Mezuak

Oporrak!!

Irudia
Ikasturtea amaitu da, orain bai. Lehengo astean zuek, eta gaur nire txanda heldu da.  Aurten, eskola berria izan da niretzat eta elkar ezagutzea tokatu zaigu, zuek ni, nik zuek, eta ondorioa ez da batere txarra izan, nire aldetik behintzat oso gustora eta pozik egon naiz zuekin. Orain deskantsatzeko unea heldu da, beraz, zuek!!!! disfrutatu, gozatu, bidaiatu, maite dituzuenekin egon, pilak kargatu eta irailean berriro lanera!! Nik gauza bera egingo dut, lasai!! ta aldi berean, datorren ikasturterako gauza interesgarri eta dibertigarriak prestatzen hasiko naiz. Muxu bana, eta irailera arte!!! txintxo ibili eta euskaraz bizi!!

Ikasturtea bukatu da!!

Irudia
Gezurra badirudi ere, beste ikasturte bat joan zaigu, eta urterolez  6. mailako umeak ere badoaz. Aurten euki ditudan 6. mailako taldeak oso majuak izan dira, eta gauza politak egin ditugu elkarrekin. Eta ikasturtea ezin hobeto bukatzeko, hementxe daude haiek prestatutako abestien bideoak!!  Zorionak egindako lanagatik, eta ondo ibili instituoan!!!

Kontzertura goaz!!

Irudia
Gaur, Bilboko goi mailako kontserbatoriora joan gara BOSeko kontzertu didaktiko batekin gozatzera. Klasean landuta, bagenekien pixkat zertaz zihoan istoriotxoa, zeintzu musika tresnak agertuko ziren, musikak.....baina dena ez, noski!!  Benetan merezi izan du, kontzertu bikaina, eta umeen gustokoa, denok eskolara pozik eta abesten!!

koreografiak

Irudia
Ez dakit ikasturte honetan denbora eukiko dugun ala ez, justu gabiz eta, bestela irailerako prest daukagu. Musika hauekin, musika irakasleen jardunaldian koreografiak egin genituen Josu Mugikaren eskutik. Ezin hobeto pasatu genuen, dibertigarria, barreak...., beraz, guk eskolan egiten saiatuko gara ere! Musika hauekin alde batetik zinemara joango gara, eta bestetik indiako bolywooda ezagutuko dugu!!

Musika irakasleen VI. jardunaldia

Irudia
Gaur musika irakasleen VI. jardunaldia ospatu egin da, bertan ikusitakoa, entzundakoa, eta batez ere egindakoa, benetan itzela izan da!! Idei berri pilo material berria prestatzeko, lan handia aurretik, baina gogotsu! Gauza batekin bakarrik gelditzea....ezinezkoa!!: Itziar eta Agurtzane BOOMWHACKERSen erabilera praktikoa azaltzen, "GELAN KANTUZ" Basilio AstĆŗlezez ekin, zoragarria benetan, fenomeno bat da!!, eta "DANTZA ETA MUGIMENDUA GURE GELETAN" Josu Mugikarekin ..... Hoietatik guztietatik, zeozer landuko dugu: abestiren baten bat, koreografiak ere....

"Haizearen Herrira" Keinu hizkuntzaz

Irudia
Bagoaz ikasturtea amaitzen, eta nola ez, azkenengo abestirako ere, gure eskolako keinu hizkuntzako andereƱoen laguntza euki dugu. Mila, mila, mila esker kurtsoan zehar egin duzuen lan guztiagatik!! gozada bat izan da zeuekin lan egitea. Eta datorren urtean, zuek nahi baduzue jarraituko dugu!! Berriro ere, mila esker: Saioa, Nekane, Tania, Noemi, Vanesa, Saioa eta Nagore!!! Eta hementxe gure bideoa, danok ikastera!!

AC/DC 2. mailan

Hemen 2. mailako rokeroak!!!aupa zuek!!!