Material asko erabiltzeko aukera dagoenean, dena leku batean biltzeko beharra sortzen zait, eskura eta klik batean eukitzeko modu ezin hobea da eta. Oraingo honetan HHrako gehien erabiltzen dudan materiala pilatu egin dut, eta gehitzen joango naiz. Barruan dagoena ez da nik prestatutakoa bakarrik, beste hainbat pertsonen lana ere hemen dago, gehien bat, Agurtzane Goitia eta Antton Jauregirenak , mila esker. Pixkanaka- pixkanaka, LHko materiala ere elkartzen joango naiz. Has gaitezen!
Urtearen amaierarekin, berriro GABONAK datoz! Motorrak berotzen hasteko, hementxe dituzue aurtengo gure abestiak, eta batzuk dantza ere!! Eta nola ez, zeinu hizkuntza ez dut ahazten! Animo Trueba!! Abesti gehiago HEMENTXE
6. mailan, ikasturteko bigarren lana hastera goaz. Oraingoan, Opera landuko dugu, ABAO/OLBE ren laguntzarekin batera: - Zer da opera bat? zeintzu atal ditu? zein motatako operak daude? ahotsak... Hori guztia eta gehiago ikasiko dugu. Bidai honetan laguntzaile paregabea eukiko dugu, Bilboko ABAO/OLBE elkartea. Beraiei esker, eskolan hitzaldia eta Euskalduna Jauregira bisita egiteko aukera izango dugu: Atrezzo, makillajea, arropak... Beraiekin ere R. Wagnerren "Tristan eta Isolda" Opera landuko dugu. Honetan ere, taldeka egingo dugu lan, eta guztion elkarlana beharrezkoa izango da lana burutu ahal izateko. Animo!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina