Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2015

Gure musikagileak!!

Irudia
Urtarrila hasieran lan hau aurkeztu nizuen, bakoitzak abesti bat sortzeko ideiarekin. Lan honek hainbat gauza ikasteko helburua euki du, hoien artean: Sormena lantzea, musika sortzeko aplikazio bat ezagutu eta erabiltzea, elkarlana, interneten dauden orrialdeak "irakurtzen" ikastea..... Orokorrean dana lortu dela esango nuke, nahiz eta kasu batzuetan abestia ez bukatu. Ebaluazioa bukatu da, eta hementxe daude zeuen abestiak!! Agian baten-bat DJa, musikagile, abeslari bihurtuko zaigu?

Udaberrian kantuz

Irudia
Udaberria heldu zaigu!! aitzakia perfektua udaberriaren inguruan dauden abesti, musikagile eta dantzak lantzeko. Haur Hezkuntzan Imanol Urbietaren abesti ezagun honekin hasiko gara .

AC DC Back in black erritmograma

Irudia
Musikarma blogean, Musichicosen AC DCren erritmograma bat topatu dut, oso egingarria eta ezberdina iruditu zait, eta  ohitura ez galtzeko, hementxe dago nik erabiliko dudan guztia moldatuta eta batera.

19. Korrika, gure bertsioa

Irudia
Hemen dago gure eskolako bertsioa, aurtengo abestia letra asko dauka eta osoa ikastea konplikatu xamarra da, baina..... keinu hizkuntza ezin falta, sikeran leloan, ezta? hau bai erraza!!  Gure KORRIKAWIXean topa dezakezue, baita KEINUHIZKUNTZAKOABESTIAK en ere!! Eskerrik asko Miren Larreari, piktogramekin egindako bideoagatik, lan bikaina.

Lan ta lan

Irudia
Ikasturtea hasi zenetik hainbat eta hainbat ariketa eta ekintza egin ditugu, ez larritu, ondiƱo ez dugu amaitu eta!!! lanean jarraituko dugu, bai, baina bitartean, hementxe dituzue, orain arte egindakoaren lagin bat. Badakizue, grabatzen duguna, gero hausnarketa egiteko erabiltzen dugula, beraz, nahi baduzue, etxean egizue gurasoekin. Gauzak gehitzen joango gara, beraz, adi egon!!