Mezuak

Eta kontzertuaren eguna heldu zen!

Irudia
Atzo 6. mailako ikasleen eguna izan zen, bai, Euskalduna jauregira joan giñen, eta bai BOSarekin eta beste 6 ikastetxeetako ikasleekin batera " LOGELAN LOGALE " kantata abestu genuen.  Goizean goiz hara joan giñen, 10:00etan entsegu orokorra orkestrarekin eta beste eskoletako kideekin. 11:15ean hamaiketakoa, eta ikasle batzuk bertaratu ziren kazetarika atenditzera hurbildu ziren. 12:00etarako bakoitza bere lekuan prest, eta momentua heldu zen. 10 abestietako zegokigun ahotsa ikasi, ahots ariketak, erritmoa, arreta... hori guztia lantzeko ariketa ezberdin asko egin, koreografiak ikasi, atrezzoa egin, a zarotik hona egindako lan guztia   plazaratu genuen, pozik, ilusioz. Perfekto? ez! baina hori ez zen gure helburua. Ikasleak, publikoa, familiak, ni...danak pozarren eta hunkituta egindako lanagatik. Merezi izan du eta! Datorren urtean, aukera izatekotan, berriro!

Isiltasuna, argiak, soinua, kamerak, toma 1....EKIN!!!

Irudia
5. mailan antzerkigintzarekin topera gabiz. EKIN proiektua existitzen zela enteratu nintzenean, eta gure proiektuarekin bat egiten zuela ikusita, lanean jarri giñen. Behin tutoreak eta familiak konbenzituta, mila esker benetan, aste honetan, EKIN proiektuan murgilduta ibili gara.  Astelehenean Morgako Meakaur aterpera heldu bezain laster, Jonan zuzendari nagusi izanda, lanean jarri giñen. Bi egun jo ta ke lanean. Hau lana aktore eta teknikariena, itzela!. Izugarrizko lana egin dute gure 5. mailako ikasleek, bai. Eta emaitza...hitzik gabe, zoragarria.  Ikasitako guztia datorren hilabetean burutu behar dugun antzerkietan islada eukiko duela ziur nago. Zorionak egindako lan guztiagatik, eta mila esker Jonan eta taldea. Hemen prozesua Datorren urtean berriro?

"Musikatik Arte hezkuntzara" 2. Jardunaldia badator!

Irudia
Lehengo urtean bezala aurten ere "Musikatik Arte hezkuntzara" 2. Jardunaldia ospatuko dugu. Non? Gasteizen , Europa jauregian. Noiz? Maiatzaren 8an , ostirala !. Animatu eta etorri. Lehengo urtean bezala aurten ere oso interesgarria izango da eta. *Izen ematea gutxi barru zabalduko da.

H-Hezkuntzan...."Nor da Xabi?"

Irudia
 Azkeneko txanpan sartuta, H.Hezkuntzan Portugalete, gure herria ezagutzeko momentua heldu da. Oraingoan, Xabi Aburruzaga eta gure herriko jaietarako sortutako abestia bidelagun izango ditugu. Horrekin batera trikitixa, eta Euskal Herriko hainbat musika tresna ezagutzeko aukera izango dugu ere. Animo!!

Unibertsoa H.Hezkuntzan

Irudia
Haur Hezkuntzako 5 urteko geletan "Planetak/unibertsoa" lantzen hasiko dira, eta musikan ere proiektura lotuko gara.  Materiala prestatuta, aitzakia perfektoa izan da erritmoa eta perkusioa lantzeko bideotxo bat egiteko, aspaldin ez nuela horrelakorik egiten! Hemen duzue prestatutakoa. Eta erabilgarria ikusten baduzue, arazo barik hartu, aldatu, eta zuen bertsioa egin. Horretarako da eta.

Refik Anadol: instalazioak, bolumena, sakontasuna, patroiak eta inprobisazioa

Irudia
Lehengo urteko ekainean hasitako proiektuari bukaera eman diogu. Nahikotxo luzatu gara, bai, beste proiektu batekin buru belarri gabiz eta. Baina emaitza eta talde lan oso interesgarriak suertatu dira. - Zer eta nola margotu?, instalazioak nola eta nork sortu?, musika taldeka sortu, zuzenean, grabatutakoa, nolakoa izan behar da?... Galdera asko izan dira, eta erantzunak jarraian ikusgai dituzue. Oso interesgarria, benetan. Arte hezkuntza arlo bezala landuz: M.Hizkuntza, ikusentzunezkoak, eta plastika. Prozesua Gure instalazioak

Agate Deuna 2026

Irudia
Urtero bezala, Agate Deuna bezperan abestera irten gara. Aurten, DBHko 1. mailako ikasleek gurekin batera abesten egon dira. Datorren urtean berriro!

