Mezuak

Bideoak etiketa duten argitalpenak ikusgai

"Symphony"

Irudia
Aste honetan La Caixak, Barakaldon jarritako SYMPHONY musika esperientzia bisitzera joan gara. Oraingoan 2.zikloa eta LIP gelaren txanda izan da, eta benetan primeran pasatu, eta izugarri gustatu zaie. Hementxe dituzue argazki eta bideo batzuk. Eta gogoratu zuen familiarekin joan zaitezketeka, arratsaldez, ekainaren 9ra arte.

Agate Deuna 2026

Irudia
Urtero bezala, Agate Deuna bezperan abestera irten gara. Aurten, DBHko 1. mailako ikasleek gurekin batera abesten egon dira. Datorren urtean berriro!

2. Zikloa "Symphony": Bidai birtuala musikaren bihotzera

Irudia
Gaur La Caixa fundazioak antolatutako "Symphony: Bidai birtuala musikaren bihotzera" ikustera joan gara. Ezin hobeto pasatu dugu, bidai birtual honetan. Ez dut askorik kontatuko, ikusi behar da eta. Oso gomendagarria. Benetan, aprobetxatu eta txanda hartu. Ekainaren 15era arte  Bilboko Arenalean, dohan! Informazio guztia eta material gehigarria:     LA CAIXA FUNDAZIOA

Agate Deuna 2022

Irudia
Egoera oso berezian egonda, eta ikasleak nahastu ezinik, Agate Deuna nola ospatu ondo pentsatu behar zen. Buruari bueltak eman, beste eskoletan nola egingo zuten galdetu... eta azkenean "esperimentua" aurtengoa!. Ostiralean, otsailak 4, musika klasea nuen ikasleekin ospatu nuen. Nola? musika gelan mikrofonoa jarri,  gure atezainek patioan bozgorailuak prestatu eta teknologiari esker, gelan abesten genuena eskola osoak patioan zeuden bozgorailuetatik beraien geletan entzuteko aukera izan zuten. Benetan oso ondo irten zen. Ikasleak motibatuta, dana eman zuten. Eta konturatu barik, bakarrik abestearen garrantziaz jabetu dira, beste hainbat gauzen artean. Aupa zuek, artistak!! Ea datorren urterako egoera hobetzen den behingoz eta, behar den moduan ospatzeko aukera dugun.

Oporrak!

Irudia
Orain bai, oporrak! Atzoko jaialdia bukatu ostean, bideoak prestatu eta listo. Ondo pasa eta urte berri on!!!

"Afrikan Egipto" kanta zeinu hizkuntzaz

Irudia
Badakit oporretan gaudela, baina...ezin aguantatu 😃!! Material berria prestatzerakoan, nire kasuan behintzat, gehienetan pausu ezberdin asko ematen ditut. Kasu honetan, pausu horietako bat abesti honen bideoa prestatzea izan da. "EGIPTOra goaz" lan osoa aurrerago eukiko dugu eta. Horrelako bideo bat prestatzeko elkarlana funtzeskoa da. Oraingoan Gabi de la Maza karaokea prestatu dit eta zeinu hizkuntzako bertsioa gure Zuriñek!. Muntaia prestatzea eta editatzea, hori nire esku gelditzen da. Mila, mila esker Gabi eta Zuriñe!! "Afrikan Egipto" zeinu hizkuntzaz

Soinu ipuina

Irudia
Lehengo astean You Tuben trasteatzen " Cuento sonoro" honekin topo egin nuen.  Ideia polita eta erabilgarria iruditu zitzaidan HH zein 1. zikloan erabiltzeko. Egilearekin, Ayelen Mullerekin harremanetan jarri nintzen, eta itzultzeko baimena eskatu nion. Bera poz-pozik baietz esan, eta martxan jarri nintzen. Hementxe emaitza!. Hemetik ere mila esker, muchisimas gracias por dejarme utilizar tu video Ayelen.  Jada ipuinen wixean gehituta dago.

