MUSIKA HEZKUNTZAREN DUINTZEA
Askotan entzun dugu musikak duen garrantzia pertsonaren garapenerako, eta horrela islatzen da curriculumean; aldiz, ez dator bat hezkuntzan musikari eskaintzen zaion denbora eta garrantziarekin. Hau dela eta, kezkaturik gauden irakasle talde bat bildu gara honi irtenbide bat emateko asmoz. Horretarako prestatu dugun galdetegi honi erantzutea eskertuko dizuegu, 5 minutu eskatuko dizkizu soilik eta guretzat oso lagungarria izango da. Zure ikastetxean musika-irakasle izandako lankiderik edo ezagunik izanez gero, mesedez galdetegia helarazi. Lasarteko musika mintegitik abiatutako ekintza. ZABALDU!!