Mezuak

Oporrak!!

Irudia
Ikasturtea amaitu eta oporretara joateko unea heldu, dena ti ta batean.  Deskantsatu, gozatu, bidaiatu, ikusi, ikasi, ikutu, galdetu, jolastu, abestu, dantzatu.... bururatzen zaizuena egin. Nik behintzat hori guztia egiten saiatuko naiz. Ondo pasa, eta irailean berriro bueltan!! Muxu handi bana!!

PowToon

Irudia
Gaur goizean, azken eguneko lantxo bat egiteko enkargua eman didate, argazki-bideo muntai bat sortu behar izan dut, eta trasteatzen, PowToon era heldu  naiz. Jadanik estrenatu dut eta aukera asko eta ezberdinak ematen ditu. Zerotik hasi, edo dauden txantiloiak erabili. Zeuk nahi duzun denbora, erraza erabiltzeko eta muntaiak egiteko ariƱa.

6. mailako agurra

Irudia
Eta eguna heldu zen, 6. mailako ikasleek agur esateko eguna. Goizean tailerrak eta hainbat ekintza egin ostean, ikasle eta familientzako prestatutako ekintzak egiteko unea heldu zen. Patioan, lotsa nabaria izan arren, areto nagusira igotzerakoan, badirudi gustorago sentitu zirela, eta hantxe ikusi genuena benetan izugarri polita izan zen. Hementxe duzue gure Joe Satrianiren "Crowd Chant" . Beste guztia ikusteko eskolako blogera jo, basurtobloga . .

Incredibox

Irudia
Aspaldiko aplikazio hau, INCREDIBOX , abestiak sortzeko era erraza eta dibertigarria da. Musika jardunaldietan berriro irten zen, eta azkenengo aste hauetan trasteatzen ibili zarete. Datorren ikasturtean lasaiago erabiliko dugu, baina bitartean etxean abestiren baten bat sortzen animatzen baldin bazarete, hemen dago zeuen eskura. Nire emaila zein den badakizue, beraz, animatu eta bidali!  Adibide batzuk: Markelen abestia Agurtzaneren abestia DJ Broder

Lan ta Lan 15-16

Irudia
Ikasturtea amaitzear dago, eta gure egin beharreko guztiak bukatu ditugu jada. Beti bezala hementxe klaseetan landu ditugun hainbat ekintza dituzue, danak ez, ezinezkoa, baina asko bai. Ikusi zeuenak, baina beste kurtsoetan egin dituztenak ere kuxkuxeatu, lan polita egin duzue eta.

Musika ikasten ari gera

Irudia
Sekula ez da berandu!, azkenean aurtengo lehenengo mailako ikasleekin bideoa grabatzeko aukera euki dut.  Aukeratutako abestia  MUSIKA IKASTEN ARI GERA  izan da. Ikasten eta prestatzen primeran pasatu dugu.

Kahoot

Irudia
Entzunda neukan aplikazio hau, baina gaur ezagutu eta frogatu dut. Oso, oso interesgarria iruditu zait. Galdetegiak, errepasoak, eta okurritzen zaigun guztia sortzeko aukera ematen du, eta dena jolas moduan eginda.  Ordenagailu, tablet, zein mobilarekin jolastu daiteke. Umeentzako oso erakargarria eta motibagarriak benetan. Gozatu!! Hementxe adibide bat Tutorial bat ere