Ikasturtea amaitzeko, eta atzoko bisita borobiltzeko, 6. mailan opera landuko dugu. Taldeko lana egin beharko duzue, baina azkenengo emaitza guztion lanen batura izango da, beraz ezin dugu kale egin, ados?
Gaur, 6. mailako ikasle eta irakasle, BOS aren egoitza ezagutzera joan gara. Non, nola, norekin ensaiatzen duten ikustea, Tximo perkusionistak nola jotzen duen ikustea eta honen azalpenak entzutea, Euskalduna jauregiko atzeko partea ezagutzea, agertokia...eta gutxi izango balitz, orkestraren entseguan egon ahal izatea, eta zuzendari lanetan Maite Aurrekoetxea !. Benetan, luxuzko bisita gaurkoa! ARGAZKIAK
Lehengo ostiralean " Munduko jolasak " proiektuaren emaitza ikusi eta gozatu ahal izan genuen. Aurten, G.hezkuntzan eta musikan prestatutako jolasak, abestiak eta dantza, Europakoak izan dira. Guztion artean lan polita antolatu dugu. Zorionak!. Datorren urtean Afrika? Asia? Ozeania?...
Guztiok ezagutzen dugun Antton Jauregiren Pentagramaenea, antzerkia bihurtu dute. Maiatzaren 7an Urnietako Sarobe aretoan antzeztuko dute, igandea izanda, hurbiltzeko aukera badugu!. Baina Bilbotik bueltatxo bat ematea erabakitzen badute, hara joango gara! Hemen laburpentxoa.
Atzo Zirkorrika zeinu hizkuntzaz bideoaren berri euki nuen. Gure ikastetxeko ikasleak kontutan izanik, ezin pasatzen utzi!! lan polita Arabako gorren elkarteko ikasleen lana!
Ebaluazio honetan Koreografiak lantzen egon gara. Abestiak aukeratu, editatu, pausuak prestatu, ensaiatu, eta azkenik grabatu. Lan politak egin dituzue, zorionak! eta orain danok deskantsatzera, behar dugu eta. Egin beharrekoa Emaitzak Prozesuaren argazkiak