Minoejska dantza eta musikograma

Irudia
Munduko dantzaken  lanean jada, "Minoejska" daukagu eta lantzen dugu. Oraingoan, Wix batean jarri dut, musikograma gehitu diodalako, bai irudian, PDFn zein bideoan. Musikogramak lanean ere gehituta dago. Aurrerago erritmograma ere egiten saiatuko naiz. Eskerrik asko  Segundobasico arrayan eri, bere musikograma oinarritzat hartu dut eta.

Eta honekin listo!

Irudia
Hauekin eguneraketak  bukatutzat ematen ditut.  Musika zineman    Idatzmakina  (musikograma berriztuta) " Piratas del Caribe" eta "Los chicos del coro" Edurnezuri eta zazpi ipotxak (musikograma berriztuta) Munduko abestiak eta dantzak Amerika   Europa   Abestiak sortzen Euskararen egunak Wix guztiak eskura, hemen: Eta bideoak, hemen: Zaindu eta ondo jarraitu ikasturtea!!

"Lau teilatu" zeinu hizkuntzaz EITBmaratoirako

Irudia
 Aurtengo EITBmaratoirako "Lau teilatu" abestiaren bertsioak eskatzen zituztela enteratu ginenean, 2017. urtean zeinu hizkuntzaz prestatutako bertsioa , Itoiz eta EH Sukarra, burura etorri zitzaidan. Lanaren zati handi bat eginda dugu! zergatik ez guztion artean gure bertsioa egin eta bidali?. Esan eta egin, irakasle zein ikasle guztiak lanera!. Abestiaren zatiak mailaka banatu, ikasi, grabatu, editatu, baimen guztiak elkartu eta bidali.  Gaur goizean..sorpresa! bidalitako bideoa publikatuta! Berriro ere elkarlanaren emaitzak itzelak dira.

Martxoak 8

Irudia
Lehengo urtean, Martxoak 8rako, hasitako proiektua, "Konplize ditut eta"  eskola osoa zeinu hizkuntzaz egitea, bukatu egin dugu.  Izugarrizko lana egin ostean hemen daude sortutako bideoa eta material guztia.  Hau bai hau elkarlana!!  1.Bideoa, ikastekoa 2. Bideoa, egindakoa

"A dog,s life" Uztaiekin

Irudia
Musika zineman lantzen jarraitzen dugu, eta oraingoan zinema mutuan gelditu gara. Charles Chaplinen "A dog,s life" filman agertzen den musika erabili dugu ekintza hau burutzeko. Musika mintegian plazaratutako proposamena izan da hau. Ideiak beti nonon!!

Non daude nire lagunak? zeinu hizkuntzaz

Irudia
Durangoko azokan erositako Kurkuluxa elkartearen   "ONGI ETORRI LAGUN" diskatik, "Non daude nire lagunak?" abestia ikasten gaude 1.mailan. Zeinu hizkuntzaz prestatu genuen baita bideoa grabatu ere, baina karaokea.....falta zitzaigun!!! Gabi De La Mazari , berriro ere, emaila bidali nion atzo faborea eskatzen, eta berriro ere ti ta batean prestatu du. Bi bideoen lotura da emaitza. Taldeko lan bikaina! Mila mila esker Gabi egindako lanagatik!!

5.mailako lanak

Irudia
"Erakusketa bateko margolanak" proiektuarekin ibili gara 5. mailan, oso gustora egia esanda, uste nuena baino askoz hobeto. Aste honetan lana grabatzea tokatzen zaigu, eta 5.D.1 taldean jada lana egin dugu. Datorren astean, aurkeztu, Kahoota egin eta oporrak! Hezkuntza greba egunak direla eta, 5.D.2n pixkat atzeratuta ibiliko gara. Baina prest daudenean, erakusgai jarriko ditugu, noski! Momentuz sortutakoarekin oso pozik nago, lan bikaina!

AC/DC eta Zineman!

