Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2025

Hip Hopa E. Herrian EMAITZA

Irudia
Hiruhilabete hau oso laburra izan da, eta ariƱeketan bada ere, 6. mailan " Hip Hopa E.Herrian " lantzen egon gara. Aurreikusten genuena ezin izan dugu egin: Gure raperoak kale egin zigun, baita grafitililea ere. Baina, egindako lana, nahiko dexente irten da, noski!! Ikasle gehienak ikasitako pausuak jarraituz, rapak sortu eta grabatzeko audioa aukeratu dute. Eta hona hemen gure bi bikote ausartak! Grafitiak egiterakoan ere emandako materialan dauden pausuak jarraitu dituzte, kasu honetan gehienak, ikasle batzuk pausu batzuk "jan" dituzte eta. Eta honekin, 6. mailan ikasturtea amaituta!

Antzerkigintza proiektuaren emaitza eta amaiera!

Irudia
Eta eguna heldu zen! Aurten lehenengoz, 5. mailan Arte hezkuntza arloa bere osotasunean landuz, eta ikasturte osoko proiektuan lanean jo ta ke ibili ondoren, antzezteko eguna heldu zen. Ikasleak urduri, ni urduri, eta familiak eta beste klasekideek ikusteko irrikitan. Primeran irten zen, primeran pasatu genuen, eta primerako lana egin dute.  Argazkietan klikatu     Nahiz eta proiektuaren ebaluazioa jarraia izan eta astero egin, oraingoan, proiektuaren ebaluazio orokorra egin dugu, eta emaitzak onak izan dira. Greba egunek ere, bere eragina euki dute, eszenografia, adibidez, beste era batean egin behar genuen, baina... Datorren ikasturteari begira, eta antzezlanak ikusita, hainbat gauza hobeto behar ditugula ere  argi ikusi dugu: hitz egiteko tonua, eszenografia, dantzak... Baina hori guztia, datorren ikasturteko 5. mailako ikasle berriekin izango da! Lan bikaina!! Gutxi barru irakasleentzako ikas egoera eta material osoa bateratua publikatuko dut.

"Musikatik Arte Hezkuntzara" jardunaldia martxan!

Irudia
Jada, "Musikatik Arte Hezkuntzara" 1. Jardunaldirako izen ematea zabalik dago. Bai hemetik, zein ikastetxeetara Eusko Jaurlaritzak bidalitako email ofizialetik izena eman dezakezue.  Prestatutako sitean sartuz: izen ematea, egitaraua, lekua, ordua... Ikusgai duzue.  Guztion artean musikak, arte hezkuntzak merezi duen lekua berreskuratzeko bidea hasi dugu. Animatu eta etorri Gasteizera ekainaren 6an! Argazkian klikatu

Munduko Kulturak

Irudia
Basurtuko eskolan egon naizen urte gehienetan,  H.Fisikoko Begorekin batera, "Munduko jolasak, dantzak, abestiak.." ospatzen hasi ginen. 2017.urtean izan zen lehenengoz prestatu eta ospatu genuela, AMERIKAtik hasi ginen, hori eguna!! Denborarekin, izaera propioa hartuz joan zen, eta izen egokiagoa jarri genion, "MUNDUKO KULTURAK". Urte politak, eta emankorrak izan dira, eta Basurtun, zorionez, proiektuarekin jarraitzen dute. Nik aurten, eskola berrian egonda, ez dut egingo. Egokitzapen prosezuan nago eta!, baina ziur nago datozen urtetan aurrera eramango dugula. Urteak pasa ahala sortutako materiala curriculum berrira egokitu eta moldaketak egin dizkiogu, baita hobetu beharrekoak findu, displiplinartekotasuna eta elkarlana proiektuaren zutabe garrantzitsuak izanik. Hau horrela, sarrera honetan, daukagun materiala eguneratuta topatuko duzue. Orain arte egindako lan guztiekin. Oso proiektu polita eta egingarria da, animatu eta kontatu zeure esperientziak! Hasierakoa O...

Hip Hopa E. Herrian

Irudia
6. mailako, Arte Hezkuntzako, azkeneko proiektuarekin hasiko gara.  "HIP HOP KULTURA E: HERRIAN!!" Izen potoloa, eta lantzekoak ere potoloak. Zer ikasiko dugu: Rapak sortzen, break dance dantzatzen, eta grafitiak egiten, beti ere E. Herriko ikuspegitik. Zertarako? E. Herriko hip hop mugimendua, kaleko artea eta musika ezagutzeko. Eta aldi berean euskararen ahozko zein idatzizko erabilpena handitzeko. Hau guztia aurrera eramateko, DBHko irakasle zein ikasleen laguntza eukiko dugu! Jarraian laburpen ariƱa duzue Eta hau, erabiliko dugun materiala Animo!!!

