehienetan,  H.Fisikoko Begorekin batera, "Munduko jolasak, dantzak, abestiak.." ospatzen hasi ginen. 2017.urtean izan zen lehenengoz prestatu eta ospatu genuela, AMERIKAtik hasi ginen, hori eguna!! Denborarekin, izaera propioa hartuz joan zen, eta izen egokiagoa jarri genion, "MUNDUKO KULTURAK". Urte politak, eta emankorrak izan dira, eta Basurtun, zorionez, proiektuarekin jarraitzen dute. Nik aurten, eskola berrian egonda, ez dut egingo. Egokitzapen prosezuan nago eta!, baina ziur nago datozen urtetan aurrera eramango dugula. Urteak pasa ahala sortutako materiala curriculum berrira egokitu eta moldaketak egin dizkiogu, baita hobetu beharrekoak findu, displiplinartekotasuna eta elkarlana proiektuaren zutabe garrantzitsuak izanik. Hau horrela, sarrera honetan, daukagun materiala eguneratuta topatuko duzue. Orain arte egindako lan guztiekin. Oso proiektu polita eta egingarria da, animatu eta kontatu zeure esperientziak! Hasierakoa O...

2. eta 4. mailak elkarlanean!

Irudia
Aurreko astean 1. eta 3. mailak lanean jarri bagenituen. Oraingoan, 2. eta 4. mailakoen txanda da. "Zapiak airera" abestiarekin ez ohiko materialak erabiltzeko aukera eukiko dugu: Zapiak eta txinatar zotzak. Bi lanen estruktura berdina da, eta nahiz eta aurten, 1. eta 3. mailak eta 2. eta 4. mailaka lotu, bai "KOKOLEOKO" zein " ZAPIAK AIRERA" nahi den moduan nahastu ditzakegu.

"Etxea" materiala

Irudia
4 urteko geletan etxearekin dabiltzate, eta beraiekin bat eginez, musikan ere etxea landuko dugu. Puzzlearen barruan zer dagoen asmatuko dugu?

BatuArte MATERIALA eta gehiago

Irudia
BatuArtek materialarako biltegia sortu du, eta bertan, momentuz, ikas egoera batzuk erabiltzeko prest topatuko dituzue. Beste batzuk aldiz, sortzeko edo osatzeko bidean daude. Beti ere Arte Hezkuntza ikasgai moduan hartuz. hau ez ahaztu! Ikastetxe batzuetan Arte Hezkuntza ikasgaia ematen hasi gara, eta material hau primeran etorriko zaigu, ziur. Ea gero eta ikastetxe eta irakasle gehiago honen aldeko apostua egiten duten!                            Argazkian klikatu Bestetik, lehengo egunean Twitterren, @maestroconclase  ikas egoeren bilduma bat elkarbanatu zuen, itzelezko lana, benetan. Argazkian klikatu CANVA erabiliz, zuen biltegietan ale oso bat gehitu dezakezue, ikasgai guztiekin, eta Arte Hezkuntzakoak euskaratu, moldatu, norberen erara jarri. Aukera ona ere. Gogoratu beti, erabiltzen/ berregiten dugun materiala jatorrizko egilea aipatzea!

Escape Rooma bukatuta!

Irudia
Bueno ba, berez "sasi escape rooma"da, baino jada bukatutzat ematen dut. Ideia, 2., 3. maila batean erabiltzea da, baina hori beti ere ikasleen arabera.  Nik datorren ikasturtera arte ezin izango dut frogatu, baina zuetariko baten batek erabiltzen badu, eta zeozer aldatzeko edo hobetzeko proposamenik badu, bota!!

Being different is ok

Irudia
Aurten, horrela ibiliko naiz gehienetan, besteen lanak elkarbanatzen.  Oraingo honetan gure Antton Jauregik MARIZULO   blogan sarrera berria argitaratu du "Different is OK" izenburupean. Oso istorio hunkigarri bezain polita kontatzen digu Huillo izeneko mutiko baten inguruan. Kontu hau, orain urteak hasten da Huillo eta Coldplayren abesti batekin, nola bukatzen den jakiteko argazkian klikatu beharko duzue, Anttonek prestatutako Wixera joateko. Ziur nago izugarri gustatuko zaizuela. DESBERDINA IZATEA ONDO DAGO, eta hori adierazteko musika eabiltzen bada, akabo! Mila esker Antton egindako lanagatik!

"Munduko jolasak" ASIA

Irudia
Ikasturte honi amaiera emateko, COVIDa hasi baino lehenagoko proiektuari jarraipena emango diogu. Momentura arte, Europa, Amerika, eta E.Herria landu izan ditugu. Oraingoan, Asiara hurbilduko gara! Hau erronka!! Dakizuenez, "Munduko jolasak" deituriko proiektu hau, G.Hezkuntza eta Musika arloen arteko proiektua da. Gure ikastetxean dagoen herrialde ezberdinen aberastasuna aprobetxatuz sortu zen proiektua. Lan egiteko materiala prestatzen dudanean abesti eta dantza ugari sartzen ditut, baina landuko dugun kontinenteko ikasleek, beraien herrialdetako abestiak, dantzak eta jolasak proposatzera animatzen ditut. Eta normalean, horiek egiten ditugu.  Ea aurten zer irtetzen zaigun!! ez da bat ere ez erraza izango!!

Disney eta Pixar karaokeak euskaraz

Irudia
Gaur, Mitxel Elortzak egindako lan honekin topo egin dut. Disney eta Pixarreko hainbat filmetako abestiak euskaratu ditu, eta karaokea sortu. Euskaraz abesteko beste aukera bat. Mila esker zure lanagatik.

Udaberria heldu da

Irudia
Udaberria heldu delaren aitzakiarekin, H.Hezkuntzan gaia lantzeko materiala bildu dut: abestiak, dantzak, puzzleak, memoryak, entzumen aktiboa lantzeko ariketa... danetik pixka bat. Irudietan klikatu ea zer irtetzen den!

Irratirako iragarkiak

Irudia
 6. mailako ikasleek gure eskolako irratirako iragarkiak prestatzen ibili dira. Oso lan polita egin dute. Esan genuen bezala, eskolako irratian entzungai eukiko dituzue, badakizue ostiralero saio berri bat egiten dela. Horretaz gain, SOUNDCLOUDen sortutako iragarki guztiak playlist batean entzungai dituzue.                                            SOUNDCLOUD                                            Eskolako irratia Erabilitako materiala