Ikasturte amaiera heldu, eta "papeleoarekin" batera, burua jada datorren ikasturtean jarrita dago. " Musikatik Arte hezkuntzara " 1. jardunaldia amaituta, eta helburua arte hezkuntza bere osotasunean lantzea izanda, zinema, publizitatea, iragarkian... aitzakia hartuta, plastika eta ikusentzunezkoarekin lotzeko materialtxoa prestatu dut. Sortutako materialearen oinarria, Sonia eta Martaren eskutik ikusi eta ikasitakoa da. Nahiz eta ideia batzuk eman eta nik argi ikusi, nola eta zerekin batera landu, norberak erabaki beharko du bakoitzaren beharren arabera, noski. Berrerabiltzeko aukera duzue, beraz, arazo barik hartu, moldatu... Eta galdera, zalantza edo hobetzeko proposamenik baldin baduzue, bota, mesedez, gustora hartuko ditut eta. Datorren ikasturtea 2. ziklorako material baretatua prestatzeko momentua ere izango da, beraz, abiapuntua hau izan daiteke. Ondo pasa uda!!
Kaixo Iratxe!
ErantzunEzabatuCopyrightarekin "Viemo"-k ez du horrenbeste arazorik ematen. Nik arazo hori izan dudanean, viemora igo ditut.
Opor onak izan!
Aupa, Ana!
ErantzunEzabatuEskerrik asko. Birritan pasatu zait bakarrik, baina berriro gertatzen bazait, vimeorekin saiatuko naiz.
Mil esker ta berdin!