Mezuak

Basurtu dantzan eta abesten!!

Irudia
Hona hemen dantzatu eta abesteko baliabidea. Bertan ruleta bat topatuko duzue, gainean klikatuz mugitzen hasiko da eta gelditzen den zenbaia daukan dantza edo abestia (zeinu hizkuntzaz) mementuan interpretatu beharko dugu. Kapaza izango gara? ziur baietz! Ideia @yanoteajuntotik  hartuta. Begirada bat botaiozue lan interesgarria egiten ditu eta. Lan honi, nahi izatekotan, berrerabiltzeko aukera jarri diot. Horrela zuen gustora eta zuen ikasleentzako egokiak izan daitezkeen dantzak edo abestiak jar ditzakezue.

"Sugeak eta eskailerak" Egipto

Irudia
"Afrikan Egipto" abestiaren lanketa osatzeko Egiptori buruz pixkat gehiago ikasiko dugu. Horretarako "sugeak eta eskailerak" jolasa erabiliko dugu. Prest?

Lan ta lan 201-22

Irudia
Urte batzuk geldirik egon  ostean..."Lan ta lan" bueltan dago!  Badakizue, bertan klasean landutako ekintzak sartuko ditut, bi helburu nagusiekin: alde batetik egindako lanen ebaluazioa egiteko, eta bestetik, egindako lanak ikusten ditugunean gozatzeko.  Blogaren eskumaldean ikusgai eukiko duzue, bilatu argazkia eta bertan klikatu. Laster betetzen hasiko gara, adi egon!

Euskararen egunerako materiala

Irudia
Wixak eguneratu nituenenan "euskararen egunerako" neukan materiala elkartu nuen, baiaa antza publikatzea ahaztu zitzaidan. Ba hor doa!

Maskorraren ipuina

Irudia
Martxan gaude berriro!!  Maila  guztietan 1.ebaluaziorako egin beharrekoak eta materiala  antolatzen nabil. Material asko jada prest daukat, baina "Maskorraren ipuina" abestia, arrazoi ezberdinengatik, ez nuen alde batera utzi nahi. Batetik oso polita eta aukerak dituen abestia iruditzen zaidalako, eta bestetik zeinu hizkuntzaz abesten duena IRENE, gure ikasle ohia da!  Ea eskolara etortzea lortzen dugun!. Bizipoza elkarteak oso material interesgarria dauka, begirada bat botaiozue "Mundu berri bat GUZTIONTZAT" liburuxka eta CDak salgai daude, baita You Tube n bideklipak ere.  Animatu zeinu hizkuntzarekin!!

"Afrikan Egipto" kanta zeinu hizkuntzaz

Irudia
Badakit oporretan gaudela, baina...ezin aguantatu 😃!! Material berria prestatzerakoan, nire kasuan behintzat, gehienetan pausu ezberdin asko ematen ditut. Kasu honetan, pausu horietako bat abesti honen bideoa prestatzea izan da. "EGIPTOra goaz" lan osoa aurrerago eukiko dugu eta. Horrelako bideo bat prestatzeko elkarlana funtzeskoa da. Oraingoan Gabi de la Maza karaokea prestatu dit eta zeinu hizkuntzako bertsioa gure Zuriñek!. Muntaia prestatzea eta editatzea, hori nire esku gelditzen da. Mila, mila esker Gabi eta Zuriñe!! "Afrikan Egipto" zeinu hizkuntzaz

Bob Opera

Irudia
Ikasturtea amaitzeko, esperimentu-jolas polit bat. BLOB OPERA , Googlek eta David Lik elkarlanean sortutako esperimentu interaktiboa da.  Zure pieza operistiko berezia sortzeko, "Tantak" gorantz eta beherantz eraman behar dituzu, tonua aldatzeko; aurrera eta atzera, ahots-soinu desberdinak lortzeko.  Posible da grabatzea eta berriro erreproduzitzea. Ahotsen sailkapena lantzeko esperimentu egokia. Animo azkenego egun hauekin eta irailara arte!! ondo pasa udan!     Adibide bat