Irudia
Klasean grabatzen ditugun ekintzak  LAN TA LAN en jartzen ditut, baina badaude batzuk, niretzat behintzat, sarrera aparte merezi dutenak. AC/DC eta ZINEMA ekintzen kasua da hau. Oso ekintza politak, motibagarriak eta dibertigarriak irteten dira beti. Aurten, nola ez, ere!! 4. mailan AC/DC  "Back in Black" 3. mailan "Zineman!"

Martxoak 8

Irudia
Emakumeen Nazioarteko Eguna bueltan dago. Aurten ideia maju bat geneukan, baina denbora faltagatik datorren urtean burutuko dugu. Horrek ez du esan nahi martxan jarri ezin garenik!! Hementxe proiektuaren hasiera eta oinarria. "KONPLIZE DITUT ETA" abestia zeinu hizkuntzaz prest daukagu, itzel polita gelditu da!! ikasten hasiko gara, eta datorren ikasturtean lanean jarraituko dugu. Mila, mila esker gure andereƱoei, beti prest!!!

Basurtoko rapak!

Irudia
Hemen daude zuek prestatukako rapak! bidea luzea izan da, baina oso oso interesgarria. Azaroan hasitako " EUSKAL RAPA " proiektua amaitzear dago, aste honetan ebaluazioa, Kahoota, galdetegia eta listo. Egia esanda, sortu dituzuen rapak, eta egin ditugun grabaketak ez nituen espero. Zoragarria izan da!!! Poz-pozik nago eta badakit zuek ere berdin zaudetela. Hementxe dituzue zuen lanak, raperoak!!! Zorionak guztioi egindako lanagatik, eta grabaketetan hain ausartak izateagatik, benetan. Eta ez dut ahaztu nahi " La Basu ", eskolara etorri izatea proiektu hau burutzeko oso oso baliagarria izan da eta. Mila esker!!!

DOREMIKA eta MANON Opera

Irudia
Asteartea, ekintzez betetako eguna izan zen. Goizeko 9etan hasi eta gaueko 9etan bukatu! Goizez, 3. eta 4.mailako ikasle eta irakasle, BBK aretora joan giƱen  DOREMIKA kontzertuaz gozatzera. Ederto pasatu genuen, eta akordeoiari buruz, zeozer gehiago, jada badakigu. Hementxe argazki eta bideo batzuk. Bestetik, OPERA proiektuarekin bukatzeko gauzatxo bat, garrantzitsuena, falta zitzaigun. Arratsaldeko 6:15ean, 6. mailako ikasle batzuekin Euskalduna jauregira hurbildu giƱen, eta ABAOko Aitziberren eskutik aurrentseguaren barrukoak erakutsi zizkigun: jostunak, makillajea, hileapaindegia...eta dana martxan!!! izugarria mugimendua, jendea gora ta behera, mozorratuta, eta makillaje eta peluka bereziekin. Benetan opera batek behar duen guztia, edo gehiena ikusi genuen. Agertokia prest, atrezzoarekin... ez zen ezer falta. Eta gero, entzutera.  Mila esker, Aitziber, Arrate, ABAO, horrelako aukera emateagatik. Errepikatuko dugu, ziur. Bideoarekin gozatu!!

Euskararen eguna Basurtun 2017

Irudia
Atzo, abenduak 1, Euskararen eguna ospatu genuen. Oso eguraldi kaxkarra euki genuen, baina prestatutako ekintza guztiak burutu genituen.  Gure aurtengo abestia, EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ zeinu hizkuntzaz , beti bezala pimeran irten zitzaigun, zorionak ikasle, irakasle eta guraso, lan bikaina egin dugu eta!!!

Astonauta tronpeta flauta zeinu hizkuntzaz

Irudia
Hementxe dago  ikasleekin  zeinu hizkuntzaz  egindako bigarren abestia. Oraingoan 2. mailako Anak eta Osmelek grabatu dute. Lan bikaina bikote!!