Mezuak

Ukeenea!!

Irudia
Beste ENEA bat jaio da!!! Antton Jauregik sortu berri duen materiala aurkeztu nahi dizuet. Orain arte ezagutu ditugun " MUSIKAENEAK "ei, ukelelea ikastekoa gehitu behar diogu. Oso aukera ona gure txirulak daukan indarra beldur barik banatzeko. Beti esaten dudatez "txirulatik at, bizitza dago" eta soinua askoz atseginagoak dituztenak: Harmonika, Ukelelea, Boomwhackersak, perkusioak ematen dizkigun aukera guztiak..... Ea zer iruditzen zaizuen!

Martxoak 8

Irudia
 Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Zoritxarrez, oraindik urte asko falta dira egun hau ospatzen uzteko edo bukatzeko. Bitartean dakigun moduan aldarrikatzen jarraituko dugu, abesten edo dantzatzen.

Zapiekin eta gehiagorekin jolasten!

Irudia
Jakin badakigu erritmoa, mugimendua, intentsitatea..., alegia, soinuaren ezaugarriak lantzeko aukera asko eta ezberdinak daudela.  Jarraian beste aukera batzuk topatuko dituzue: Zapiak, oihalak, zapatak, orritxoak, pilotak...asko dira erabili ahal ditugun gauzak, ezta? gozatu!

Hezurdurak

Irudia
 "Hezurdurak" partiturarako erabiltzen nuen wixa, Ikasmusetik hartuta, jada ez dago erabilgarri. Asko gustatzen zaidan partitura da, eta M.Tresna ezberdin askorekin lantzeko aukera ematen du. Horregatik nire erara prestatu dut. 

Eta honekin listo!

Irudia
Hauekin eguneraketak  bukatutzat ematen ditut.  Musika zineman    Idatzmakina  (musikograma berriztuta) " Piratas del Caribe" eta "Los chicos del coro" Edurnezuri eta zazpi ipotxak (musikograma berriztuta) Munduko abestiak eta dantzak Amerika   Europa   Abestiak sortzen Euskararen egunak Wix guztiak eskura, hemen: Eta bideoak, hemen: Zaindu eta ondo jarraitu ikasturtea!!

Gero eta gutxiago falta dira!

Irudia
Technomania (partitura gidatua gehituta), Leire Zubiarentzat 😊 Gorputz perkusioa   (Eguneratuta) Erritmogramak  (Eguneratuta eta Danza de las hachas berriztuta) Gabonak   (lotuta eta eguneratuta)  

9 urte!!

 Gaur bezalako egun baten orain bederatzi urte blogarekin hasi nintzen, beti esan dudan moduan nire gida liburu izateko helburuarekin hasi nintzen eta gaur egun hori jarraitzen du izaten.  Nahiz eta azkenengo bi ikasturte hauek nahiko geldirik egon, guztiok dakigu askotan nahi ta nahiez eskoletan beste lan batzuk egin behar direla eta lantzean behin tokatzen zaigu (zoritxarrez), besteen lanak jarraitu ditut eta lanean jarraitzeko eta gelara bueltatzeko gogo handiak ditut.  Mila esker bloga jarraitu edo erabiltzen duzuenoi, eta mila esker era batean edo bestean materiala eta idei berriak euskaraz sortu eta partekatzen dituzuen irakasle guztiei, nahikoa materiala dago erdaraz jada. Besteak beste : Musikakueto, Musikarma, Marizulo, Musikadulantzi, Rontegi musika gela, Eleizaldemusika, Ikasmus, Bemola, Musikarkar  eta abar luze bat. Ahaztu barik ezagutu eta erabili nuen lehenengo bloga Musika Gela PDI , Agurtzanek sortutako lan paregabea. Mila esker!  Egia da, dena ...