2. ebaluazioa martxan!

Irudia
Urte berria, ebaluazio berria. Eta horrek, gauza berriak ikasteko momentua heldu dela esan nahi du. Saioak ondo aprobetxatzeko, 1. eta 2. ziklorako material bateratua prest dago. 3. zikloan, dakizuenez, antzerkigintzan murgilduta gaude 5. mailan, eta "Logelan Logale" proiektuan 6. mailan. Egin beharreko lan guztiaren artean ez dezagun ahaztu hiruhilabete honetan datozkigun egun eta ekintza garrantzitsuak: Agate deuna eta 24. KORRIKA! 1. zikloa 3. maila 4. maila

Soinua Iratzarri

Irudia
Ikasturte hasieratik, 5. mailako ikasleek "Soinua Iratzarri" proiektuan murgilduta ibili dira. Musika bulegoren eskutik, bere musikagile, pedagoga, musikariak, arduradunak...oso erraza jarri digute egin beharreko lana.  Musika garaikidea entzun eta landu duten lehenengo aldia izan da, eta benetan errepikatzeko modua bidea izan dela. Jarraian egindako lanaren prozesua, eta emaitzaren bideoak ikusgai izango dituzue. Prozesua Kontzertua Lan bikaina talde!!

BOSkide 25-26

Irudia
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren BOSKIDE 25-26 programa atera dute. Bertan musikaren inguruko ekintza ezberdinak topatuko dituzue, bai eskola mailan egiteko zein familiarekin joateko. Ikusiko duzuenez, gure LOGELAN LOGALE kontzertua ere bertan dago!!, eta nahi izatekotan ikusteko eta entzuteko aukera izango duzue. Gogoratu, gure txanda apirilaren 28an izango da.

Unibertsolariak!

Irudia
3. mailan, aspaldiko kantu bat lantzen ari gara. Betizu klubean agertu ziren Unibertsolariak, ez da ordutik hona denbora alferrik pasa!!. Era egokian ahoskatzen ikasteko abesti aproposa da guztiz, baita erraza, eta dibertigarria ere. Filma ikustera animatzen bazarete hemen duzue

Gabonak badatoz!

Irudia
Urtero bezala, urtea amaitzear dagoela, gabonak ospatzeko momentua heltzen da. Aurten lehengo urteko abesti berak landuko ditugu. Batzuentzako abesti berriak, beste batzuentzako errepasoa. Honekin batera gure Olentzero eta Mari Domingiren kondairak ere ezagutuko ditugu, nortzuk dira?, zertara dedikatzen dira?, nondik datoz?...

"Baserria" Haur Hezkuntzan

Irudia
H.Hezkuntzan "Baserria" ezagutzen hasiko dira, gutxi barru irteera eukiko dute, eta bertan zer topatuko dutenaren ideia bat egiteko baliogarria izango zaie. Tutoreekin proiektuarekin bat eginez, hemen landuko duguna!

"Zinema mutua" 4. mailarako prest!

Irudia
3. zikloan ARTE HEZKUNTZA arloa badugu, bidea hasita jada. Eta helburua 1. mailaraino heltzea denez, aurten 2. ziklorako materiala/ikas egoerak prestatzeko momentua izango da, ea datorren ikasturtean 4. mailara heldu gaitezkeen!. Lehenengo ikas-egoera "Zinema mutua"ren ingurukoa izango da. Orain arte sortutako materiala erabiliz, eta ideia berriren bat gehituz, material borobila sortzeko aukera ematen du eta. Oraingoan gure arloko 4 jakintzak landuko ditugu, eta material digitalaren barruan ikas-egoera duzue, begirada bat botaiozue. Material hau eta gehiago BatuArte ko sitean ere topatuko duzue. 

Ongi etorri ikasturte berrira!

Irudia
Hasi berri dugun ikasturte hau prestatzen hasteko, lehengo urteko "lan ta lan"eri agur eta berriari kaixo! esan behar diogu. Jada prest zuen ekintzak eta lanak barruan sartzeko. Ikasturte potentea izango dugu, proiektuz eta lanez beteta!  Ongi etorri ikasturte berrira!

