Aurten ere, 6.mailan, INCREDIBOXekin lanean gabiltza. Ikasleen lehenengo bakarkako lana izan da hau, eta 4 saio eskaxean lana burutu dute. Azken emaitza, edo modan dagoen "produktua", abesti bat sortzea izan da, horretarako hainbat gauza ikasi eta kontrolatzen hasi behar izan dute, niretzako inportantena prosezua, noski. 1- Aplikazio berri bat erabiltzea 2- Abestiak nola sortzen diren, eta hauen oinarrizko estruktura zein den ikastea 3- Eskolako gmailaren erabilpenean sakontzea, linkak sartu, elkarbanatu... 4- Lanean jardun kexatu barik, nahiz eta batzuk kaskoak ez ekarri, eta ondorioz "zarata" entzuten egotea. 5- Eta niretzako oso garrantzitsua eta beharrezkoa den, PAZIENTZIA, primeran landu duzue. Momentuz, 6.Dko lanak daude, ostiralean 6.Bkoen txanda izango da. Horrela segi!!