Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2018

Munduko Jolasak ospatzen

Irudia
Lehengo ostiralean MUNDUKO JOLASAK ospatu genituen. Jada hirugarren urtea. Aurten ez gara oso urrun joan, etxean gelditu gara, EUSKAL HERRIKO josalak, dantzak, abestiak eta m.tresnak landu ditugu. Ia bi hilabetez, musikan eta gorputz hezkuntzan lanean jardun ostean, eguna heldu zen. Ederto baten pasatu genuen, nahiz eta egun euritsua euki eta gimnasioan ospatu. Berriro ere ikasle eta irakasleen arteko talde lan bikaina. Esker bereziak eman nahi dizkiet gorren PTei, beti hortxe egoteagatik, lanerako prest, eta Manuelari prestakuntzan laguntza paregabea izan delako. Mila mila esker! Eta nola ez, nire ikasle guzti-guztiei lan itzela egin duzuelako! Hementxe bideo eta argazki mordoa!! Gozatu!! DANTZAK ABESTIA     HERRI KIROLAK ARGAZKIAK

"Euskal rapa" material guztia

Irudia
Dakizuenez, lehengo astean Musika IX.jardunaldia ospatu egin zen, eta bertan parte hartu nuen. Berritzegunean baimena eskatu ostean, hementxe dago hitzalditxoaren bideoa. Honekin amaiera ematen diot "Euskal Rapa" proiektuari.  Azkenean, tontakeri batekin hasi zena, guztion lanarekin proiektu ederra bihurtu da.  Mila esker, nire 6.mailako ikasle guztiei hain ondo eta gustura lan egiteagatik, La Basuri ikasleen motibazioa handitzeagatik eta errealitatearekin lotzeagatik, Aixerrotako ikasle eta irakasleari, Ainhoa, rapen zuzenketak egiteagatik.  Zorionak denoi eta mila esker!!

Musika Jardunaldia 2018

Irudia
Gaur IX. Musika jardunaldia ospatu da, urtero bezala Bilboko J.C Arriaga konserbatorioan. Eta berriro ere, gauza oso interesgarriak. Guztion lanarekin egiten den jardunaldia da hau, eta aurten nire lanaren zatitxo bat aurkeztea ere tokatu zait. Urduritasuna pasata hona hemen zerekin gelditzen naizen, hausnartzeko eta buruan bueltatxo batzuk emateko.      -REGGIO EMILIA metodologiaren kasu erreala Azpeitiko       ikastolan.  Lehenengo pausua eskola osoa anbientetan banatzen hasi eta protagonista umea. Gehiago irakurri eta jakiteko gogoarekin gelditzen naiz, beraz seinale ona!. Gehiago irakurtzeko : LA MALETA DE LOS SUEƑOS Tesis hau ere interesgarria: "ENFOQUE REGGIO EMILIA Y SU APLICACIƓN EN..."       -LUTHERIAREN LANTEGIA: Oso ideia ona Luthierraren lana ezagutzeko eta norberak bere musika tresna egiteko. Nahiz eta DBHrako aurkeztu, 3. ziklo batean ere egingarria ikusten dut. Prezioa agian gure errealitaterako... agian... erabilgarritasuna ere kontutan hartu be