Mezuak

HHezkuntzarako baliabide gehiago

Irudia
Jarraian Antton Jauregik elkarbanatu berri duen materiala duzue. Askotan, H.Hezkuntzan zer landu, nola.... zalantzak ditugu. Hementxe kristolako lana abesti, jolas... piloaz. Mila esker Antton!! Hemen usten dizuet ere, nik batutako eta sortutako H.Hezkuntzarako materiala. Ea guztion artean gauza politak egiten ditugun, animatu!

Bizi dantza!!

Irudia
Nahiz eta "de secano" jarraitu, ezin  komentatu barik  utzi Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azkenengo proiektua. Zein polita!, zenbat oroimen! zenbat aukera berri! (eta momentuz ezin burutu) benetan primerako lana.  Bi diska ezberdin, biak dantzak, lehenengoa "Bizi dantza", abesti berriak betiko dantzekin dantzatzeko: Martxa, Txapeloaz, esku dantza..... eta bigarrena "Irri dantza", gure pailazoek sortutako edo urtetan abestutako abesti-dantzak: Zazpikoloro, zapataria, ipurdikoen dantza, trikitixa... Beste lan bikain bat, gauza asko egiteko aukera ematen duenak. Musikako andereƱo eta maisuak, aprobetxatu eta gozatu!!! 

Abestiak sortzen 2019

Irudia
Aurten "de secano" nagoenez, beste gauza batzuen artean IKTn inguruko graduondoko bat egiten nabil, oso gustora, por txierto!.  Hainbat lan egin behar ditugu, eta horien artean arazo-egoera bat prestatu behar izan dugu, konpetentzia digitala oinarritzat hartuz. 2014an sortutako lantxo bat hartu dut ideia modura eta hortik abiatuta lana garatu dut. Irakaslearentzako atalean dago jardueraren planteamendua eta, lan honen gakoa. IKTak eta konpetentzia digitalaren garrantziaz eta lantzeko beharraz jabetzen hasi behar gara, gustatu ala ez hor daude, eta gelditzeko etorri dira.

Martxoak 8

Irudia
Lehengo urtean, Martxoak 8rako, hasitako proiektua, "Konplize ditut eta"  eskola osoa zeinu hizkuntzaz egitea, bukatu egin dugu.  Izugarrizko lana egin ostean hemen daude sortutako bideoa eta material guztia.  Hau bai hau elkarlana!!  1.Bideoa, ikastekoa 2. Bideoa, egindakoa

Herramena digitalak

Irudia
Jarraian, oso erabilgarriak diren aplikazio eta plataformen taula periodikoa. Aukera eta estilo askotakoak eta ezberdinak, bakoitzak jakingo du zer behar duen eta zertarako, beharren arabera. Baina aukerak eskura eukitzea primeran dago. Gure kasuan bideo eta audio editore baten bat gehituko nituzke (doakoak), baita partiturak sortzekoak, asko konplikatu barik eta erabiltzeko errazak: Musescore     Noteflight     Bandlab         Openshot       Ytmp3         You tubeko bideoak deskargatzeko edo mp3ra bihurtzeko. Eta, nola ez, Wix  plataforma, sortzen dugun materialaren soporte moduan. @andreaoviedov Animatu eta trasteatu!

"Soundcool" Ikastaroa

Irudia
Ikasturte berria lan berriak!. Baina naiz eta gelatik kanpo egon, mintegitik datozen berriak eta jarraitzen ditudan blogak egunean "mantentzen" naute, Ana Petrirena eta bere musikarma , potente hasi da beti bezala: Bere bideoak itzel politak, poxpolinarekin hasi (zu ausarta!), erdi aroa.... beti bezala lan fin-fina. Eta Itziar Matanzas eta bere Musikakueto : kontzertuak, sorgiƱen gaua, egungo euskal musika (lan bikaina egin duzuena)..hau ere, nola ez " de 10". Gehiago daude baina ondiƱo hotz xamar, ea animatzen diren!. Ni "lugorri" nagoen bitartean konektatuta jarraitzen saiatuko naiz, eta atzo eskolako musika maisuak, zelako inbidia!!!, komentatu zidan ikastarotxo baten berri ematera natorkizue, ni jada apuntatu naiz.  Bizkaiko berritzegune nagusiak antolatutako SOUNDCOOLaren ingurukoa. Ea zelan dagoen!

Laster arte!

Irudia
Ikasturte amaiera heldu da eta aurten, honekin batera aldaketak! ez dakigu iƱoiz onerako edo txarrerako, nik beti onerako direla esaten dut, beraz baikorra izango naiz.  Esan dizuedanez, datorren ikasturtean ez naiz zuen musikako andereƱoa izango, eskolan jarraituko dut, baina beste zeregin batzuetan. Beste irakasle jator bat etorriko da, hori ziur!! eta berarekin nirekin bezala edo hobeto pasatuko duzue, ziur ere! Beraz, kostata, izugarri gustatzen zaidan lana eta ondorioz, zazpi urtetan nire "gelako liburua" bihurtu den blog hau, momentuz, mugimendu eskasa eukiko du. Mila mila esker nire ikasle guzti-guztiei eman dizkidazuen momentuengatik, zeuen pozak, haserreak, tristurak eta muxutxuak nirekin konpartitzeagatik. Eta bloga jarraitzen duzuenei ere, mila mila esker, niretzako bakarrik hasi zen proiektu bat, guztiona egiteagatik. Hementxe dituzue egun hauetan ikusten egon garen bideo mordoa. Eskurago ezin dizkizuet jarri! Nola handitu zareten!!!