Mezuak

Asteko webmixa

Irudia
Oin dela hiru aste, SYMBALOOtik email bat jaso nuen, nire musika webguneen  symbalooa, asteko webmixa bezala aukeratua izan zela esanez, eta uztailaren hasierako astean publikatuko zutela, hau guztia ni ados baldin banengoen.  Sorpresa handia hartu nuen, ez nuen espero eta, baina baietz esan nien, eta hemen dago publikatu dutena.

Oporrak!

Irudia
Orain bai, ikasturtea amaitu da, deskantsu hartzeko momentua. Hementxe uzten dizkizuet orain arte, zuekin egondako 3 ikasturte hauetan, egindako hainbat lan, gure LAN TA LANak. Ondo pasa eta irailean pilak kargatuta buelta!

ABAO eskolan!

Irudia
Hauxe bai proiektu polita! 5. mailan Mozart lantzen geundela, 6.mailakoekin Euskalduna Jauregiko BOSaren egoitza ezagutzera joan ginen. Hantxe geundela orkestrak Opera batzuk ensaiatzen ari zen. Eskolara heldu, eta kasualidadea, ABAOtik deitu zidaten, nik bidalitako email bati erantzuna ematen, alegia, nahi banuen "Opera Proiektuan" sartzeko aukera geneukan, eta ekainean hitzaldi bat emateko prest zeuden. Makinaria martxan jarri eta 6.mailakoentzat OPERA lana prestatu eta taldeka informazioa bildu. Bukatu ostean, 5.mailara azaltzera, eta gaur bukaera ezin hobea! ABAOtik Aitziber etorri zaigu, oso azalpen polita eta interesgarria egin digu honen inguruan. Eta bukaera ezin hobea!! Hemen lan guztiaren emaitza. Eta datorren urtean jarraituko dugu!!

Lan ta Lan 16-17

Irudia
Kurtsoa amaitzear dago, eta gure musika gela aurtengoz iztera doa. Azkenengo ekintzen bideoak, jada, eginda eta igota. Hemen duzue ikasturte osoan zehar egin dituzuen hainbat lan. Ez dira denak, baina asko bai! Lan bikaina aurtengoa!!

Zineman!

Irudia
Oin dela 2 urte, Musika Jardunaldian Josu Mugikak erakutsi zigun koreografia hau. Oso ona eta dibertigarria iruditu zitzaidan, eta geroztik, ikasturte amaieran urtero prestatzen dut. Nik 3. mailan egiten dut, eta izugarri ondo pasatzen dugu prestatzen eta grabatzen. Horrela lan egitea ez da lana! Artistak!!!

Symbaloo eguneratuta

Irudia
Ikasturtea amaitzear dago, eta gauzatxoak berantolatzeko eta amaitzeko momentua da. Gaurkoan nire egunerokotasunean erabiltzen ditudan SYMBALOOak eguneratuta dakarkizue. Hiru dira gehien erabiltzen ditudanak: NIRE WIXAK. Honetan, ikasturtero "sortzen" dudan materiala, wix aplikazioa erabiliz, aurkituko duzue. Beti esaten dudan moduan, nire gustora prestatutako eta moldatutako lanak dira. MUSIKA BALIABIDEAK. Honetan aldiz, egiten hasi nintzen lehenengoa, musikarekin zer ikusirik dituzten web, blog, baliabideak ea daude, danak interneten topatuta. EUSKARA LANTZEKO. Eta bukatzeko, euskararen inguruko materiala dago hemen. Baliabide ugari daude, eta batzuk oso interesgarriak.

Musika Jardunaldia

Irudia
Gaur, VIII. Musika jardunaldia ospatu da Bilboko J.C.Arriaga konserbatorioan. Urtero bezala, aurten ere gauza asko eta niretzat garrantzitsuena, erabilgarriak. Ikusitako eta ezagututako guztiaren artean, honekin gelditzen naiz, berbegirada sakona egiteko.            - GAMIFIKAZIOA: Biotz Fraduak bere "Kronos Kodigoa" aurkeztu digu, itzela egindako lana, eta itzelak gamifikazioak ematen dituen aukerak.                                           Zer da gamifikazioa?                                                     - SOUNDPAINTING: a "grosso modo" esanda, musika zeinuen bitartez edo hauek erabiltzen musika sortu.                             ...