Aste Santua pasa arte bloga, nahiz eta lanean jarraitu, pixkat lasaiago ibiliko da. Ohikoa den baino sarrera gutxiago eukiko ditu, beste gauzetan ibiliko naiz eta. Ondo izan!!
Memoriekin eta papeleo guztiarekin amaitzearekin batera, datorren ikasturtea ere prestatzen hasi behar gara. Arte hezkuntza 3. zikloan bi ikasturtez ematen egon ostean, irailean 4. mailan ere hasiko naiz. Prozesua pixkanaka eta sendotuz egin behar dela argi daukat. Gauzak horrela aurreplangintza egiten hasi naiz, nahiz eta gero aldaketak egon, ziur. Baita baliabide berriak sortu eta egokitu. BatuArten sortutako ikas egoera oinarritzat hartuz, moldaketa gutxi batzuk egin, eta gure ikastetxerako baliabide digitala sortuta dago jada. Bigarren ikas egoera bat ere eginda. Aurretik egondako eskoletan egin dut, eta oraingoan paperean eta baliabide digitala sortzeko momentua izan da. Ebidentziak, justifikazioa... eskura euki behar dugu eta! Sortutako material guztia bererabiltzeko aukera dauka, erabili nahi izatekotan, zuen errealitatera moldatuz.
Uda gero eta ariƱago pasatzen zaigu, eta bueltan gaude!! Musikatik Arte hezkuntzara bide luze honetan, aurten 2. zikloa gehitzen hasiko gara, 4.maila hain zuzen ere. Beraz, bidearen erdia, hasita! 1. ebaluazio honetan, hauek izango dira erabiliko ditudan baliabide oinarri batzuk, batzuk oraindik zalantzan daude eta. 1.zikloa 3. maila 4. maila 5. maila HHn proiektuak finkatuta daudenean gehituko dut, LIP gela eta 6. maila...zalantza!! datozen asteetan jakingo dugu! Aurtengo "Lan ta Lan" ere prest daukagu. Has dadila ikasturte berria!!
"Logelan Logale"rekin martxan gaude jada, eta bai proiektu honetarako zein beste edozein kanta ikasten dugunerako, gure ahotsa eta gorputza era egokian prestatzea komeni zaigu, ezta?. Hemen duzue, ariketatxo bilduma bat.
Zure zain egongo gara! Eskerrik asko, Iratxe
ErantzunEzabatuAupa zu! Ondo izan!
ErantzunEzabatuEskerrik asko!!
ErantzunEzabatu