Datorren ikasturtea prestatzen hasten

Irudia
Ikasturte amaiera heldu, eta "papeleoarekin" batera, burua jada datorren ikasturtean jarrita dago. " Musikatik Arte hezkuntzara " 1. jardunaldia amaituta, eta helburua arte hezkuntza bere osotasunean lantzea izanda, zinema, publizitatea, iragarkian... aitzakia hartuta, plastika eta ikusentzunezkoarekin lotzeko materialtxoa prestatu dut.  Sortutako materialearen oinarria, Sonia eta Martaren eskutik ikusi eta ikasitakoa da. Nahiz eta ideia batzuk eman eta nik argi ikusi,  nola eta zerekin batera landu, norberak erabaki beharko du bakoitzaren beharren arabera, noski. Berrerabiltzeko aukera duzue, beraz, arazo barik hartu, moldatu... Eta galdera, zalantza edo hobetzeko proposamenik baldin baduzue, bota, mesedez, gustora hartuko ditut eta. Datorren ikasturtea 2. ziklorako material baretatua prestatzeko momentua ere izango da, beraz, abiapuntua hau izan daiteke. Ondo pasa uda!!

Hip Hopa E. Herrian EMAITZA

Irudia
Hiruhilabete hau oso laburra izan da, eta ariñeketan bada ere, 6. mailan " Hip Hopa E.Herrian " lantzen egon gara. Aurreikusten genuena ezin izan dugu egin: Gure raperoak kale egin zigun, baita grafitililea ere. Baina, egindako lana, nahiko dexente irten da, noski!! Ikasle gehienak ikasitako pausuak jarraituz, rapak sortu eta grabatzeko audioa aukeratu dute. Eta hona hemen gure bi bikote ausartak! Grafitiak egiterakoan ere emandako materialan dauden pausuak jarraitu dituzte, kasu honetan gehienak, ikasle batzuk pausu batzuk "jan" dituzte eta. Eta honekin, 6. mailan ikasturtea amaituta!

Antzerkigintza proiektuaren emaitza eta amaiera!

Irudia
Eta eguna heldu zen! Aurten lehenengoz, 5. mailan Arte hezkuntza arloa bere osotasunean landuz, eta ikasturte osoko proiektuan lanean jo ta ke ibili ondoren, antzezteko eguna heldu zen. Ikasleak urduri, ni urduri, eta familiak eta beste klasekideek ikusteko irrikitan. Primeran irten zen, primeran pasatu genuen, eta primerako lana egin dute.  Argazkietan klikatu     Nahiz eta proiektuaren ebaluazioa jarraia izan eta astero egin, oraingoan, proiektuaren ebaluazio orokorra egin dugu, eta emaitzak onak izan dira. Greba egunek ere, bere eragina euki dute, eszenografia, adibidez, beste era batean egin behar genuen, baina... Datorren ikasturteari begira, eta antzezlanak ikusita, hainbat gauza hobeto behar ditugula ere  argi ikusi dugu: hitz egiteko tonua, eszenografia, dantzak... Baina hori guztia, datorren ikasturteko 5. mailako ikasle berriekin izango da! Lan bikaina!! Gutxi barru irakasleentzako ikas egoera eta material osoa bateratua publikatuko dut.

"Musikatik Arte Hezkuntzara" jardunaldia martxan!

Irudia
Jada, "Musikatik Arte Hezkuntzara" 1. Jardunaldirako izen ematea zabalik dago. Bai hemetik, zein ikastetxeetara Eusko Jaurlaritzak bidalitako email ofizialetik izena eman dezakezue.  Prestatutako sitean sartuz: izen ematea, egitaraua, lekua, ordua... Ikusgai duzue.  Guztion artean musikak, arte hezkuntzak merezi duen lekua berreskuratzeko bidea hasi dugu. Animatu eta etorri Gasteizera ekainaren 6an! Argazkian klikatu

Munduko Kulturak

Irudia
Basurtuko eskolan egon naizen urte gehienetan,  H.Fisikoko Begorekin batera, "Munduko jolasak, dantzak, abestiak.." ospatzen hasi ginen. 2017.urtean izan zen lehenengoz prestatu eta ospatu genuela, AMERIKAtik hasi ginen, hori eguna!! Denborarekin, izaera propioa hartuz joan zen, eta izen egokiagoa jarri genion, "MUNDUKO KULTURAK". Urte politak, eta emankorrak izan dira, eta Basurtun, zorionez, proiektuarekin jarraitzen dute. Nik aurten, eskola berrian egonda, ez dut egingo. Egokitzapen prosezuan nago eta!, baina ziur nago datozen urtetan aurrera eramango dugula. Urteak pasa ahala sortutako materiala curriculum berrira egokitu eta moldaketak egin dizkiogu, baita hobetu beharrekoak findu, displiplinartekotasuna eta elkarlana proiektuaren zutabe garrantzitsuak izanik. Hau horrela, sarrera honetan, daukagun materiala eguneratuta topatuko duzue. Orain arte egindako lan guztiekin. Oso proiektu polita eta egingarria da, animatu eta kontatu zeure esperientziak! Hasierakoa O...