Musika Jardunaldia

Gaur, VIII. Musika jardunaldia ospatu da Bilboko J.C.Arriaga konserbatorioan. Urtero bezala, aurten ere gauza asko eta niretzat garrantzitsuena, erabilgarriak.
Ikusitako eta ezagututako guztiaren artean, honekin gelditzen naiz, berbegirada sakona egiteko.

           - GAMIFIKAZIOA: Biotz Fraduak bere "Kronos Kodigoa" aurkeztu digu, itzela egindako lana, eta itzelak gamifikazioak ematen dituen aukerak.

                                         Zer da gamifikazioa?
                                       

            - SOUNDPAINTING: a "grosso modo" esanda, musika zeinuen bitartez edo hauek erabiltzen musika sortu.

                                          Zer da soundpainting? 

        - MUSIKAENEA: Nahiz eta jada, Antton Jauregiren lanak ezagutu eta erabili, berarekin egotea luxu bat da. Zeozer ikasten da beti.
Oraingoan Orff  instrumentazioa ez ezik, sortutako lan guztiak eskurago jartzen dizkigu.


Mila esker guztioi zeuen lana gurekin  konpartitzeagatik.

Ikasturte amaierako eta udarako lana soberan daukat!

                                          
        

Iruzkinak

  1. Aupa Iratxe!

    Mila esker emandako kronikagatik! Tamalez, ezin izan naiz azaldu eta bertaratzeko irrikitan nengoen, baina… horrela da bizitza… espero ez duzunean, zaska! (eta baja…)

    Aluzinatuta gelditu naiz Bihotzek sortutako materialarekin! Kristona! Gure etapan egiteko ezinezkoa, gurea “Pokemon” mailakoa izan beharko luke, je, je. Baina proposamena hitzik gabe utzi dit… gozada bat!

    Jope, eta Anttonena bai gustatuko zitzaidala ikustea ea nola lantzen dituen plakak! Baina bueno, ziur aukera gehiago egongo direla!

    Berriz, mila esker partekatzeagatik eta animo kurtso amaieran!

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa, Ana!
    Bai pena ez etorri izana.
    Biotzena inpresionante, bai, baina LHn ere egingarria! jajaajaja. Buelta batzuk eman beharko dizkiogu gamifikazioari.

    Zaindu!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haur hezkuntzarako materiala

"Erakusketa bateko margolanak", Mussorgsky

3. zikloan martxan!!