Memoriekin eta papeleo guztiarekin amaitzearekin batera, datorren ikasturtea ere prestatzen hasi behar gara. Arte hezkuntza 3. zikloan bi ikasturtez ematen egon ostean, irailean 4. mailan ere hasiko naiz. Prozesua pixkanaka eta sendotuz egin behar dela argi daukat. Gauzak horrela aurreplangintza egiten hasi naiz, nahiz eta gero aldaketak egon, ziur. Baita baliabide berriak sortu eta egokitu. BatuArten sortutako ikas egoera oinarritzat hartuz, moldaketa gutxi batzuk egin, eta gure ikastetxerako baliabide digitala sortuta dago jada. Bigarren ikas egoera bat ere eginda. Aurretik egondako eskoletan egin dut, eta oraingoan paperean eta baliabide digitala sortzeko momentua izan da. Ebidentziak, justifikazioa... eskura euki behar dugu eta! Sortutako material guztia bererabiltzeko aukera dauka, erabili nahi izatekotan, zuen errealitatera moldatuz.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuKaixo Iratxe!
ErantzunEzabatuZalantza bat neukan irudiak difuminatzeari buruz baina konpondu dut. Ez nekien zer programa erabili eta youtubeko editatzailearekin ez nintzen moldatzen. "Adobe premiere pro" utziko didate eta badirudi horrekin egin daitekela, beraz moldatuko naiz.
Barkatu molestatzeagatik!!