Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2016

Lan ta Lan 2016-17

Irudia
Urtero bezala "2016-17 ikasturtea, Lan ta Lan" prest dago. Datorren astetik aurrera betetzen hasiko gara. Badakizue, bertan klasean egindako lanak sartuko ditut, bi helburu nagusiekin: Alde batetik gure ebaluazioak egiteko, eta bestetik  ikusten dugunean gozatzeko.  Gogoratu, aurreko urteetako lanak ikusi nahi baldin badituzue, eskumaldeko "nire wixak" atalean aurkituko dituzue.

Imanol Urbietaren omenez

Irudia
Gaur, Imanol Urbieta hil da. Hamaika kanta sortu zituen, guztiok ikasi, abestu eta irakatsi ditugunak. Nork ez ditu ezagutzen, Ran Rober Ran, Txiki txikia, Jon Braun, Haizearen herrira, Udaberrian kantuz, Lotan nago, O bugi bugi eta abar luze-luze bat, amaigabea. Egun tristea gaurkoa, baina hona hemen nire omenaldi txikia: "Eskoletan zure kantak abesten,dantzatzen, jolasten, ikasten, gozatzen jarraituko dugu. Zu bazoaz, baina zeuk egindako lan itzela ez da bertan behera geldituko, zure abestiak gurekin betiko egongo dira."   Urak dakarrena urak daroa, zuk emandakoa gurekin gelditzen da Musika ikasten ari gera Haizearen herrira Udaberrian kantuz Eskerrik asko, Manolo !!   BAKARRIK ETA LIBRE 

Julio Paynoren lana

Irudia
Julio Payno eta bere bloga AULA DE MƚSICA ren jarraitzailea naiz, asko gustatzen zait Juliok asmatzen, eta sortzen dituen ariketak eta jolasak (egunen baten horrelakoak egiten ikasi beharko dut!) . Zuek, jada, bere lana ezagutzen duzue, behin baino gehiagotan erabili dugu eta: Ale hop , Monbaza , Soinuen tinbrea ..... Gaur bi ariketa berri aurkeztu nahi dizkizuet:       1. J.S.Bach eta bere lana 2. SUITEKO BADINERIE zatia ezagutzeko ariketa oso polit bat. Gorputz perkusioaz edo m.tresnekin egiteko aukera dugu.       2- GAUZAK deitutako ariketa honetan, Orff instrumentazioa erabili beharko dugu!  ZONA DESCARGAS  : Hementxe dituzue ariketak deskargatzeko edo txertatzeko hainbat aukera.

Haur hezkuntzarako materiala

Irudia
Material asko erabiltzeko aukera dagoenean, dena leku batean biltzeko beharra sortzen zait, eskura eta klik batean eukitzeko modu ezin hobea da eta. Oraingo honetan HHrako gehien erabiltzen dudan materiala pilatu egin dut, eta gehitzen joango naiz. Barruan dagoena ez da nik prestatutakoa bakarrik, beste hainbat pertsonen lana ere hemen dago, gehien bat, Agurtzane Goitia eta Antton Jauregirenak , mila esker. Pixkanaka- pixkanaka, LHko materiala ere elkartzen joango naiz. Has gaitezen!

Zapiak airera

Irudia
Berriro martxan!! Pilak kargatuta, ikasturte berria hastera goaz, eta ondo baino hobeto egiteko abesti hau ikasi eta dantzatuko dugu. Aurten ere lan egiteko era, antzekoa izango da: Abestiak, dantzak, g.perkusioa, musikogramak, jolasak, m.tresnak...Hori guztia eta gehiago, helburu bakar batekin: " EGITEN IKASI". Beraz, ipurdia eserlekuetatik altxatu eta has gaitezen!  ONGI ETORRI!