Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2014

Abestiak sortzen

Irudia
2. ebaluazioa hastear dago. Hementxe duzue ikasturteko bigarren lana, oraingoan abesti bat sortu beharko duzue. Ea zeuen gustokoa den!

Gabon kantak 2014

Irudia
Lehengo ostiralean Gabon kantak abesten egon ginen eskolan. Primeran pasatu genuen.  Orain, danok, merezitako oporrak disfrutatzera!! Datorren urtean gehiago, beraz, indarrak hartu!! ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

Euskararen eguna 2014.

Irudia
Abenduaren 3an, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA, ospatu zen. Eta gure eskolan  hainbat ekintza prestatu genituen. Hoien artean, musika klaseetan lantzen egon garen ESKUETAN abestia eta dantza. Hemenxte duzue guztion lanaren emaitza, ezin hobeto pasatu genuen!!  Lan bikaina, zorioank!!

Munduko abestiak ,Amerika Basurto

Irudia
Ebaluazio honetan MUNDUKO JOLASAK lantzen egon gara, Amerikakoak hain zuzen ere, eta honen barruan, nola ez, MUNDUKO ABESTIAK ikasi digutu. Orain ikusiko duzuen bideoa, jadanik klaseetan aztertuta dago, eta hobetu beharreko gauzak zeintzuk diren badakigu, baita oso ondo egin ditugunak ere.    landutako abestiak ikusi  

Haur kantak, Euskal Herriko 60 abesti kantatuenak

Irudia
Asteburu honetan, urtero bezala, Durangoko azoka ospatu egin da. Hantxe egon gara, eta beti bezala ere, zeozer erosi dut.  Aurten "Haur Kantak, Euskal Herriko 60 abesti kantatuenak" liburua erosi dut. Hementxe duzue era digitalean, abestien hitzak, bideoak eta audioak.  Argazkian klikatu abestien letrak ikusteko. Informazioa gehiago hementxe.   DOINUAK ETA BIDEOAK  

Euskal abestiak berrituta

Irudia
Aspaldin prestatutako wixa berrituta. Hementxe dituzue euskal abesti mordotxo bat entzuteko, ikusteko, irakurtzeko...... disfrutatu!

Urtebetetzea

Irudia
Gaur, urtebetetze eguna daukagu!. Musika eta euskara blogak  hiru urte betetzen ditu!! ariƱeketan pasatzen da denbora, bai!  Hainbat eskoletatik pasatu gara biok , hortxe dago nirekin eskola orduetan. Hortxe dago eta egongo da! ZORIONAK!!!

Euskararen eguna 2014

Irudia
Urterolez, abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu. Hainbat ekintzen artean, abestea eta dantzatzea ere egokitu zaigu.

Gabonak 2014

Irudia
Gabonak bueltan daude, eta urtero bezala Olentzero datorrenerako abesti batzuk prestatuko ditugu. Hementxe dituzue aurtengoak. Abestera!!!

SINFOKIDS 2

Irudia
Gaur goizean SINFOKIDS 2 ezagutzera joan naiz. Oraingoan, aurkeztutako materiala benetan interesgarria eta erabilgarria iruditu zait, beraz, erabiltzen hasiko gara.

TXO, MIKMAK TXIKIA, disko berria

Irudia
Gutxi falta da, eta zelako itxura dauka diska berri honek!!!! Aupa Pirritx, Porrotx eta Marimotots!!!

Korrika 19

Irudia
Ika ika ika, hemen dator korrika 19!!! Aurten, Urepeletik Bilbora, 2015eko martxoaren 19tik 29ra. hasi motorrak berotzen! klikatu argazkian

Partifi, partiturak banatzeko aplikazioa.

Irudia
Gaur, musika mintegia euki dugu, eta aplikazio berri bat ezagutu dut: PARTIFI . Askotan partitura bat daukagu hainbat musika tresnentzako edo abotsentzako, baina guk bakarrik melodiaren partitura erabili nahi dugu. Honekin banaketa egin dezakegu abots edo m.tresna  bakoitzarentzako partitura bat sortuz. Oso erabilgarria, eta erabiltzeko erraza, benetan! Hementxe duzue adibide bat: Adams Familia Partitura osoa Partitura banatuta  

ANIMUSIC

Irudia
Aspaldin ANIMUSIC , musika animatua ordenagailuz eginda, ezagutu nuen. Ez baduzue ezagutzen, orain daukazue aukera. Argazkiaren barruan bideo pilo ikusteko eta disfrutatzeko aukera duzue. Musika tresna bereziak eta oso bitxiak agertzen dira. Ondo pasa!

Kimutx proiektua

Irudia
KIMUTX, KANTA ETA IPUIN BILDUMA BAT BAINO GEHIAGO!! Asmo nagusia, zero-hamabi urte bitarteko haurrek, eguneroko ekintza zehatz batzuk modu alaiean, jostagarrian eta maitakor batean gauzatzen laguntzea da, burututako jarduerak Euskal Herriko kulturaren testuinguruan kokatuz.  Argazkian klikatu ZeinuTX: Kimutx ipuin-sorta zeinuz, irudiz eta ahotsez izeneko azpi proiektua sortu da. Horri esker, haur eta gazte gorrek, nahiz gorrak ez direnek, elkarrekin Kimutxen ipuinez gozatzeko aukera izango dute.  Argazkian klikatu
Irudia
5. mailan txirularekin "Two gangs" jotzen ari gara, hementxe gure lana errazteko bideo bat, hori espero dut behintzat!! Animo!!

