Mezuak

Leihotikan begira

Irudia
1. zikloan m.tresnekin eta errritmoarekin hasteko abestia landuko dugu oraingoan. Aspalditik prest daukagun "Leihotikan begira" ikastera goaz.

Gu dantzari!

Irudia
2.ebaluazio honetan, 6.mailako ikasleek koreografoen lana egitea aukeratu dute. Lan handia dute aurretik, eta bidea errazteko  hemen duzue, beti bezala, nire laguntza: zer egin, nola, non bilatu informazioa, lana egiteko epea...Pazientzia eta animo!!

Funga alafia

Irudia
2. zikloan, Afrikako "Funga alafia" lantzen hasiko gara. Abestia ikasi, boomwhackersak banatu, eta gorputz perkusioa ere sartuko dugu.

Hau sorpresa!

Irudia
Gaur goizean sorpresa ederra hartu dut, musika gelako atea zabaltzerakoan. Sekula berandu ez dela esaten da.  Nahiz eta niri oso luzea egin, 3 urterako bidean geunden, gelako kortinak aldatu eta hormak margoztu dizkigute!! Beharra bageneukan, bai. Hemen ikus dezakezue, nola zegoen eta orain nola dagoen.  Mila esker Olentzero!!!

Gabonetako bideoak

Irudia
Gaur arratsaldean Olentzerori abestera jeitsi gara patiora. Ederto baten pasatu dugu, eta hona hemen emaitza. Berriro ere lan itzela ikasleek egindakoa, eta andereƱoa poz-pozik!! Eta orain bai, ederto pasa oporretan. Zorionak eta urte berri on!!!!

Lehenengo ebaluazioko lanak

Irudia
Lehenengo ebaluazioa bukatu dugu, eta oporrak hartzeko momentua ere heldu zaigu, bihar azken eguna!. Hemen dituzue egindako hainbat lan, ez daude egindako guztiak, baina asko bai. Oporretan gainbegiratzeko aukera eskura duzue.

Armonika eta Boomwhackersak elkarrekin

Irudia
3. eta 4. mailan "Mary had a little band" lantzen egon gara. Batzuk armonikarekin  eta besteak boomwhackersekin jotzen ikasi dute. Lan polita hasieratik bukaeraino.