Joe Satriani
Ideiak burura etortzen direnean, lanean jartzeko momentua izaten da, hori da gaur gertatu zaidana. Gaur goizean, irratian, aspaldian entzuten ez nuen Joe Satrianiren abesti bat entzun eta klin!!! buruan zeozer piztu da, eta etxera heldu bezain laster lanean hasi naiz. Ez dut askotan esaten, baina nire ustetan oso lan polita gelditu da. Gero eta gutxiago falta da eskolara bueltatzeko, beraz hasi prestatzen!!