Ipuin musikalak

Irudia
Hemen dituzue, lehengo ikasturtean prestatutako ipuin musikalak . Ea denon gustokoak diren. Disfrutatu!!
Irudia
Askotan koreografia berriak asmatu behar ditugu, hementxe lagungarriak izango zaizkigun batzuk!!

Munduko abestiak, Amerika

Irudia
Ikasturte honetan zehar, munduko abestiak eta jolasak ezagutzen joango gara. Amerika izango da lehenengoa. 

Musika taldeak aztertzen

Irudia
Hementxe prest daukazue  6. mailan egin beharreko lana. Animo eta lanera!!!
Hemen gaude berriro!!!  Ikasturte berria hasi da, eta nire kasuan eskola berri bat ere, beraz, pixkanaka-pixkanaka martxan jarriko dut bloga. Bitartean, daukaguna erabiltzen hasiko gara. Ongi etorriak eta ikasturte berria disfrutatu!!!!

Gorantz goaz go, go!!! Lip Dub

Irudia
Ikasturtea amaitzear dago, eta aurten amaiera polita emateko, eskolako euskal astean LIP DUB bat grabatu dugu, horretarako Euskal Eskola publikoaren " Gorantz goaz, go, go!!!" abestia erabili dugu. Primeran pasatu dugu, prestatzen eta grabatzen. Hona hemen egindako lanaren fruituak Eskerrik asko egindako lanagatik eta primeran pasatu udan!!!!!
Irudia
Kurtsoa amaitzeko, 3. mailan, ipuin musikalak lantzen egon gara, eta "EURIA BEHAR ZUEN HERRIA" prestatu dugu. Grabaketa egiterakoan hainbat gauza kontutan hartu behar izan ditugu: Arreta mantendu, entonazioa eta ahotsaren bolumena, egin beharreko erritmoak, kanpoko zaratak ekiditu... Eta hemen duzue egindako lanaren grabaketa.

Euskal astea 2014

Irudia
Euskal asterako prestatu behar dugun guztia, hemen duzue. Ondo pasa!!!

Sherezade

Irudia
Maiatzan BOSaren kontzertura joango gara, bertan Sherezaderen istorioak ezagutuko ditugu Rims ky Korsakoven musikaren eskutik.
Irudia
Lehengo urteko Musika irakasleen IV. Jardunaldian, Ana Alegre Vals egon zen gurekin, Dalcrozen erritmika azaltzen eta praktikan jartzen. Laburra baina oso interesgar ria , errepikatzeko modukoa . Aurten gehiago eta hobet o!  
Irudia
Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia aurkeztu da gaur Bilboko Kafe Antzokian. Aurtengo kanta sortzeko, Enkarterrietako bertsolari, musikari eta pailazoen laguntza izan du. Aitor Arrutia bertsolaria izan da letraren egilea, eta musika Siroka taldeak sortu du. Grabaketa Balea estudioetan egin da, eta hainbat kolaborazio izan dira: Erik Berganza (Hilairai), IƱaki Arza (Mild) eta Alberto Jauregi musikariak, “Puski eta Txurruski” pailazoak eta Balmasedako  Mendia eskolako haurrak . Aurten indar handiagoarekin...... GORANTZ GOAZ, GO GO!!!! Abestiaren leloa ikasi beharko dugu behintzat, ezta??? hementxe duzue.  Altxatu besoak  hastera doa jaia  Gorantz goaz Go! Go!  Bidean inor ahaztu gabe  gure hezkuntzaren alde  eskola publikoaren alde
Irudia
IƱauteriak 2014.
Irudia
Eta dantzekin jarraitzen dugu, oraingo honetan,  2. mailakoek Frantziako "La Badoise" egin dute. 
Irudia
Agate Deuna 2014.  Aurten ere, oles egitera irten gara Santurtzitik.

Sortutako materiala

Irudia
Egindako WIXak symbaloo batean bildu ditut, dena eskura izateko.
Irudia
1. mailako ikasleak "Dunkerkeko karriloia" dantzatu dute. Ezin hobeto!!!

Baliabideak euskaraz

Irudia
Euskaraz online materiala topatzea ez da erraza, horregatik, niretzako, horrelako orrialde baten berri eukitzea, eskertzekoa da, benetan. Aprobetxatu eta ahal izatekotan erabili!!
Irudia
3. mailan Carlos NuƱezen "Moita festa" jotzen.

Erritmogramak

Irudia
Musika-tresnekin lantzeko erritmogramak.

Agate Deuna

Irudia
Santa Ageda abestiari kopla berri bat gehitu diogu. Hementxe duzue letra eguneratua.