BatukAner!

Irudia
 6. mailako azkeneko proiektuarekin hasi aurretik, batukadatxo erraz bat prestatuko dugu. Ikasle batzuk gelan egindako inpro bat aprobetxatuz, ariketatxo bat moldatu dut. Lehenengo, esaldiekin barneratu beharreko erritmoak ikasiko ditugu, eta gero ohiko erritmogramara pasatuko gara.  Jatorrizko ideia: Miguel Chumillas

Orkestra sinfonikoa eta Rossiniren "Guillermo Tell"

Irudia
 2. zikloan Orkestra sinfonikoa lantzen hasi gara. Honekin lotuta, eta Rossiniren "Guillermo Tell"en obertura aitzakia izanik, erritmoa, g. perkusioa, dantza...landuko dugu. Materiala, O. Anzoraindiaren jolasaren moldaketa da. Mila esker egindako lanagatik!!

Opera 6. mailan

Irudia
Aste honetan " Opera " proiektuari bukaera emango diogu.  ABAO elkartea nortzuk diren ikasi dugu, Euskalduna jauregia barrutik eta opera baten muntaia ezagutu: aldagelak, makillajea, kamerinoak, agertokia, atrezzoa, teknikariak... izugarri polita. Taldeko lana ere egin dugu: jatorria, atalak, motak, operagileak... lanen aurkezpena eta azalpena. Konpletito! Taldeko lan guztia aldizkaria bihurtu dugu. Jarraian, formato ezberdinetan ikusgai. Prosezua Opera 6. B          Opera 6. A             Lanen barruan dauden bideoak eta animazioak ikusteko aurkezpen formatua ikusi.                   

BOS eta Abraham Cupeiro "Mythos" kontzertua

Irudia
 Aste honetan, 3. zikloko ikasleek, Abraham Cupeiro eta BOS zuzenean entzuteko aukera euki dute. Kontzertu zoragarria izan da, eta gelan landutako musika tresnak zuzenean entzuteko aukera paregabea izan dugu.

1. eta 3. mailak elkarlanean

Irudia
1. eta 3. mailako ikasleek  "Kokoleoko" lantzen egon dira.  Gehienetan gelak elkartzea erraza bada,  oraingoan, arrazoi ezberdinengatik ezin izan ditut lotu. Hau horrela erronka pixkat aldatzen da: bi taldeak erritmoa eta abiadura ondo mantzentzea  zailena izaten da eta. Hausnarketa, ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak jasotzea besterik ez zaigu gelditzen.

2. eta 4. maila elkarlanean

Irudia
Lantzean behin, eskolako talde ezberdinak elkarlanean jartzea gustatzen zait. Gustatu baino oso komenigarria ikusten dut: txikiek handiekin eta alderantziz, hartzen duten ardura maila oso ezberdina izaten da eta. Oraingoan, 2. eta 4. mailako ikasleek "Zapiak airera" egin dute. Batzuk abestu eta zapƬekin, besteek aldiz abestu eta perkusioa. Azkeneko boladan ere, lantzen ditugun abestiei, behin abestia ikasita, abeslarien pista kentzen dizkiet, eta zati instrumentala bakarrik usten dut, ikasleek abeslari bakarrak izanda. Arreta eta belarria lantzeko perfekto.

Agate Deuna 2025

Irudia
Urtero bezala, Agate Deuna bezperan, abestera irten gara. Gaurkoan, gure auzotik, Errepelegatik, ibilbide txiki bat egin dugu hiru leku ezberdinetan abestuz: HHko patioan, Fran parkean, eta bueltan eskolako Bbk ondoan. "Agate deuna" eta "Oles Oles" abestu ditugu. Lehenengo momentuko lotsak alde batera utzi eta primeran abestu eta pasatu dugu! Lurra esnatuta, eta udaberrirako prest!

Antzerkigintza, 5. mailan

Irudia
Gure proiektu potoloarekin aurrera goaz, oraingoan, gure eszenografia sortzeko prozesua nolakoa izan den ikusteko aukera duzue.  Lan bikaina egin dute!!

Arte Hezkuntzarako programazioa, 3. ziklorako, prest. BatuArte

Irudia
BatuArte taldeak, Arte Hezkuntza arlorako programazio ederra zabaldu du. Momentuz 3. Zikloan urtera eramatekoa. Begirada bat botaiozue, eta animatu! Arte hezkuntzak, gure kultura, musikak merezi duen lekua berreskuratzeko bidea hasita dago eta! Sitean ere ikas egoerak dituzue, gogoratu! Gelara eramateko prest!.